Despotismo ilustratua espainian
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 11,63 KB
Despotismo
Ilustratua
Galdeketa:
ILUSTRAZIOAREN JATORRIA:
1.Noiz eta non sortu zen pentsamendu ilustratua? Frantzian, XVII. Mendean
2.Zergatik diogu XVII. Mendean ARGIEN MENDE zela? Argia adimena edo arrazoia ziren, ordura arte sinesmena edo fedea oinarritu baitzen jakituria.
3.Ordurarte ezjakintasuna nagusi bazen, ilustratuentzat zein zen egoera haren errudun nagusia? Eliza, nagusiki
4.Zeintzuk izan ziren Frantzian ideia politiko berrien bultzatzaileak? Hiru pentsalari nagusiki: Rousseau, Montesquieu eta Voltaire.
ILUSTRAZIOA ESPAINIAN:
1.Zein epe kronologikoan eman zen Espainian modernizazio prozesua? 1724 eta 1788 bitartean
2.Oinordetza Gerran galdutako zein lurralde berreskuratu zituen Felipe V. Ak? Sizilia eta Napoli
3.Nolakoa izan zen politikoki Fernando VI. Aren garaia? Garai baketsua izan zen
4.Zertarako zuen errege honek armada handia sortzeko asmoa? Atlantiko aldeko (Amerikako) merkataritza babesteko
5.Zeinek antolatu zuen lehen katastro nagusia?Zein helbururekin? Ensenadako Markesa. Zerga bilketa ordaintzeko
6.Karlos III. A, erregea izateaz gain, zer izan zen Madrideko herritarrentzat?Zergatik? “Alkate hoberena” izan zen. Bere agintaldian hiriaren egitura urbanistikoa osatu eta estolderia ere berritu zituelako. Hiria asko modernizatu zen garai hartan.
7.Zein urtetan eman ziren, Karlos III.Aren agindu pean, uzta txarrak? 1766 urtearen inguruan
8.Zergatik matxinatu zen Madrideko herria Esquilache ministroaren haurka? Uzta txarren ondorioz herritarrak gose zeuden, eta garai hartan lapurretak ugaritu ziren. Lapurrak hobeto identifikatu ahal izateko, Karlos III.Aren ministro italiarrak, Esquilachek, hirian ohikoak ziren kapa eta kapela debekatu zituen, eta herritarrek oso gaizki jaso zuten erabakia.
9.Gobernuak nori leporatu zion gertatukoaren ardura? Jesuitei
10.Noiz hil zen Karlos III.A? Zer gertatu zen Frantzian urte haietan? Karlos III.A 1788an hil zen, hau da, Frantzia iraultza hasi baino urte bat lehenago.
11.Despotismo Ilustratuaren leloa zein zen? “Dena herriarentzat, baina herririk gabe.”
ERREFORMISMOA
1.Despotismo Ilustratuaren garaian, erreformak zein arlotan proposatu zituzten? Merkataritzan, hezkuntzan, nekazaritzan,...
2.Eta zein arlotan ez? Erreforma politikorik ez zen proposatu, agintaritzaren egitura mantendu ahal izateko
3.Nola deitzen zaio Espainian izandako Ilustrazioari? Ilustrazio kristaua
4.Nork idatzi zuen “Informe sobre la ley agraria”? Gaspar Melchor de Jovellanos
5.Ekonomia sustatzeko, zein izen zuten sortutako erakundeek? Sociedades económicas de amigos del país
6.Zertan aritu ziren, bereziki, erakunde haiek? Ekonomia eta hezkuntza bultzatzen, bereziki
7.Erreformen artean hainbat lurraldetako berpopulaketa bultzatzen saiatu ziren. Non? Andaluzia eta Gaztela artean, adibidez: La Carolina, La Carlota eta La Luisiana herriak, Fundatu zituzten adibidez.
ERREFORMISMOAREN ERAGINA LURRALDEAK
1.Erreformek, hala ere, ez zuten Espainiak sufritzen zuen azpigarapena gaindi arazi. Zein zona ezberdinetan bizi zuten egoera? Iparraldean nekazaritza defizitarioa zen arren, industria txikia eta merkataritza jarduera ekonomiko inportantean ziren. Levante aldean merkataritzak garrantzia zuen, eta nekazaritza ez zen hain defizitarioa. Penintsularen barrualdea eta Andaluzia, aldiz, egoera pobreena bizi zuten. Nekazaritzaren etekinak txikiak ziren eta beste sektoreak, orokorrean, garatu gabe zeuden, salbuespenak salbu.
2.Amerikari dagokionez, eta bereziki Espainia eta Amerikako lurraldeen arteko merkataritzari buruz aritzen bagara, Espainiako erregeek nor zuten etsairik handiena? Erresuma Batua, Frantzia eta Holanda bereziki.
3.Nondik nora eraman zuen espainiar gobernuak “Kontratazio Etxea”? Sevillatik Cádiz-era eraman zuten, Sevillako portura iristea arazo bihurtu bsitzen.
4.Zein erakundek izan zuen Venezuelako kakaoaren monopolioa? Real Compañía Guipuzcoana de Caracas izenekoa
5.Amerikatik ekarritako zein produktu bihurtu ziren oinarrizkoak espainiarren dietan? Kakaoa, patatak eta artoa
6.
Merkataritza suspertu nahian, Espainiako portu kopuruari zegokienez, nolako erabakiak hartu zituzten garaiko agintariek? Monopolio egoeran ematen zen jarduera ekonomiko hura liberalizatu zen, eta Espainian beste zortzi izan zuten merkataritza horretan parte hartzeko eskubidea.
POLITIKA ERREFORMISTAREN BUKAERA
1.Noiz gertatu zen erreformaren aplikazioaren etena? Frantziako Iraultza hasi zenean, 1789an hain zuzen
2.Ordurarte egindako aldaketak egiturazkoak izan al ziren? Ez, erreforma gehienak azalekoak zirenez ekonomia ez zen behar bezala dinamizatzen.