Descartesen zalantza metodikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,96 KB

Metodoaren arauak

Lau dira:

1. Ebidentzia araua. Ez hartu egiatzat gure intuizioarentzat erabat nabaria eta ziurra ez dena. Hau da, onartu bakarrik ideia argiak (zuzen aurrean daudenak) eta bereiziak (erabat ongi mugatuak direnak), berez inposatzen direnak eta zalantza izateko posibilitaterik ez dutenak.

2. Analisi araua. Arazoa mugatu zailtasun bakoitza ebazteko behar diren bere elementu sinpleenetan zatituz

3. Sintesi araua. Pentsamenduak antolatu sinpleenetatik hasiz konplexuenetara, pixkanaka, ailegatzeko orden bat mantentzen delarik.

4. Egin zenbaketak (analisia egiaztatzeko) eta berrikuspenak (sintesia egiaztatzeko) horren osoak ezen ezer ahaztu ez zaigula baitakigu.


Metodoaren balioaren oinarripena

Lehendabiziko arautik abiatuta Descartesek dakien orori kritika erabatekoa egitea eta arau horrekin ados ez dagoen ezer ez onartzea erabaki zuen. Honi zalantza metodiko deritzo. Helburua esana dago, erabat egiazkoa eta zalantzarik gabekoa den ideia baten bila joatea da.

Zalantza metodiko horrek bi une ditu:

• Teorikoa. Honetan ezagutza orok duen ziurgabetasuna onartzen da arrazoi ezberdinetatik:

o Filosofoen arteko eztabaida bukaezinak eta egindako argudio faltsuak.

o Sentipenen engainuak.

o Esnatuta edo lotan gauden erabat ziur egoteko ezintasuna.

o Matematikako egiak zalantzan jarriko lituzkeen Jenio Maltzur baten balizko existentzia.

• Praktikoa. Nabaria ez den oro onartzea ekiditen da. Horrela zalantza unibertsalera heltzen da eta horren ondorioz eszeptizismoaren ondoan kokatuta geundeke.

Lehen egia: “Cogito”-aren aurkikuntza

Eszeptizismoa ez da ailegatzen lehendabiziko egia aurkitzen duelako Descartesek. Izan ere, zalantzan jar dezaket oro baina zerbaitetaz badut nabaritasun argia eta bereizia: zalantza edukitzeaz hain zuzen. Eta zalantza orok zalantzak dituen, engainatuta dagoen, irudikatzen duen norbaiten existentzia suposatzen duenez, hau da ondorioa: zalantzak dituen subjektu bat existitzen da edo, Descartesen hitzetan, “cogito ergo sum” . Zalantzak izateak, beraz, gure existentzia frogatzen du eta, gainera, zer nolako existentzia mota dugun adierazten digu: gu gara irudikatu, ulertu, maite izan, zalantzak eduki egiten duen gauza zeren eta Descartesentzat pentsatzea subjektuaren baitan gertatzen den oro da. Dena den, pentsatzen dut beraz banaiz delako proposizioak adierazten duena da existitzen naizela baldin eta pentsatzen badut, hau da proposizio horrek adierazten duena egia da pentsatzen dudan bitartean. Beraz pentsatzea eta existitzea batera gertatzen dira: pentsatzen dudalako kontzientzia daukat eta, batera, existitzen naizela zuzenki dakit. Pentsamendua jarduera denez jarduteko zerbait behar da eta hori “nia” edo arima da. Arima, beraz, sustantzia da eta, ikusiko dugunez, Jainkoak sortua eta, ondorioz, finitua. Sustantzia, Descartesentzat, “existitzeko ezeren beharrik ez duena” da.



Entradas relacionadas: