Descartesen Filosofia: Kogitoa, Substantzia eta Jainkoa
Enviado por xabi y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,08 KB
Kogitoaren hiru puntu nagusiak
Kogitoari buruz hiru puntu nagusi argitu behar dira:
- Descartesek ez du esaten “dudatzen dut, beraz existitzen naiz”, baizik eta “pentsatzen dut, beraz existitzen naiz”. Hori gertatzen da pentsamenduaren barnean ekintza kontziente guztiak sortzen direlako: “salto egiten dut, beraz...”, “jan egiten dut, beraz...”, “amets egiten dut, beraz...”. Descartesen garaian ekintza guztiak kontzienteak dira, eta XIX. mendera arte ez dira bereiziko ekintza kontzienteak eta inkontzienteak, Freuden bidez.
- Kogitoa ez da dedukzioa, nahiz eta “beraz” hitza agertu. Indukzio bat da, bat-batean ikusten den ideia nabaria delako. Kogitoari ezin zaio buelta eman.
- Kogitoan, Descartes bere barneko pentsamendutik kanpoko existentziara pasatzen da. Kogitoan pertsona existitzen den pentsamendu bat bezala agertzen da. Beste era batera esanda, pertsona esentzia bezala pentsamendua duen existentzia bat bezala agertzen da. Existitzen den edozein gauza substantzia bat denez, esan dezakegu pertsona esentzia bezala pentsatzen duen substantzia dela. Kogitotik ondorioztatzen dugu hurrengo ideia nabaria: SUBSTANTZIAREN EXISTENTZIA.
Substantziaren kontzeptua eta dualismoa
Descartesek “substantzia” eta “gauza” hitzak sinonimo bezala erabiltzen ditu. Horregatik, substantzia existitzen den edozein gauza bezala definitzen dugu. Descartesek bi substantzia mota bereizten ditu:
- Infinitoa: Substantzia infinitoa, berez existitzen da, ez du beste substantziarik behar bizitzeko: JAINKOA.
- Finitoak: Bi motatakoak:
- Arimak (arima bakarrik)
- Gorputzak (mahaiak, etab.)
Hemen ikusten dugu lehen aldiz Descartesen ikuspuntu dualista, bi substantzia mota bereizten dituelako. Substantzia bakoitzak bere esentzia du: arimaren esentzia pentsamendua da (“res cogitans”, pentsatzen duena), eta gorputzaren esentzia hedadura (“res extensa”). Bi substantzia hauek, kasu bakar eta berezi batean batzen dira: gizakiaren kasuan. Horregatik, esan dezakegu gizakia pentsamenduaz (arimaz) eta hedaduraz (gorputza) osatuta dagoela. Berriz ere ikuspuntu dualista agertzen da.
Bi substantzia horien arteko erlazioa azaltzeko, Descartesek erantzun ezberdinak ematen ditu: batzuetan buruan kokatuta dagoen guruin pinealaren bitartez gertatzen dela esaten du, eta beste batzuetan ez. Garrantzitsuena arazoa planteatuta utzi zuela da, eta hurrengo pentsalariek aztertuko dute. Filosofiaren historian arazo honi “substantzien arteko komunikazioaren arazoa” deritzo.
Grinak eta Askatasuna
Grinak bat-batekoak dira eta sentimenduez edo zirraraz osatuta daude. Hauek arimarekin borroka bat dihardute, non arimak gorputzaren mugimendua gelditu nahi duen eta grinak menperatu nahi dituen, baina ahula denez gero, grinen mende geratu daiteke. Grina horiek arima erakartzen dute, eta arima beren buruaren kontra borrokatzen saiatzen da.
Grina horiek ez dira beti kaltegarriak, eta beren helburua arima zirikatzea da, arima gorputza kontserbatzeko eta hobetzeko. Arlo honetan, tristura eta alaitasuna bi grina funtsezko dira. Lehenengoak, arima gorputzarentzat kaltegarri diren gauzez ohartarazten du, eta bigarrenak, aldiz, gorputzarentzat onuragarri diren gauzez ohartarazten dio arimari.
Grina horiek gizakia esklabo bihurtzen dute, hari bere askatasuna kenduz, eta gizakiaren helburua horretatik askatzea da. Grinak gaizkitik urruntzen gaitu eta ongira hurbiltzen gaitu. Azkenik, gizakiak bere burua grinen menpe utzi behar ez duela esan behar da, bere esperientzian eta arrazoian oinarritu behar baitu.
Ezagutza Sentikorra Descartesen Pentsamenduan
Enpirismoaren arabera, esperientzia da ezagutzaren iturria eta ez ditu jatorrizko ideiak onartzen. Descartes arrazionalista denez, ezagutza sentikorrak gutxiesten ditu arrazoimenaren ezagutzaren aurrean. Hau ez du esan nahi Descartesek esperientziaren beharra ez duenik, eta bere metodoaren seigarren atalean dioenez, naturari buruzko ikerketa zientifikoek aurrera egiteko esperientziaren mende dagoela eta arlo honetan esperientzia guztiak egitea ezinezkoa dela.
Azkenik, esan daitekeenez, Descartesentzat esperientziek garrantzi ukaezina dutela.
Jainkoaren existentziaren frogak
Esan dugun bezala, substantzia infinitoa Jainkoa da, eta hau berez existitzen den substantzia da. Descartesek bere metafisika guztia dudatzeko ahalmenean oinarritzen du. Honek bi gauza suposatzen ditu: askea naizela (nahi dudalako dudatzen dut) eta inperfektua naizela (ez dudalako dena ezagutzen).
Horrela konturatzen gara inperfektuak garela. Baina inperfektuak garela jakiteko, perfektua zer den ezagutu behar dugu. Nondik dator perfekzioaren ideia hori? Descartesek hiru ideia mota bereizten ditu:
- Innata: Hauek gure barnean betidanik ditugun ideiak dira, adibidez, Jainkoaren ideia.
- Faktizioa: Hauek guk asmatzen ditugun ideiak dira, adibidez, sirenen ideia.
- Adbentizioa: Hauek mundutik hartzen ditugun ideiak dira, adibidez, zuhaitzaren ideia.
Perfekzioaren ideia hori ezin da adbentizioa ez faktizioa izan, mundua eta ni inperfektuak garelako (inperfektua den zerbaitek ezin du perfekzioaren ideia sortu). Hori dela eta, ideia innata dela ondorioztatzen dugu, hau da, gure barnean betidanik egon den ideia bat. Ideia hori nigan badago, izaki perfektu batek nigan ipini duelako da. Izaki perfektu hori bat bakarrik izan daiteke: Jainkoa. Eta Jainkoak nigan ideia hori ipini badu, existitzen dela ondorioztatzen dugu. Ikusten dugu Descartesek berriz ere existentzia bat ondorioztatzen duela ideia batetik hasita (inperfekzioaren ideiatik Jainkoaren existentzia).
Hau Descartesen Jainkoaren existentziaren froga bat da. Baina beste batzuk ere erabiltzen ditu, adibidez, San Anselmo Canterburykoaren “argudio ontologikoa”. Argudio honen helburua, Jainkoaren existentzia frogatzeaz gain, derrigorrez existitu behar dela frogatzea da, hau da, Jainkoaren esentzia existentzia dela frogatzea.
Argudio honek zera esaten du:
Jainkoaren esentziak perfekzioa suposatzen du; perfekzioak existentzia suposatzen du. Beraz, Jainkoaren esentzia existentzia da.
Jainkoaren existentzia frogatu ondoren, Jainkoa Descartesen filosofiaren ardatza bihurtuko da. Hau bere pentsamenduan hiru puntutan ikusten da:
- Gizakiak ideia nabariak bereizten ditu Jainkoak emandako gaitasunari esker.
- “Etengabeko kreazio” bati esker substantziak existitzen dira, eta kreazio hori Jainkoak egiten du.
- Mundua mugitzen bada, Jainkoak emandako lehen bultzada bati esker da.
Ikusten dugun bezala, Descartesen pentsamendu guztiaren ardatza Substantzia infinitoa da. Ardatza bezala Jainkoa erabiltzea sistema arrazionalisten ezaugarri garrantzitsu bat da.