Dialogo eta Erlatibismo Ikuspegiak Hezkuntzan: Arrazakeriaren Erronkak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,25 KB
Ikuspegi Dialogikoa vs. Enfoke Erlatibista
Ikuspegi Dialogikoa
Ikuspegi dialogikoak pertsona desberdinen arteko bizikidetza sustatzen du, guztien artean adostutako arauetan oinarrituta. Horretarako, elkarrizketa libre eta berdintasunezkoaren erakargarritasunean oinarritzen da, komunitate hezitzaileen bitartez.
Gainera, botere nahiak baztertzen ditu, eta, horren ordez, baliozkotasun nahiak sustatzen ditu. Berdintasunezko jarrera lortu nahi du etnia, talde eta norbanako guztientzat. Helburu nagusia kultura desberdinak bateratzea da.
Enfoke Erlatibista
Enfoke erlatibistaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:
- Desberdintasunen berdintasuna.
- Lurralde partekatuak.
- Demokraziaren erradikalizazioa.
Izan ere, ikuspegi honek kultura eta etniak ez ditu batzuk besteen gainetik edo azpitik ikusten, desberdin gisa baizik, eta enfasia jartzen du etnien arteko eskubide berdintasunaren beharretan. Gure kulturak soilik kritikatu dezakegu, beste kulturak ez baititugu guztiz ezagutzen ezta ulertzen ere.
Bere helburua berdintasuna eta askatasuna lortzea da, hau da, etnia, talde eta gizabanako bakoitza maila berean kokatzea proposatzen du, desberdintasuna alde batera utzita. Hala ere, ikuspegi erlatibistak arau horiek arbuiatzen ditu (dialogikoak proposatutakoak), zapalduta daudenen identitateak eta desberdintasunak ezabatzen dituztela argudiatuz.
Hezkuntzaren Erronkak Arrazakeriaren Aurrean
Arrazakeriaren Forma Berriak eta Pentsamendu Kritikoa
Hezkuntzak, arrazismoari dagokionez, beti izan ditu bere erronkak. Erronka horiek eguneratuak egon behar dira, arrazismoa ez delako berdin plazaratzen gaur egun edo duela 20 urte.
Testuak dioen bezala, Europan jada ez da arrazakeria modu biologiko batean aurkezten, modu sotilago batean baizik. Beraz, hezkuntzak kontzienteki lan egin behar du:
- Pentsamendu kritikoa sortzen.
- Gorrotozko diskurtso kulturalak zalantzan jartzen.
- Berdintasun, aniztasun eta benetako errespetuaren balioak sustatzen, azaleko "tolerantziatik" haratago.
Historia Kritikoa eta Formakuntza Profesionala
Herri minorizatuen eta zapalduen historiarekiko kritikotasuna txertatu behar da. Askotan, Europa modernoaren eraikuntzan kolonizazioek, esklabotzak eta diskriminazio instituzionalek izan zuten papera alde batera utzi edo minimizatu egiten da. Desberdintasuna identifikatu behar da, berdintasunetik abiatuta.
Isilarazte edo desitxuratze historiko horrek eragotzi egiten die belaunaldi berriei egungo desberdintasunak nondik datozen ulertzea, eta kontakizun eurozentrikoak betikotzen ditu.
Hezkuntza erronka nagusia, beraz, honako hau da:
- Eskola curriculumetan historia kritiko bat sartzea.
- Gutxiengoak eta haien ekarpenak ikusaraztea.
- Modu guztietan arrazakeriaren aurka esplizituki lan egitea: ez hautazko gai gisa, baizik eta herritarren prestakuntza demokratikoaren zati nagusi gisa.
Azkenik, esan beharra dago ezagutza eta kritikotasunaren transmisioa ezinezkoa litzatekeela hezkuntzako profesionalak kritikotasun horretan formatuak ez badaude. Hortaz, arrazakeria estruktural hori identifikatzeko gai diren profesionalak formatu behar dira.