Diktadura Frankista Euskal Herrian: Erresistentzia eta Bilakaera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,04 KB
Diktadura Frankista Euskal Herrian (1937-1975)
1. Erresistentziaren hasiera eta lehen urteak (1937-1950eko hamarkada)
1.1. Barneko erresistentzia
Frankistek euskal lurraldea okupatu zutenean, agintari politikoen kontrako errepresioa eta askatasun publikoen kontrola hasi ziren. Ekonomia baldintzak txarrak ziren: elikagaien errazionamendua eta gosea nagusi ziren.
Euskal lurraldean geratu ziren buruzagi politikoak beren alderdien azpiegiturak berrantolatzen hasi ziren. Horren ondorioz, honako hauek sortu ziren:
- Erresistentziarako Junta
- Eusko Jaurlaritzaren Batzorde Delegatua
1946ra arte, EAJ eta Eusko Jaurlaritza matxinada armatu bat antolatzeko asmotan egon ziren. Klandestinitatean talde politiko-militar bat antolatu zen: Euzko Naia. Borrokatzeko prest zegoen, baldin eta aliatuak Francoren erregimena desegiteko Espainian sartu izan balira. 1946. urtetik aurrerako nazioarteko egoera berria zela eta, proiektua alde batera utzi zuten, eta Franco boteretik kentzeko borroka baketsua bultzatu zen.
Bi greba orokor antolatu ziren, 1947an eta 1951n, baina biak errepresio gogorrez zapalduak izan ziren.
1950eko hamarkadako nazioarteko egoera lagungarria izan zen Francorentzat. Beste elkarte nazionalista bat sortu zen: EKIN. Kideak gazteak ziren (ikasleak), eta buruzagi zaharren pasibotasuna kritikatu zuten.
1950eko hamarkadaren erditik aurrera, euskal gizarteak ekonomiaren hazkundea nabaritzen hasi zen (industrializazioa, inmigrazioa, etab.).
1.2. Diaspora eta kanpoko erresistentzia
Frankistek Bilbo konkistatu ondoren, Eusko Jaurlaritza lekuz aldatu zen. Bigarren Mundu Gerra piztu zenean, talde politikoak berrantolatzea zailagoa zen. Agirre lehendakariak 1941ean Estatu Batuetara ihes egin zuen.
Alemaniarrek Frantzia okupatu zutenean, Eusko Jaurlaritzaren bulegoak, EAJren lokalak eta Euzko Deya aldizkaria itxi zituzten. Milaka errefuxiatu eta gobernu-ordezkari Amerikara joan ziren.
Bigarren Mundu Gerran, Eusko Jaurlaritzak ordezkaritzak ireki zituen Londresen eta New Yorken. Harreman onak zituen AEBko gobernuarekin nazismoaren aurkako borrokan, eta alemanek AEBn zituzten interesak espiatu zituen (adibidez, Jesus Galindezek).
Urte horietan tirabirak zeuden Errepublikaren erbesteko gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean. Baionako Ituna sinatzean, batasuna berreskuratu zen. Espainian demokrazia ezartzeko borrokatzera konprometitu ziren. Une horretan baikor zeuden, erregimenarekin bukatuko zutelakoan, baina Francok botereari eutsi zion.
1950eko hamarkadan Euskal Mundu Biltzarra egin zen Parisen, lehendabiziko Eusko Jaurlaritzaren 20. urteurrena ospatzeko.
2. Euskadi 1960-1975: Aldaketa eta oposizioa
Euskadi etapa berri batean sartu zen, esparru guztietan.
2.1. Aldaketa bizkorreko aroa
Industria astunaren hedapena izan zen Euskadiko ekonomia-hazkundearen oinarria. Garai honetako ezaugarri nagusiak:
- Mugimendu kooperatibista sortu zen (adibidez, Mondragon Kooperatiba Taldea).
- Industrializazioaren bultzadaren ondorioz bizimodu berriak sortu ziren.
- Etorkin asko etorri ziren, eta Euskadiko biztanleria ia %50 hazi zen.
2.2. Erresistentzia kanpoan eta barruan
Erbesteratu askorentzat, frustrazio urteak izan ziren, Frankoren erregimenak nazioarteko onespena jaso zuelako, eta Euskadiko errealitatearekiko konexioa gero eta txikiagoa zelako.
Gainera, beste kolpe latz bat jaso zen: Agirre lehendakaria hil zen. Jesus Maria Leizaolak ordeztu zuen.
Euskadi barruan, frankismoaren aurkako oposizioa areagotu egin zen aldi horretan. Apaizek lan handia egin zuten oposizio horretan (itxialdiak, adibidez). 1974an liskarrak izan ziren gobernuaren eta Bilboko apezpikuaren artean.