Digestio-aparatua: Osagaiak eta Funtzioak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,64 KB

Digestio-aparatuaren osagaiak

  • Digestio-hodia
  • Alboko guruinak

Digestio-hodiaren organoak

  • Ahoa
  • Faringea
  • Hestegorria
  • Urdaila
  • Heste meharra
  • Heste lodia
  • Ondestea

Alboko guruinak

  • Listu-guruinak
  • Urdaileko guruinak
  • Gibela
  • Pankrea

Helburua

Jaten diren elikagaiak hesteetako mukosatik xurgatzeko prestatzea; xurgatu ondoren, organismo osora banatzen dira eta zelula guztien mantenugai bihurtzen dira.

Digestioa zer den

Elikagaien konposizio kimiko eta fisikoa aldatzen duen prozesua da, ondoren substantzia kimiko sinpleagoak sortzen dira.

Faringea

Elikagaiak irentsi eta digestio-hodian zehar garraiatzea.

Elikadura boloa

Janaria + txistua.

Hestegorria

Muskulu eta mintzezko hodia da; ahoarekin, sudur-hobiarekin, belarriekin eta laringearekin dago lotuta. Elikadura boloa hestegorritik jaisten da, eta airea laringetik. Boloaren pisuak eta mugimendu peristaltikoek laguntzen dute jaitsieran.

Mugimendu peristaltikoa

Muskuluen uzkurdurak dira.

Urdailaren bereizgarriak

  • Organo muskulutsua da. Hutsik dagoenean ia tutu-formakoa da eta forma aldatu egiten zaio elikagaiak sartu eta ateratzen diren neurrian.
  • Urdailaren pareta lodia da, muskulu-geruza batek osatua. Geruza horrek mugimendu peristaltikoak eragiten ditu, eta horien bidez elikagaiak urin gastrikoekin nahasten dira.
  • Piloro izeneko beste zulo baten bidez (heste meharrera konektatzen dena). Urdailaren azken zati horretan muskulu-esfinter bat dago.

Heste meharraren zatiak

  • Duodenoa
  • Jejunoa
  • Ileona

Balbula ileozekala

Heste meharra eta heste lodia bereizten dituen balbula da.

Heste lodiaren zatiak

  • Heste itsua
  • Kolona
  • Ondestea
Ondestea

Heste lodiaren azken zatia da. Anpulu izeneko zabalgune batek osatzen du, eta uzkian amaitzen da.

Kolona

Heste lodiaren zatirik handiena da. Hiru zati ditu: goranzko kolona, zeharkako kolona eta beheranzko kolona.

Listu-guruinak

Hiru guruin nagusi daude ahoaren barruan:

  • Parotidak
  • Masailezurpekoak
  • Mihipekoak

Urdaileko guruinak

Urdaileko guruinek urin gastrikoa jariatzen dute, entzima hauek dituena:

  • Pepsina: Proteinen digestioa egiten du.
  • Lipasa: Lipidoen eta gantzen digestioa egiten du.
  • Amilasa: Karbohidratoen digestioa egiten du.

Gibela

Gorputzeko guruin handiena da. Lobulutxoz osatuta dago. Lobulutxo horietara odol asko iristen da eta behazuna jariatzen dute. Behazuna funtsezkoa da digestioa egiteko eta garrantzia handia du.

Vaterren anpulua

Duodenoaren hasieran dago. Bertara bi jariakin isurtzen dira (behazuna eta pankreako urina).

Pankrea

Bi funtzio nagusi ditu:

  • Funtzio endokrinoa: Hormonak jariatzen ditu (intsulina eta glukagoia).
  • Funtzio exokrinoa: Pankreako urina jariatzen du, digestioa egiteko funtsezkoa dena.

Digestio motak

  • Ahoko digestioa
  • Urdaileko digestioa
  • Heste meharreko digestioa
  • Heste lodiko digestioa

Ahoko digestioa

Elikagaia ahoan sartzen denean hasten da eta, mastekatu eta txistuarekin nahastu ondoren, elikadura bolo izeneko masa likatsu bihurtzen da.

Digestioaren funtzioa

Elikagaiak irentsi, mastekatu eta digestio-hodian zehar garraiatzea, mantenugaiak xurgatu ahal izateko.

Entradas relacionadas: