Digestio Aparatuaren Anatomia eta Funtzioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,95 KB
1. Digestio Aparatuaren Anatomia Orokorra
Digestio hodia edo hodi gastrointestinala honako atalez osatzen da: Ahoa, faringea, hestegorria, urdaila, hesteak, ondestea eta uzkia. Organo osagarriak (listu-guruinak, gibela, behazun-xixkua eta pankrea) ere sistema honetara irekitzen dira.
1.1 Digestio Aparatuaren Organoen Pareten Geruzak
Organoen paretek, kanpotik barrurantz, 4 geruza dituzte:
- Mukosa: Barneko geruza. Epitelioz osatua, maiz berritzen da. Funtzioak: babesa, jariaketa eta xurgapena.
- Submukosa: Ehun konektiboa. Odol hodi, nerbio gehiago eta guruinak ditu.
- Muskularra: Bi motatako muskuluak ditu:
- Muskulu eskeletikoa: Erdiko hestegorriraino eta uzkiko esfinterrean.
- Muskulu leuna: Gainerako ataletan.
- Serosoa: Kanpoko geruza, errai-peritoneoa deitua.
1.2 Digestio Aparatuaren Organo Nagusiak
1.2.1 Hestegorria
25 cm-ko hodia da, faringea eta urdaila lotzen dituena. Bi esfinter ditu:
- Goiko Esfinter Esofagikoa (GEE): Muskulu eskeletikoaz osatua; atsedenaldian itxita egoten da.
- Beheko Esfinter Esofagikoa (BEE): Muskulu leuna; elikagaien igaria erregulatzeko eta errefluxua saihesteko ixten da.
1.2.2 Urdaila
Organo hutsa, poltsa luzanga formakoa, luzatzeko ahalmena duena. Ezaugarriak:
- Piloroa: Esfinterra, urdailaren irteera gunea, heste mehearekin konektatzen duena.
- Urdaileko pareta: Egitura berezia du.
- Geruza mukosoa (glandularra):
- Azido klorhidrikoaren (HCl) eta entzima-jariatzaile zelulak (muzina, pepsina, gastrina) dituena. Honek pH azidoa (< 7) mantentzen du.
- Tolestura sakonak ditu, ukipen-azalera handitu eta nahasketa hobetzeko.
- Geruza muskularra: Norabide desberdinetako 3 geruza muskulu leunez osatua, mugimendu desberdinak egiteko.
1.2.3 Hesteak
Pilorotik uzkira doan hodia da.
1.2.3.1 Heste Mehea
3 metroko luzera du, pilorotik heste lodira (balbula ileozekalera) arte hedatzen da. Hiru atal ditu:
- Duodenoa (25 cm): Lehenengo partea, “C” formakoa.
- Jeiuno (1 m gutxi gorabehera).
- Ileona (2 m): Heste lodiarekin lotzen da balbula ileozekalaren bitartez.
Biloak (vellosidades) ditu: heste mehearen geruza mukosaren luzapen/tolesturak (0,5-1 mm). Funtzioa: xurgapen azalera eta ahalmena handitzea. Biloak honako elementuez osatzen dira:
- Nerbioa.
- Mikrobioloak.
- Kapilarra.
- Arteriola.
- Benula.
- Hodi linfatikoa.
1.2.3.2 Heste Lodia
Digestio-hodiaren amaierako atala da, 1,5-2 m luze dena. Ileonetik (balbula ileozekala) uzkira arte hedatzen da. Bere atalak:
- Heste itsua: Balbula ileozekalaren azpian, saku formakoa. Bertatik ateratzen da apendizea.
- Apendizea.
- Goranzko kolona.
- Zeharkako kolona.
- Beheranzko kolona.
- Kolon sigmoideoa.
- Ondestea: Azkenengo atala. Azken 2-3 cm-ek uzki-kanala osatzen dute, uzki-esfinterraren bitartez kanpora irekiz.
1.3 Organo Osagarriak
1.3.1 Gibela
Gorputzeko bigarren organorik handiena, azalaren atzetik kokatua. Egitura: 2 lobulu nagusi, igitai-formako lotailuaz banatuak.
1.3.2 Behazun-besikula
5-10 cm-ko poltsa, gibelaren beheko aurpegian kokatua. Funtzioak:
- Behazuna bildu eta kontzentratu, heste mehera bidaltzeko.
- Gantzak emultsionatu, haien xurgapena laguntzeko.