Descartesen Metodoa eta Ezagutzaren Oinarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,95 KB

DESCARTES (1596-1650)

Descartesen helburua ezagutza ziurra eta egonkorra lortzea da, zalantza guztietatik haraindiko ezagutza. Kultura filosofiko-zientifiko garaibideak ez zuen ezagutza hori bermatzen, ez eta irakaskuntzan indarrean eta erabat zabalduta zegoen tradizio aristoteliko-eskolastikoak ere. Berpizkundean eszeptizismoa indartu eta zabaldu zen, non kanpoko munduaren egiazko errealitateari buruzko ezagutza ziur eta egonkorra lor zitekeen zalantzan jartzen den.

Horretarako, giza ezagutzaren eraikuntzan akatsak egiteko aukera guztiak desagertarazi behar dira. Arazoa metodo egokia bilatzea da.

Descartesek matematika prozedura erabiltzea erabaki zuen, izan ere, haren mireslea zenez, ondorioztatu zuen matematika zela egia unibertsal eta ziurrak ematen zituen jakintzaren arloa. Matematika sistema axiomatiko bat da eta egiazko printzipio batzuk (axiomak) behar ditu, sistema teoriko guztia ondorioztatzeko.

Descartesek, bera lehen egia aurkitu behar zuen, egia argia, agerikoa eta erraz bereizteko modukoa. Honela, eszeptikoen kritika gezurtatuko luke, eta jakintzaren eraikuntzaren abiapuntua ere izango litzateke. Arau batzuen arabera eraikiko litzateke jakintza hori, eta Descartesek erabili zuen geometrian oinarritutako arauak.

Gai hau landu zuen Metodoari buruzko diskurtsoa liburuan.

Zalantza Metodikoa

Descartesek ezagutzaren inguruko erabateko ziurtasuna izateko dena zalantzan jartzen du: Ni, mundua, ... Bainan Descartesen zalantza ez da edozein zalantza, zalantza metodikoa baizik: zalantza bide bat izango da egiara eramango gaituena; ez da eszeptikoen kasuan bezala bizitzaren aurrerako jarrera izango.

Zalantzarako irizpideak

Dena zalantzan jartzeko irizpide hauek hartzen ditu:

  • Zentzumenek iruzur egiten digute. Denok ohartu gara batzutan errealitatea eta ikusten ari garena ez zetozela bat. Erabateko zihurtasuna izan nahi badu, huts egiteko aukera guztiak deagertu egin behar ditugu, ez ditzakegu gure zentzumenak ezagutza tresna bezala hartu, akats iturri izan daitezkelako.
  • Zenbaitetan ametsak eta errealitatea ez ditugu bereizten. Ametsak errealitatea bezain garbi bizi dezakegu.

Lehen Egia: Ni Pentsalaria

Descartesek dena jarriko du zalantzan, nahiz eta lehen gauza erabat ziurra zalantza bera den, zalantza existitzen da. Zalantza dagoen lekuan pentsamendua dago, zalantza pentsamendu baten edukia da. Ez dago zalantzarik pentsamendurik gabe. Ezer baino lehen pentsatzen dugun sustantziak gara. Horrek esan nahi du bere esaldi famatuak: .

Lehen egia: nia pentsalaria.

Egiaren Ezaugarriak eta Ideien Sailkapena

Descartesen hurrengo kezka zen egiaren ezaugarriak abiapuntu hartuta ondorioztatu daitekeela hortik aurrerakoak ere ezaugarri horiek beharko dituztela bete egiatzat hartzeko. Egia honek bi ezaugarri ditu:"arg" (intuizio bat delako) eta"berez" (pentsamendua gauza independente bat bezala jasotzen dugulako, erabat banatua).

Descartesek dio adimena ez dagoela hutsik, edukiak mota desberdinetako edukiez osatuta dago:

  • SORTZETIKOAK: Haseran sortuak, jaiotzetikoak, gure ezagutzaren oinarria dira.
  • ARROTZAK: Esperientzian dute jatorria. Ez dira aurrekoak bezain garbiak.
  • LANDUTAKOAK: Subjetuaren pentsamenduan dute jatorria, gure irudimenean.

Jainkoaren eta Materiaren Existentzia

Jaiotzetiko ideiatik abiatuz Jainkoaren existentzia frogatzera iritsiko da (perfekzioaren ideiatik: ideia hau ezin da nirea izan inperfektua naizelako, norbaitek nigan jarria izan behar du: Jainkoak), eta ondoren materiaren existentzia frogatuko du.

Descartesen lehen hiru egiak dira: Ni-a pentsalaria, Jainkoa eta materia. Hiru hauek ezagutzaren oinarria osatzen dute.

Arrazoimenaren Fedea

Descartesek, razionalistek bezala, fedea izan zuen arrazoimenaren ahalmenean. Jarraigo dogmatikoa hartu zuen.

Entradas relacionadas: