Desgaitasunaren Kontzeptuak eta Ereduak Euskaraz

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,3 KB

Desgaitasunaren Kontzeptuak eta Ereduak

Testu honek desgaitasunarekin lotutako hainbat kontzeptu eta eredu historiko eta garaikideak aztertzen ditu, ortografia eta gramatika zuzenduz.

Desgaitasunaren Definizioak

  • Desgaitasuna: Gizakien jarduera ohikoak egiteko gaitasuna mugatuta dutenak.
  • Dibertsitate funtzionala: Termino hau erabiltzen diogu desgaitasun hitzari kutsu negatiboa kentzeko.
  • Urritasuna: Egitura edo funtzio psikologiko, fisiko edo anatomikoen galera edo osaera anormala dutenak.
  • Minusbaliotasuna: Desgaitasunen ondorioz egoera nugatuan (mugatuan) daudenak.

Desgaitasunaren Eredu Historikoak

Baztertze Eredua

Eredu honek desgaitasun egoerak erlijioaren ikuspegitik baloratzen zituen, deabruaren lana edo Jainkoaren zigorra zirela argudiatuz, eta horregatik ezkutatu egiten zituzten.

Errehabilitazio Eredua

Kausa zientifikoak uste zituen. Mundu gerren ondorioz sortu zen, pertsona asko mutilatuta geratu zirelako. Normalizatzeko ahaleginak egiten ditu.

Eredu Soziala

Desgaitasunaren sorburu soziala dela uste du. Baliabideak eta zerbitzuak sortzeaz gain, Estatua arauak ematen hasi zen, pertsonen bizi kalitatea bermatzeko baldintzak ziurtatu behar dituela.

Dibertsitate Funtzionalaren Eredua

Senideek eta profesionalek osatutako mugimendutik sortu zen, bizimodu independentearen forman, autonomia sustatzeko eta beren buruak nahi zuten bezala izendatzeko.

Desgaitasun Motak

Funtzionamenduaren Sailkapena

FNS (Funtzionamenduaren Desgaitasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Sailkapena): Lehen sailkapen modernoa (1980). OMEren sailkapenak bi atal nagusi ditu:

  1. Funtzionamendua eta desgaitasuna: Gorputzaren funtzioak, egiturak, zentzumenak, organoak, jarduerak eta parte hartzea (zereginetarako gaitasuna).
  2. Testuinguru faktoreak: Ingurunekoak (sozialak, fisikoak, teknologia, zerbitzuak, kanpo eraginak) eta pertsonalak (sasoi fisikoa, bizi estiloa, ohiturak, bizipenak).
Testuinguru Faktoreak Zehaztuz
  • Faktore lagungarriak: Autoak, fisioterapia, garbigailuak, laguntza psikologikoa, familiaren laguntza, produktu laguntza (makuluak, ibilgailuak), laguntza pertsonalak (fisikoa edo emozionala).
  • Faktore mugatzaileak: Aparkalekuak, eskailerak, aulkiak (benetako barrerak dira).

Desgaitasun Fisikoak eta Kognitiboak

  • Desgaitasun fisikoak: Hezurrak, artikulazioak, motorrak, nerbio sistema.
  • Adimenekoak: Mentalak, ikasteko eta garapenaren nahasmenduak.
  • Zentzumenen eta adierazpenakoak: Ikusmena, entzumena, mintzamena eta ahotsaren urritasunak.
  • Anitzak eta bestelakoak: Itsutasuna eta gortasuna, garuneko paralisia.

Sistema Motorraren Gaitasunak

  • Motrizitate larria: Lekuz aldatzea, oreka mantendu, zutik egotea, esertzea, koordinazioa.
  • Motrizitate xehea: Jolasteko, horrazteko (eragiteko/manipulatzeko), aginak (hortzak), garbitzeko, zerbait hartzeko.

Desgaitasuna, zentzumenekoak eta fisikoak: motrizitatea mugatzen dituztenak eta urritasunak, adibidez, garunekoak (kognitiboak eta intelektualak).

Balorazioa eta Laguntza

Desgaitasunaren Gradua

Desgaitasun egoerak baloratzeko eta kalifikatzeko portzentaje bidez adierazten da.

Mendekotasun Graduak eta Mailak

Mendekotasuna zein neurritan den baloratzeko, eguneroko bizitzan zer laguntza mota eta zenbatekioa behar duen zehazteko, 3 gradu ezartzen dira interbentziorako.

WHODASS (Osasunaren Dominuak)

  1. Ulermena eta komunikazioa.
  2. Ingurunean mugitzeko gaitasuna.
  3. Norberaren zainketa.
  4. Harremanak gainerako pertsonekin.
  5. Ohiko jarduerak.
  6. Gizartean parte hartzea.

Laguntza Motak

  • Gainbegiratzea / Estimulatzea.
  • Fisiko partziala: Zati bat edo guztia.
  • Laguntza erabatekoa: Bera bakarrik ezer ez egitea.
  • Berezia: Laguntza puntuala.

Bizimodu Independentearen Filosofia

Gizaki ororen bizitzak du balioa; dibertsitate guztiak egin ditzakete beren erabakiak, gizartean parte hartze osoa izatea helburu.

Lege Esparrua

  1. Non eta norekin bizi nahi duten.
  2. Eskuragarri dituzte etxeko laguntza zerbitzuak.
  3. Herri guztientzako instalazio eta zerbitzuak baldintza berdinetan.

Autonomiarako Laguntzak

A. Autonomia indartzeko: Tratamendu eta egokitzapen indibidualak. Pertsona parte hartzen du: urritasunak azkar detektatu, gaitasun funtzioak eta psikologikoak azkar estimulatu, arreta indibidualizatua eskola garaian, laguntza ekonomikoak.

B. Ingurune fisikoa egokitzea eta gizarte ekintza: Mugikortasuna errazteko, komunikazio sistemak alternatiboak, komunitatea sensibilizatu (sentsibilizatu).

Zaintzaile Ez Profesionalentzako Laguntza

Estrategiak koordinatzea, informazioa ematea, aldaketetara moldatzen lagundu, laguntza psikologikoa, autozainketan laguntza, autolaguntza taldeak.

Gaixotasun-Prozesua

  1. Lehen adierazpen edo sintomak.
  2. Fase klinikoa.
  3. Amaierako fasea.

Eragiten duten faktoreak: pertsonalak, gaixotasunarekin lotutakoak eta ingurunekoak.

Gaixotasun Kronikoak eta Terminalak

  • Akutuak: Laburra (gripea, gaixondoko zainketa denbora laburra).
  • Kronikoak: Iraupen luzea (HIESa). Sendagaitzinak, atzeraezinak, bizi kalitatea murrizten dute, baina autonomia osoa izan dezakete osasuna zaintzean eta kontrol medikuetara joatean.
  • Terminalak: Sendagaitzinak (minbizia). Zainketa aringarriak, inpaktu emozional handia, gaixotasun aurreratua. Zainketa bereziak haientzako eta familiarentzako (elikadura, higienea egunero).
  • Endekapenezkoak: Progresiboak (dementziak), egokitutako zainketak.

Entradas relacionadas: