Deskolonizazioa: Kausak, Prozesuak eta Ondorioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,15 KB
Deskolonizazioaren Kausak
- Koloniei ohartarazi zitzaien beren metropoliak ahulak zirela. Horrela, kolonietako biztanleriak Mendebaldearen aurkako propagandaren eragina izan zuen.
- Gerrek mugimendu nazionalistak sendotu zituzten.
- AEBek eta SESBek ez zituzten kolonia tradizionalak, baina mundu nagusitasuna lortzeko borrokan lagundu behar zuten. Horregatik, mugimendu independentistak sortzen lagundu zuten.
- NBEren zeregina oso garrantzitsua izan zen. Beraien oinarri bat inperioek mendean zituzten herriek autodeterminazio-eskubidea izatea zen.
- Europarrak harro zeuden, eta kolonien ustiaketak aberriarekiko harrotasuna areagotzen zuen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, gobernuek ez zuten nahi inork inperialistak izatea egoztea.
Deskolonizazioa: Sarrera
Deskolonizazioak kultura, erlijio eta ekonomia aniztasun handiko milioika pertsonengan izan zuen eragina. 1946tik 1975era independentzia asko gertatu ziren.
Bitartekoak
Deskolonizazio prozesua asko aldatu zen toki batetik bestera. Oro har, baketsua izan zen Britainia Handiko kolonietan, negoziazioaren bidez gauzatu baitzuten prozesua. Frantziako inperioa deusezteko gerra batzuk izan ziren.
Hindustango Penintsula
India Britainiar Inperioko koloniarik handiena eta jendetsuena zen. 1947ko uztailaren 1ean lortu zuen independentzia, eta Asiako deskolonizazioa bultzatu zuen urrats garrantzitsu bat eman zuen.
Afrikako Iparraldea
Musulman kultura-eremuetan gerra arteko garaian garatu zen eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren orokortu zen. Han alderdi independentistak zeuden, eta negoziazioen bidez metropolietatik gobernu maila handiagoak lortu zituzten.
Panarabismoa
Panarabismoak arabiera eta zibilizazio musulmana zuten herrialdeen arteko elkartasuna sustatzen zuen, kolonialismoaren aurka zegoen, eta estatu musulmanen arteko mota guztietako harremanak sendotzea bultzatzen zuen.
Saharaz Hegoaldeko Afrika
Potentziek itunen bidez eman zizkieten independentziak Saharaz hegoaldeko estatu berriei, modu baketsuan. Saharako lekuetan europarrek zuten boterea, beraz, beraiek ezarri zituzten mugak, beraiek nahi zuten lekuetan. Batzuetan elkarren aurkariak zituzten estatu berean, eta liskarrak sortzen ziren elkarren artean.
Gutxiengo klase europartuek abiarazi zituzten independentzia prozesuak. Independentzien buruzagiak klase horretakoak ziren. Halaber, batzuetan, kolono zuriek abiarazi zituzten independentzia prozesuak, biztanleriaren gehiengoa subiranotasun-aldaketaz ohartzen ez zen bitartean. Horregatik, ez zen erraza izan estatu berriak eratzea. Afrikarrak ez ziren gai izan Europako jendearen maila berbera eramateko (nazio sentimendurik ez izatea, mugengatik liskarrak, etab.). Agintariek hainbat gauza egin zituzten arazoei irtenbidea aurkitzeko, eta horrela diktadurak ezarri zituzten.
Deskolonizazioaren Ondorioak eta Mugimenduak
Neokolonialismoa
Metropoliekin lotura politiko, ekonomiko eta kulturalak izaten jarraitu zuten herrialdeetan sortutako mugimendua da, lotura horien aurkakoa.
Panafrikanismoa
Afrikako herrialdeen arteko loturak sendotzeko nahia sustatzea da.