Didaktikaren Paradigmak: Ikuspegi Positibista eta Interpretatzailea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,82 KB

Paradigma bat komunitate zientifiko bateko kideek une historiko jakin batean elkarrekin daukaten ikuspegi komuna da; horrek zientifikoa zer den eta zer ez den definitzen du, eta zer, nola eta zertarako ikertu behar den baldintzatzen du. Didaktikaren eremuan, gainera, irakastea zer den, eta nola eta zertarako egin behar den ere zehazten du.

Gaurko Didaktikan aurkitzen diren paradigmak lau dira:

Positibista

Hurbilketa Orokorra

  • Mundua araututa dagoela defendatzen dute, hau da, erabakiak estatuak hartzen ditu eta irakaslea inork prestaturiko planifikazioaren aplikatzaile tekniko hutsa da. Gela barruan bera da agintzen duena.
  • Positibismoan oinarritzen da, zeren eta:
    • Errealitatea ezagutzea du helburu: kontrola eta efikazia baloratzen dira.
    • Produktu zehatza lortzea da garrantzitsuena. (Helburua)
    • Ezagutza objektiboa eta unibertsala da.
    • Errealitatea bakarra, ukigarria eta zatigarria da, behatu daitekeena.
    • Metodo kuantitatiboa.
    • Teoria eta praktika banatuta daude.

Zientziari Buruzko Kontzeptua

  • Zientzia lege unibertsalak ekoizteko sistema da.
  • Behaketan oinarritzen da, baina distantzia hartuta, objektibotasuna mantentzeko. Ikerlaria ezin da ikergaiarekin inplikatu.
  • Zientzia neutrala da, aseptikoa.

Zer Ikertu?

  • Era objektiboan trata daitekeena.
  • Zenbatu eta neurtu (kuantifikatu) daitezkeen jokabide eta ekoizpenak ikertzen dira.

Nola Ikertu?

  • Metodo kuantitatiboaz (estatistikaz). Ez da praktika ikertzen.

Zertarako Ikertu?

  • Errealitatea kontrolatzeko eta menperatzeko arauak ezartzeko.
  • Azken xedea: gizarteari egokitutako gizabanakoak lortzea.

Irakaskuntzari Buruzko Kontzeptua

  • Irakaskuntza behatu, deskribatu, neurtu eta aztertzeko beste errealitate bat da.
  • Irakaste-ikaste prozesuak teknikoak dira, hau da, geletan gertatzen denari egiten diote aipamen, alde sozial eta kulturala alde batera utziz.
  • Irakaskuntza prozesu zurrun, lineal, mekaniko eta itxi bihurtzen da.

Interpretatzailea

Hurbilketa Orokorra

  • Errealitatea ulertzea du helburu.
  • Errealitate subjektiboa, anitza.
  • Errealitatea askotarikoa eta holistikoa da.
  • Interes praktikoa du.

Zientziari Buruzko Kontzeptua

  • Zientzia gizarte egoera partikular batean kokatzen den jarduera da.
  • Teoria eta praktika erlazionatuak: Teoriak, eskolan eta geletan gertatzen diren praktika hurbilak aztertuz garatu behar dira. Hau da, praktika eta teoria banaezinak dira.

Zer Ikertu?

  • Zientzian eragina dute balioek: sentipenak, bizipenak, interpretazio subjektiboak, balorazio pertsonalak... ikertzen dira.

Entradas relacionadas: