Descartesen Filosofia: Jainkoa, Arima eta Metodoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,47 KB
1. Descartesen pentsamenduaren oinarriak
1.1. Testuko ideiak laburtzea
Testu honen ideiak honako hauek dira: Jendeak zaila ikusten du Jainkoaren edo arimaren irudia izatea edo ezagutzea. Esaten dute ezin direla gauza horiek sentitu eta zentzumenen bidez ezagutu. Orduan, Descartesen arabera, hori gertatzen zaie beren adimena zentzumenetatik bereizten ez dutelako. Azken zatian, pentsatzeko modu horri 'materialki pentsatzea' deitzen diotela dio. Baita ere, eskoletan irakasten dela jakintza zentzumenetatik ulermenetik baino lehenago datorrela.
1.2. Azpimarratutako terminoen azalpena
Jainkoa: Goi-izakia da. Nahitaez existitzen da. Guztiaren sortzailea eta mugagabea da. Lehen zergatia eta betierekoa da. Perfektua da; ideia hori gure adimenean Jainkoak ipinita dago. Gure ideien iturria da.
Arima: Bizia ematen duen forma espirituala, materiarik gabekoa, hilezkortzat hartzen dena. / Substantzia pentsatzailea, gogamen. Arimak pentsatzen du. Inmateriala, gorputzetik bananduta. Hausnarketaren iturria da.
Sentimena: Zentzumenen bitartez ulertzeko gaitasuna da.
1.3. Jainkoaren existentzia Descartesen arabera
Descartesen iritziz, Jainkoaren ideia ez dator sentimenetatik, baina, hala ere, Jainkoaren existentzia frogatu daiteke. Jarraian, tesi horren aldeko eta kontrako argudioak aurkezten dira, eta ondoren, hausnarketa bat.
Aldeko argudioak:
Jainkoaren existentziari buruzko hiru froga daude:
Substantzia infinitua: Ideien artean Jainkoaren ideia dago: substantzia infinitua eta betierekoa da, eta hari esker sortuak izan dira substantzia guztiak. Jainkoa existitzen da; izan ere, gugan substantziaren ideia dugunez, eta gu substantzia garelako, ez genuke substantzia infinituaren ideiarik izango hark gugan ipini ez balu.
Izaki perfektua: Froga hau perfekzioaren ideian oinarritzen da. Ez da froga berri bat, aurreko froga aurkezteko beste modu bat baizik, perfekzioan oinarriturik.
Argumentu ontologikoa: Izaki oso perfektuaren ideia, zeinaren existentzia haren esentziatik banaezina den. Hortaz, ezin da izaki oso perfektua ulertu haren existentziarik gabe.
Kontrako argudioak:
Enpirismoa tesi honen kontra dago. Honako hauek dira ezaugarri nagusiak:
Esperientzia da ezagutzaren iturria. Adimena esperientziaren edukien bitartez bete behar den “arbel zuria” da (ez dago ados arrazionalismoaren jatorrizko ideiekin).
Esperientzia bera da giza adimenaren muga. Esperientziatik haratago joatean, zalantzazkoa den esparruan sartzen gara. Ideiak ezagutzen dira, ez gauzak.
Arrazoia arrazoi kritikoa da. Eduki metafisikoak, arrazoiaren mugetatik kanpo daudenez, ezagutezinak dira.
2. Descartesen metodoa
2.1. Intuizioa eta dedukzioa
Descartesen metodoaren lau urratsak:
1. urratsa: Bere filosofia eraikitzeko oinarri finko bat aurkitu nahi du, zalantzarik gabekoa, ezin dena zalantzan jarri bere filosofiaren oinarria izango den ideia. Beraz, lehenengo gauza da ideia nabari bat aurkitzea, hau da, ideia ebidente bat. Ideia ebidente honek bi baldintza hauek betetzen ditu: lehenik, ideia ebidente bat argia da eta ez da nahasten beste ideiekin (“pentsatzen dut, beraz, existitzen naiz”). Bigarrenik, ideia bereizia izatea, ideia nagusia kontzeptu sinpleagotan sakabanatu daitekeela eta kontzeptu horietako bakoitza ez dela nahasten beste kontzeptuekin (pentsamendua eta existentzia).
2. urratsa: Analisia intuizioaren bidez. Ideia nagusia daukagu eta hori kontzeptu ahalik eta sinplenetan banatzen da, intuizioaren bidez. Honen ostean analisia dator; kontzeptuak banatuta daudenean, kontzeptu bakoitza analizatzen da, zertan datzan jakiteko.
3. urratsa: Sintesia, dedukzioaren bitartez. Kontzeptuak analizatu ditugunean, berriro elkar erlazionatzen ditugu ideia nagusia deduzitzeko. Erlazioa honako hau da: pentsamendua existentziaren froga da. Dedukzioa honetan datza: pentsatzeko subjektu bat egon behar da, hori beste kontzeptu bat izango zen. Ni naizenez pentsatzen ari naizena, orduan ni subjektu pentsatzailea naiz. Beraz, ni existitu behar naiz.
4. urratsa: Aurreko hiru urratsak errepasatzea, akatsik egin den ikusteko. Akatsik ez badago, ideia ebidentea da.