Desjabetze Prozedura: Okupatzeko Beharrezkotasunaren Akordioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Derecho
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,93 KB
Desjabetze Prozedura
Prozeduraren Hasiera: Okupatzeko Beharrezkotasunaren Akordioa
Behin, desjabetu behar den ondasunaren erabilera publikoa edo interes soziala deklaratu ostean, espediente desjabetzailea irekitzen da. Honela, Desjabetze Legeak eta bere Erregelamenduak desjabetze prozedura orokorra erregulatzen dute. Prozedura honetan prozedura berezi bat kokatzen da: presazko desjabetzea, hain zuzen ere, hurrengo puntuan azalduko dena eta Desjabetze Legeko 52. artikuluan aurreikusten dena.
Erregimen orokorrari jarraiki, lehenengo fasea Administrazio desjabetzaileak desjabetzearen helburua lortzeko hertsiki ezinbestekoak diren ondasunak okupatzeko beharra ebaztean datza ("necesidad de ocupación", LEFeko 15. artikuluaren arabera). Horri, "acuerdo de necesidad de ocupación" deritzo. Akordio hori onartzeko, administrazio desjabetzaileak edo onuradunak ondasun edo eskubide horien azterketa zehatz eta indibidualizatua egin behar du, horien egoera azalduz, horien titularrak azalduz eta horien gain eskubideak dituzten gainerako pertsonak azalduz ere, LEFeko 17.1 artikulua. Desjabetzapena obra edo zerbitzu proiektu baten ondorioa bada eta proiektuan ondasun horiek modu egokian azaltzen badira, "necesidad de ocupación" proiektuaren onarpenean inplizituki egongo dela ulertzen da, LEFeko 17.2 artikulua.
Orobat, desjabetu behar diren ondasunen azterketa dagokion aldizkari ofizialean argitaratu behar da, dagokion Udaletxeko iragarki taulan eta probintzian zirkulazio gehien duen aldizkari batean, LEFeko 18. artikulua. Horren helburua da edozein interesatuk bere alegazioa aurkezteko aukera izatea, akatsak zuzentzeko edo "necesidad de ocupación" aurkatzeko horren formazko edo funtsezko arazoak medio (LEF 19. art). Horien artean aurkatu daiteke, desjabetu behar diren ondasunak desjabetzapenaren helburua lortzeko ezinbestekoak ez direla.
Administrazio Zuzenbidea II
2. ikasgaia
Informazio publikoaren tramitea bete ostean, Administrazioak ebatzi egin behar du, modu zehatzean deskribatuz desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak eta horien titularrak zeintzuk diren (LEFeko 20. art). Honela, Konstituzio Auzitegiaren ebazpenei jarraiki administrazioaren akordio horrek motibazio hirukoitza izan behar du: "juicio de idoneidad, de necesidad y de proporcionalidad" okupazioaren inguruan. Akordio horrek, formalki, desjabetzapen espedientea irekitzen du eta berriro ere argitaratu egin behar da eta, gainera, prozeduran interesatu gisa azaltzen den pertsona bakoitzari indibidualki jakinarazi behar zaio, LEFeko 21. artikulua.
Bestetik, okupatzeko beharrezkotasun deklarazioak hainbat baldintza material bete beharko ditu, izan ere, deklarazioa ez da zilegi izango desjabetzapenaren bidez lortu nahi diren helburuak beste modu batean bete ahal baldin badira. Auzitegi Gorenak puntu honetan adierazten du, espainiar ordenamenduak jabetza pribatuan gutxieneko parte hartzearen printzipioa xedatzen duela.
Kontuan izan behar da ere, "los bienes de necesaria ocupación"en barnean barneratu daitezkela, obra handitzeko edo lortu nahi den helburua handitzeko ezinbestekoak diren ondasunak ere, LEFeko 15. artikulua. Bestalde, soilik lursail edo finka rustiko edo urbano baten zati bat edo beste edozein ondasun desjabetu behar denean, eta desjabetuarentzat ez baldin bada ekonomikoa gainerako zatia kontserbatzea, desjabetuak Administrazioari eskatu ahal dio desjabetzapenean lursail osoa desjabetzea, LEF 23. art. Administrazioak interes orokorrean motibatuz eskaera hori gaitzesten badu, interesatuari indemnizazio bat ordaindu behar dio desjabetzapen partzialak sortu dizkion kalteen truke, justiprezioa dagokion kopuruan handituz, LEFeko 46. artikulua. Honela, kasu honetan ezartzen den justiprezio totala (indemnizazioa barne) ezin da izan finka edo lursail osoaren desjabetzapenean ezarriko zen justiprezioa baino altuagoa, REFeko 46. artikulua.
Jurisprudentziak onartu du, okupatzeko beharrezkotasun akordioa zuzenean aurka daitekeela.