Diagnostiko Motak, Anamnesia eta Miaketa Fisikoa Erizaintzan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,97 KB

Diagnostiko Motak, Anamnesia eta Miaketa Fisikoa

1. Diagnostiko Motak

Diagnostiko mota nagusiak eta horien adibideak:

Presuntziozko diagnostikoa

Anamnesia eta miaketa fisikoa egin ondoren ateratzen dena, azterketa osagarririk egin gabe. Adibidez: Medikuak eztarriko mina eta sukarra ikusita, froga osagarririk egin gabe, faringitis presuntzioz diagnostikatzea.

Behin betiko diagnostikoa

Presuntziozko diagnostikoa egiaztatu ondoren lortzen da. Adibidez: Susmoa egon ondoren, analisi baten bidez anemia baieztatzea.

Diagnostiko goiztiarra (Baheketa edo Screening)

Populazio-baheketetan oinarritzen da. Helburua gaixotasuna detektatzea eta tratatzea da, oso aldi goiztiarretan, oraindik sintomarik eragiten ez duenean. Adibidez: Emakumeen mamografia minbizia garaiz antzemateko populazio handi bati egiten zaion proba bat da.

Diagnostiko diferentziala

Patologia bat identifikatzeko aukera ematen du, antzeko sintomak dituzten beste gaixotasun batzuetatik desberdinduz. Adibidez: Bihotzeko mina baloratzea angina, infartua edo biriketako arazo baten artean; horietako bat hautatuz lortzen da diagnostiko diferentziala.

Diagnostiko anatomopatologikoa

Ehunen azterketa mikroskopikoaren ondoren lortzen den diagnostikoa da. Adibidez: Tumore baten biopsiak minbizia baieztatzea.

Diagnostiko nagusia

Ospitaleratzeko arrazoia. Adibidez: Paziente bat pneumoniagatik ospitaleratzea.

Bigarren mailako diagnostikoa

Ospitaleratzearen arrazoia ez izan arren, une horretan dagoen edo asistentzian zehar garatzen den edozein afekzio. Adibidez: Pneumoniagatik ingresatuta dagoen pazienteak diabetesa ere izatea.

2. Anamnesia: Galdeketa Funtsezkoa

Erizaina zara eta paziente bati anamnesia egin diozu. Galdeketa bi fasetan banatu daiteke:

  1. Lehenengo fasea: Pazienteak erizainari zer gertatzen zaion azaltzen dio, erizainak galdetu gabe.
  2. Bigarren fasea: Medikuak edo erizainak pazienteari galderak egiten dizkio, informazioa osatzeko.

Adibidez, honako galderak egin diezazkioke:

  • Noiztik daramazu eztularekin?
  • Erretzen duzu?
  • Jarduera fisikoa egiten duzu?
  • Sukar hori jaisteko botikaren bat hartzen al duzu?
  • Noiztik dituzu sintomak?

3. Miaketa Fisikoa: Lau Teknika Nagusiak

Diagnostikoa orientatuko duten zeinuak eta sintomak behatzea ahalbidetzen duten maniobra sistematizatuak dira. Medikuak bere zentzumenak edo aparatu txikiak erabiltzen ditu, eta ez du baliabide tekniko espezializaturik behar.

Ikuskapena (Pazientearen behaketa)

Ikusmenaren bidez egiten da. Gorputzaren kanpo-azalera eta barrunbe irisgarriak behatzean datza.

Haztapena

Ukimenaren bidez egiten da. Pazientearen epidermisa edo kanporako hodiak ukitu edo sakatzean datza (ondestea, bagina, etab.).

Entradas relacionadas: