Determinismoa eta Indeterminismoa: Askatasun Motak eta Korronte Filosofikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,34 KB

Determinismoa

Determinismoaren arabera, ez daukagu barne askatasunik, helburu gorenak ez ditugulako guk erabaki. Agian genetikak edo beste faktore batzuek erabaki dituzte gure ordez.

Determinismo motak:

Teologikoa

Determinismo teologikoak dio gertaera eta ekintza guztiak Jainkoaren borondateak lehenesten dituela, eta horrek esan nahi du pertsona bakoitzaren patua eta etorkizuna jainkotasunez finkatuta daudela (Luterok defendatua).

Kosmologikoa

Determinismo kosmologikoaren arabera, unibertsoaren patua eta eboluzioa, bere barruko gertaera eta ekintza guztiak barne, kosmosaren lege fisikoek eta hasierako baldintzek erabat determinatzen dituzte. Teoria horren defendatzaile nagusiak estoikoak izan ziren.

Fisikalista

Determinismo fisikalistaren ustez, gertatzen den guztia, gure ekintzak eta pentsamenduak barne, unibertsoko lege fisikoek erabat determinatzen dute (Pierre Simon de Laplace).

Genetikoa

Determinismo genetikoak proposatzen du geneek gizabanako baten ezaugarri fisikoak, portaerazkoak eta nortasunezkoak erabat zehazten dituztela, eta espazio gutxi edo bat ere ez dutela uzten ingurunearen edo esperientziaren eraginerako (Richard Dawkins).

Konduktista

Determinismo konduktistak baieztatzen du giza portaera erabat determinatuta dagoela iraganeko ingurune eta esperientzietatik, nahimenaren edo barne-pentsamenduen eraginerako lekurik gabe (Watson).

Ekonomikoa

Determinismo ekonomikoak dio sistema ekonomikoak eta harreman materialak gizartearen garapen sozial, politiko eta kulturala baldintzatzen duten oinarrizko faktoreak direla (Karl Marx).

Indeterminismoa

Indeterminismoa gertaera guztiak aldez aurretik determinatuta ez egotearen ideia da, zoriaren existentzia eta nahimen askea ahalbidetuz.

Indeterminismo motak:

Teologikoa

Indeterminismo teologikoak dio zenbait gertaera eta ekintza ez dituela Jainkoaren borondateak aldez aurretik determinatzen, giza askatasunari eta zoriari lekua utziz jainkozko kreazioaren barruan (katolizismoak defendatua).

Etikoa

Indeterminismo etikoaren arabera, ez dago printzipio moral unibertsalen multzo finkorik, eta baliteke giza ekintzak aldez aurretik ezarritako arau etikoek ez zehaztea, baizik eta nahimen libreak eta testuinguru indibidualak (Kanten proposamena).

Fisikoa

Indeterminismo fisikoak iradokitzen du mundu naturalean badirela arau espezifikoek erabat kontrolatzen ez dituzten gertaerak, eta ausaz edo aurreikusi ezinik gerta daitezkeela, partikula subatomikoen portaeran mekanika kuantikoaren arabera ikusten den bezala.

Indeterminismoak dioenez, fisikak, biologiak, ekonomiak... gure ekintzak baldintzatu ditzakete, baina EZ determinatu. Indeterminismoaren arabera, gelditzen den eremua ez da askatasunarentzat. Askatasuna eta kasualitatea lotuta daude (Humeren arabera).

Askatasun Motak

Bi motatako gizakien ekintzak bereizten dira, eta bien arteko diferentzia askatasunean datza:

  • Automatikoak: arnasa hartzea, kliskatzea, etab.
  • Borondatezkoak: ura edatea, gidatzea, etab.

Bi askatasun mota nagusi bereizten dira:

  • Kanpoko askatasuna: nahi duguna egiteko probabilitatea da. Gai hauek garrantzitsuak dira politikan.
  • Barneko askatasuna: nahi ezberdinen artean aukeratzeko ahalmena da. Aukeratutako nahia psikologikoa edukitzeko ahalmena. Gure aukerak helburuen eta bideen arabera aldatzen dira.

Barneko askatasunaren bi azpimotak:

  • Bideei buruzko barne askatasuna: helburua lortzeko zein bidetik goazen aukeratzeko ahalmena.
  • Helburuei buruzko barne askatasuna: bizitzaren helburuak aukeratzeko ahalmena.

Askatasunaren arazo filosofikoak

Askeak ote gara? Kanpoko askatasunak arazo politikoak izan ditzake, baina barnekoak are gehiago. Ba al dugu barne askatasunik? Eta bideei buruzkoa? Determinismoak dio ez dugula barne askatasunik, helburu gorenak ez ditugulako guk erabaki, agian genetikak edo beste faktore batzuek baizik. Indeterminismo boluntaristak, aldiz, helburuak ez daudela zehaztuak dio, eta boluntarismoaren arabera, helburuak gogamenak aukeratzen ditu, beraz, askatasuna badagoela baieztatzen du.

Entradas relacionadas: