Desgaitasun Motak, Definizioak eta Egokitzapen Irizpideak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 21,3 KB

Desgaitasun Fisikoa

Definizioa eta Sailkapena

Definizioa: Mugimenduan eragiten duen lokomozio-aparatuaren alterazioa da, aldi baterako edo iraunkorra, eta eguneroko jardueretan zailtasunak sortzen ditu.

Sailkapena:

  • Agertzen den unearen araberakoa: Sortzetikoa / Kongenitoa eta Hartutakoa.
  • Jatorriaren araberakoa: Garunekoa, Bizkarrezurrekoa, Muskularra, Osteoartikularra, Baskularra.
  • Gaixotasunaren arabera: Asma, epilepsia, min kronikoa, etab.

Garuneko Desgaitasunak

Garun Paralisia

Umekiaren edo haurtxoaren garapenean edo erditzean sortzen den gaitz kronikoa, motrizitatean ondorio larriak eraginez (zurruntasuna, konbultsioak, giharren paralisia), kasu bakoitzean aniztasun handiarekin.

Hartutako Kalte Zerebrala

Garunean bat-batean gertatzen den lesioa, ondorio fisikoak eragin ditzakeena.

Bizkarrezurreko Desgaitasunak

Lesioak Bizkar Muinean

Presio gehiegizko edo odol-oxigeno fluxuaren etenak eragindako lesioak, desgaitasun fisiko iraunkorra eta disfuntzio motorra eta zentzumenezkoa sor ditzakete.

Paralisia motak:

  • Monoplejia (adar bakarra)
  • Paraplejia (erditik behera)
  • Tetraplejia (adar guztiak)
  • Hemiplejia (alde bat)

Arantza Bifidoa

Umetokian bizkarrezurra osatu gabe gelditzeagatik gertatzen da, eta batzuetan desgaitasun fisikoa, hala nola hanketako paralisia, eragin dezake.

Esklerosi Anizkoitza

Mielina geruzaren kalteak motrizitatearen kontrola galtzea eta sistema lokomotorraren disfuntzioa sor ditzake.

Muskularra

Distrofia Muskularra

Muskulu masa ahuldu eta galtzea eragiten duten nahasmendu genetikoak dira, gizonezkoetan ohikoak. Sintomak oinez ibiltzeko, arnas eta irensteko zailtasunak, eta bihotz arazoak izan daitezke. Mota nagusiak Becker eta Duchenne dira, eta 1/3500 pertsonatik eragina du. 20 urte inguruan ager daiteke.

Osteoartikularra

Anputazioak

Gorputzaren atal bat edo gehiago bereiztea. Kausak: Sortzetikoak, tumoreak, gaixotasunak, istripuak... Geratzen den hezurrari "muino" deritzo, sendoa eta minik gabea izan behar du eguneroko bizitzan eta kirolean.

Akondroplaxia

Hezurren hazkundean eragiten duen nahasmendu genetiko bat da, enanismo ohikoena eraginez. Arazoak sortzen ditu hezurraren, kartilagoaren eta ehun konektiboaren garapenean. Kasuen %80a...

Egokitzapen Irizpideak (Desgaitasun Fisikoa)

  • Instalazioa: Instalazioak aztertu eta oztopoak identifikatu, egokitzapenak egiteko aukera ikusi.
  • Espazioa: Mugimendu zailtasunak konpentsatzeko espazioa mugatu. Joan-etorrietarako leku lehorra bilatu, erorketak eta nekea saihesteko.
  • Materiala: Atzipen arazoak dituztenentzat material bigunak erabili. Erabili material egokitua (gurpildun aulkiak, ibiltariak) eta komunikazio sistema alternatiboak (piktogramak). Teknologia berriak ere erabili, hala nola tabletak edo mugikorrak.
  • Araudia: Jolas-araudia, puntuazio sistema eta mugitzeko moduak egokitu.
  • Segurtasuna: Aulki gurpildunak erabiltzen dituztenak hormetatik urrun mugituko dira. Talde guztia mugimenduan dagoenean, laguntzaileek itzalaren rola hartu dezakete erorketak saihesteko. Babesak (kaskoak, belaunetakoak) erabili beharrezkoa bada, eta biraketak ekidin erorketak saihesteko.

Orientabide Didaktikoak (Desgaitasun Fisikoa)

  • Integratzeko arazoak: Gaitzaren ondorioz jokalari bat ez bada integratzen, monitoreak talde bat antola dezake, lurretik lan egiteko edo bestelako jolas bat egiteko.
  • Espazio eta mugimendu egokitzapena: Bakarkako harrapaketan, espazioa txikitu eta mugimenduak aldatu daitezke.
  • Makuluak erabiltzea: Makuluak erabiltzen dituzten ikasleentzako aulki bat eskaini daiteke.
  • Araudia eta puntuazioa: Jolas-araudia egokitu, arau berriak edo debekuak ezarri, eta puntuazio sistema aldatu.

Kirolak (Desgaitasun Fisikoa)

  • Kirol egokituak: Gurpildun aulkiko errugbia, Atletismo paralinpikoa, Saskibaloia, Tenisa.
  • Kirol espezifikoak: Slalom, Boccia.

Zentzumen Desgaitasuna (Sentsoriala)

Definizioa: Komunikazioaren eta lengoaiaren arazoak.

Ikusmen Desgaitasunak

Definizioa eta Kategoriak

Definizioa: Eguneroko jarduerak egiteko ikusmen-murrizketa edo ikusmen-gabezia handia. Desgaitasun honek desabantailak sortzen ditu gizartean, pertsona horrek mugak izango dituelako ohiko eginkizunak betetzeko.

Kategoriak:

  • B1 kategoria: Zeharo itsuak diren pertsonak (%10 baino gutxiago ikusten dutenak).
  • B2 kategoria: Ikusmen murriztua dutenak (%10-50 artean ikusten dute), egokitzapenak behar dituzte bizitzarako eta kirolerako.
  • B3 kategoria: Ikusmen baliabide onargarriak dituztenak (%50 baino gehiago ikusten dute), bizitza normala egiteko gai.

Jarduerarako Gomendioak (Ikusmen Desgaitasuna)

  • Zure burua eta ingurukoen informazioa aurkeztu.
  • Adiskideak aurkeztu: Ahotsarekin identifikatu ditzan.
  • Ingurunea zeharkatu, elementuak ukitu eta oztopoak ohartarazi.
  • Ez utzi oztoporik bidean, ate eta leihoak erabat irekita edo itxita eduki.
  • Pertsonari nola lagundu nahi duen galdetu aurretik.
  • Eskua eskaini: Eskua aulkian jarri nahi denaren gainean.
  • Objektuen kokapenean aldaketak ohartarazi.
  • Ez erabili esaldi orokorrak, zehaztu.
  • Pertsonaren izena erabili eta baimena eskatu ukitzeko.
  • Xehetasun guztiekin deskribatu jarduera.
  • Kolore biziko, ukipen eta soinu bidezko materiala erabili.
  • Pertsona bat aukeratu erreferentziazko gida modura.

Egokitzapen Irizpideak (Ikusmen Desgaitasuna)

  • Espazioa: Irisgarria izan behar du, labainkorra ez. Ibilbideetan sor daitezkeen mugak kontuan hartu (takillak irekita, paperontziak, aterki-ontziak…).
  • Materiala: Ezezagunak diren materialak aurkeztu. Kolore biziak erabili, kontraste handiarekin. Baloi handiagoak, minik ez ematen dutenak eta erraz eusten direnak erabili. Baloi, soka edo material bigunak erabili. “Esku luzapen” bat eskaini, objektu bigunen bidez (adib. txurro). Zehaztasuna eskatzen duten jolasetan soinuak gehitu. Beharrezkoa denean, gidaritza lanak egiteko adiskide bat esleitu.
  • Soinu esparrua: Informazioa akustikoki eman (txintxarriak, kolpeak, etab.). Azalpenetan isiltasuna bermatu eta ulertu duela ziurtatu.
  • Taktika: Gida-laguntzailea gehitu daiteke taldeko jardueretan. Baloiak hartzeko, hormaren ondoan kokatu, hura errazago hartzeko. Zelaiaren alboko kokapena arreta eremua murrizteko lagungarria da.
  • Lengoaia: Oso garrantzitsua da azalpenak ongi ematea eta arauak ulertu direla ziurtatzea. Orokorrean hitzez gehiago deskribatu. Lengoaia ikusmen urritasuna duen pertsonaren ezagutzara egokitu. Tonua behar den arabera egokitu; tonu leunak lasaitu dezake, tonu animatuak aktibatu, eta ahots tonu atsegina erabiliz azalpenak eman.
  • Trebetasunak: Kideek mugitzeko modua aldatzeak parekatzeko ezberdintasunak ekar ditzake. Ikusmen urritasuna duen pertsonaren egin beharrekoa sinplifikatu eta gainerakoa aldatu.
  • Segurtasuna: Arreta ipini lurrean dauden motxilak, materiala, irekitako ate eta leihoak… Arriskutsuak diren egoeretan, “geldi” edo “geratu” erabili eta egoera laburki azaldu. Irakaslea ikusmen urritasuna duen pertsonaren aurrean egon behar da hitz egiterakoan. Beharrezkoa denean, espazioaren ezagutza erraztuko duen laguntzaile bat izatea gomendagarria da, autonomia handiagoa ahalbidetuz.

Orientabide Didaktikoak eta Kirolak (Ikusmen Desgaitasuna)

Akonpainamendua

  • Ikusmen urritasuna duen pertsonak laguntzaileari ukondotik eutsi, gainerako pertsonak baino atzerago kokatuz oztopoak identifikatzeko.
  • Eremua zabala bada, soka txiki bat erabili daiteke laguntzeko.
  • Oztopoak badaude, laguntzaileak hitzez adierazi eta laguntza besoa atzeratuko du pertsona geldiarazteko.
  • Desplazamendu mota ezberdinei denbora eskaintzea, gidariekin edo gabe eta feedback-a emanez.
  • Irakaslea joko eremuaren erdian kokatuz, beti erreferentziazko puntu izango da.
  • Irakaslearen ahotsetik urruntzen ez bada, paretak ekidin ahal izango ditu.

Araudia

  • Desgaitasuna duen pertsonari baimendu gorputz jarrerak babeserako eta adiskideak lokalizatzeko ukimena.
  • Pertsonen ahots eta txaloak erabil daitezke kokapena adierazteko.
  • Baimendu ikusmen urritasuna duen pertsonak ikusgaitasuna duen pertsona baten eskutik edo kontaktuan jolas dezan.
  • Egokitu puntuazio sistema, adibidez, jaurtiketetan ohola ukitzea 1 puntu, uztaia 2 puntu eta saskiratzea 3 puntu.
  • Gaineratu arauak edo debeku berriak, segurtasuna eta motibazioa areagotzeko.

Kirolak

  • Kirol egokituak: Futbol 5, Mendizaletasuna, Tenisa, Atletismoa (jauziak), Eskia, Judoa.
  • Kirol espezifikoak: Goalball.

Entzumen Desgaitasuna

Definizioa eta Motak

Definizioa: Gorreria partziala edo totala izan daiteke, prenatala, perinatala edo postnatala agertzen den unean. Kausa genetikoa, hartutakoa edo jatorri ezezagunekoa izan daiteke.

Motak (Agertzen den unearen arabera):

  • Pre-lokutiboak: Ahozko lengoaia eskuratu aurretik (2 urte baino lehen).
  • Perilokutiboak: Ahozko lengoaia bereganatzeko momentuan (2-3 urte).
  • Post-lokutiboak: Ahozko lengoaia eskuratu ondoren.

Entzumen-galeraren mailaren arabera:

  • Hipoakusia: Entzumena urria da, baina ahozko hizkuntza eta soinuak hautematen dira.
  • Gorreria: Entzumena hautemanezina da, ahozko hizkuntza eta soinuak ezin dira hauteman.
  • Kofosia/Anakusia: Entzumena erabat galduta dago, gorreria sakonetan ere gutxieneko entzumen-hondarra mantentzen delarik.

Lesionatutako eremuaren arabera:

  • Transmisiokoa: Kanpo-belarriaren edo erdiko belarriaren lesioa edo alterazioa.
  • Pertzepzio-desgaitasuna: Barne-belarriko organoen lesioa, gorreriarekin lotura handiena duena.
  • Desgaitasun zentrala: Entzunbide zentralen lesioa, entzumen-estimulua hautemateko gaitasuna galtzea.
  • Mistoa: Erdiko belarrian eta barne-belarrian gertatzen den lesio edo alterazioa.

Jarduerarako Gomendioak (Entzumen Desgaitasuna)

Entzumen desgaitasuna duten pertsonen komunitateak ahozko eta zeinuzko hizkuntza uztartzen dituzte.

Zeinu Hizkuntzaren Ezaugarriak

  • Keinu bidez komunikatzen da, ikusmenaren bidez hautematen da.
  • Ikasteko arreta, ikusmen diskriminazioa eta eskuzko abilezia beharrezkoa da.
  • Ez da unibertsala; komunitate bakoitzak bere zeinu hizkuntza du.
  • Ez da mimoa; eskuen, ezpainen, buruaren, sorbalden, mihiaren eta aurpegiko giharrek eragiten dute.

Komunikaziorako Jarraibideak

Arreta Bereganatzea: Komunikazioa finkatu aurretik, pertsonaren arreta lortu behar da.

  • Ukimena: Besoa edo sorbaldan ukitu.
  • Urrun bazaude: Besoekin mugimenduak egin, zorua kolpatu edo argiak itzali/piztu.
  • Elkarrizketa ziurtatu: Ulertu duela ziurtatu.
  • Hiztegi egokia erabili: Erraz eta zuzen.
  • Argiztapen ona: Bilatu.
  • Ikusizko kontaktua: Mantendu eta ondo ahoskatu.
  • Ez egin oihu: Aurpegia sumindu eta mihiaren irakurketa zailtzen da.
  • Ahoa garbi izan: Objekturik gabe.
  • Keinu errazak: Lagungarri gisa erabili.

Orientabide Didaktikoak (Entzumen Desgaitasuna)

  • Begietara begiratu.
  • Zeinu hizkuntzako interpretea izatea gomendatzen da.
  • Edukiak azpitituluen bidez egokitu.
  • Tablet, mugikor eta ordenagailuak erabiliz komunikatu.
  • Arbelaren bidez idatzi.
  • Soinuak (txistua) baztertu eta ikusizko estimuluak erabili.
  • Entrenatzaileek eta epaileek zapi desberdinak erabil ditzakete kode gisa.
  • Komunikazioa piktogramak erabiliz erraztu.
  • Ariketak murriztu edo aurretik egin azalpenak.
  • Erabiltzailearen ezaugarrien eta jardueraren arabera egokitu.

Desgaitasun Intelektuala edo Garapenarena

Definizioa eta Sailkapena

Definizioa: Gizakiaren garapenean alterazio bat da, funtzionamendu intelektualean eta egokitzapeneko portaeretan muga adierazgarriak dituena. 18 urteraino agertzen da eta biztanleriaren %2ari eragiten dio. Trebetasun kognitiboak motel edo osagabe eskuratzeak eragiten du, eta egokitzapen trebetasunen bi edo gehiagotan zailtasunak sortzen ditu (komunikazioa, zaintza pertsonala, etxeko bizitza, etab.).

Sailkapena (Mailaren arabera):

  • Desgaitasun intelektual arina: %85ak arina izaten du, eta beharrezko laguntzekin heziketa prozesua gela barruan egiten da.
  • Desgaitasun intelektual moderatua: Ikaskuntzarako gaitasuna duen kategoria pedagogikoa (%10).
  • Desgaitasun intelektual larria: Haurtzaroan lengoaia komunikatiboaren eskurapen eskasa edo nulua. Eskola adinean hitz egin eta zaintza pertsonalaren oinarrizko trebetasunak ikasi ditzakete (%3-4).
  • Desgaitasun intelektual sakona: Gaixotasun neurologiko bat duten pertsonak (%1-2). Bizitzako lehen urteetan zentzumen eta mugimenduen alterazioak.

Desgaitasun intelektual motak: Down sindromea, Autismoa, X sindrome ahula, Alzheimerra, Sindrome epileptikoa, Rett sindromea, Prader-Willi sindromea, etab.

Adimen Urritasuna

Definizioa: Adimeneko funtzioetan limitazioak eta egokitzapenerako abilezien falta bi eremutan, hala nola, komunikazioa, auto-zaintza, abilezia sozialak, osasuna, eskolako edukiak, aisialdia eta lana. Adimen-urriko haurrak garapen kognitibo eta ikaskuntza motelagoa du, adimen-atzeratasuna sortuz.

Down Sindromea

Definizioa: Desgaitasun intelektualaren eragile nagusia eta giza alterazio genetiko ohikoena. 21. kromosoma parean 3 kromosoma izatea (normalean 2) garunaren eta organismoaren garapenean eragiten du. Orokorrean ez da heredatzen, kasualitatez gertatzen da zelulen zatitzean errore bat dela.

Ezaugarriak: Aurpegi zapala, lepo motza, esku eta oin txikiak, muskulu-tonu ahula, giltzaduren gehiegizko malgutasuna.

Sortu ditzakeen arazoak: Entzumena galtzea, loaren apnea, belarriko infekzioak, begietako gaixotasunak, sortzetiko bihotzeko arazoak, digestio-arazoak, obesitatea.

Autismoa

Definizioa: Nahasmendu orokor bat da, bizitza osoan irauten duena eta nerbio-sistemaren konfigurazioari eta garunaren funtzionamenduari eragiten diona. Kausa ezezaguna bada ere, nahasmendu genetikoa dela uste da. Fetuaren garapen goiztiarrean garunaren garapen normala etetea izan liteke arrazoia. Gizarte-komunikazioan, interakzioan eta pentsamenduaren malgutasunean zailtasunak eragiten ditu. Garapenaren nahasmendu orokorrak dituzten haur gehienek adimen-urritasuna ere izaten dute (70 baino gutxiagoko adimen-kozientea).

Sintoma Orokorrak:

  • Ingurunearekin kontakturik ez izatea.
  • Gorputz-mugimendu estereotipatuak.
  • Anomaliak hizkuntzaren emisioan, forman eta edukian.
  • Hitzik gabeko komunikazioaren normaltasun eza.
  • Errutinen jarraipenean tematzea.
  • Soinuekiko sentikortasun handia.

Ezaugarriak:

  • Emozioak ulertzeko eta partekatzeko zailtasunak.
  • Emozioak erregulatu eta adierazteko zailtasunak.
  • Komunikazio ahozkoa ez dena interpretatzeko arazoak.
  • Portaera eta interes mugatuak.
  • Portaera errepikakorrak eta erritmikoak.
  • Joko sinbolikoa garatzeko arazoak, kirol arauak ulertzeko gaitasun mugatua.
  • Irudimen gehiegizkoa kasu batzuetan.
  • Besteen pentsamenduak identifikatzeko gaitasunik eza.
  • Aldaketen aurkako erresistentzia.
  • Erantzun ezohikoak egoera sozialetan.
  • Ezohiko gaiekiko obsesioak, gaitasun intelektual handiak dituztenek.

Gogoan Izateko: Autismoa duen pertsona bakoitza beste batekin alderatuz ezberdina da, hori dela eta, oso garrantzitsua da esku-hartze bakoitzean, bakoitzak dituen ezaugarri eta premiak errespetatzea.

Jarduerarako Gomendioak (Desgaitasun Intelektuala)

  • Lengoaia: Argia, erraza eta ulergarria erabili.
  • Begietara begiratu: Jarraibideak ulertu dituztela ziurtatu, argibide zehatzak eman.
  • Espazioa: Zehaztugabea edo mugak malguekin definitu.

Baliabide Estrategikoak

  • Erritual edo egitura finkoa sortu.
  • Konfiantza eta motibazioa ematen duten lanketekin hasi.
  • Arreta mantentzeko lanketa laburrak diseinatu.
  • Erakustaldiak egin ulermena errazteko.
  • Errefortzu positiboa erabili.
  • Lan kooperatiboa erabili parte-hartzea sustatzeko.
  • Jarduera bukatzean, ongi dagoena edo aldatu beharrekoa jakinarazi.

Aholku Metodologikoak

  • Zereginak poliki eta argi azaldu.
  • Azalpenak errepikatzea gomendatu.
  • Ahozko azalpenarekin ikusizko laguntza eta keinuak erabili (piktogramak).
  • Ez babestu gehiegi.
  • Adi egon, zereginetan galtzen bada edo desorientatzen bada.
  • Lagunduta baldin badago, azalpenak zuzenean emango dira.
  • Ulertzen ez bada, galdetu berriro patxadaz.
  • Hitz egiteko zailtasunak baditu, keinuak eta galdera sinpleak erabili (bai/ez erantzuteko).
  • Pazientzia izan eta oihu egin gabe.

Egokitzapen Irizpideak (Desgaitasun Intelektuala)

  • Instalaziorako sarbidea: Instalazioak aztertu, oztopoak identifikatu eta egokitzapenak ikusiz planifikatu. Intuitiboak eta ondo seinalizatuta egotea komeni da.
  • Piktogramak: Laguntza baliabide onak dira populazio guztientzat (sarreran, aldageletan, igerilekuan, komunetan, etab.).
  • Materiala: Objektu gutxi erabiltzea nahasmena saihesteko. Objektuak handiak izatea erraz manipulatzeko. Objektuen tamaina murriztu daiteke erabiltzaileak menderatzen dituztenean. Utzi objektu eta materialekin esperimentatzen eta manipulatzen.
  • Araudia: Laburrak eta errazak izan behar dira. Jarraibideak argiak eta zehatzak. Jolasa konplexua bada, hasierako azalpena orokorra izan eta jolasean zehar azalpenak gehitu. Prozesua progresiboa izan behar da. Puntuazioa emateko sistemak erraz ulertzekoak izan behar dute.
  • Orientabide didaktikoak: Jolasa pixkanaka azaldu. Erabaki sinpleekin hasi. Denbora eman pentsatzeko. Trebetasun sinpleak aurkeztu, eta parte-hartzaileen mailaren arabera zailtasuna handitu. Parte-hartzea errazteko, ikasle kolaboratzaile bat proposatu, beharren arabera aldatu. Informazioa ongi transmititu, lengoaia argi, erraza eta ulergarria erabiliz.

Urritasun Organikoa

Definizioa: Barne organuak kaltetuta daudenean eta hauek urritasun egoera bat eragiten diotenean pertsonari.

Adibideak: Fibrosi kistikoa, Giltzurrun transplantea, Biriketako gaixotasunak, Bihotzekoak.

Desgaitasuna Gizartean eta Terminologia

Terminologiaren Bilakaera

Lehen etxean gordeta, azken urteetan gaiaren inguruko ikerketa ugaritu eta erakunde espezializatuen sorrera gertatu da.

  • 1910-1978: Anormal (ez normala), Inutil (ez baliagarria).
  • 1978tik aurrera: Subnormal (normala baino baxuago), Inbalido (ez baliozkoa), Defiziente (gaizki egina).

Azken urteotan nola deitu? Ezintasuna, Urritasuna, Aniztasun Funtzionala.

Desgaitasun Motak

  • Urritasun fisikoa.
  • Urritasun psikikoa.
  • Adimen urritasuna.
  • Zentzumen urritasuna / Urritasun sentsoriala.
  • Urritasun organikoa.

Aniztasun Funtzionala vs. Desgaitasuna

Aniztasun funtzionala terminoa Bizitza Independentearen Foroak sortu zuen, pertsona bakoitzak gaitasun propioak dituela azpimarratzeko. Hala ere, CERMIk eta beste erakunde batzuek "desgaitasuna duten pertsonak" terminoa erabiltzea gomendatzen dute, nazioartean onartutako izendapena delako.

Desgaitasunaren FNS Osagaiak

Desgaitasuna: Jarduera bat normaltasunaren mugen barruan egiteko ezintasuna edo zailtasuna (FNS).

FNS funtsezko 3 osagaiak:

  1. Funtzio psikologikoak, fisiologikoak edo elementu anatomikoak: Funtzio edo egituren gabezia edo afektazioa.
  2. Jarduera: Jarduerak egiteko zailtasunak edo mugak.
  3. Parte-hartzea: Gizartean parte hartzeko arazoak.

Entradas relacionadas: