Descartesen Dualismo Antropologikoa: Gorputza eta Arima

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,94 KB

Descartesen dualismo antropologikoa

Bere ontologiatik eratorria eta antropologia platonikoan inspiratuta, Descartesek dualismo antropologikoa defendatzen du. Honetan, gizakia ezberdinak eta independenteak diren bi substantziaz osatuta dago:

  • Res-extensa (gorputza): Giza gorputzarekin identifikatzen da eta, gainerako materia bezala, lege naturalen eta mekanikoen mende dago. Descartesek giza gorputza parte ezberdinez osatutako konposatu gisa ulertzen du, fisiologia eta medikuntzaren bidez azter daitekeena.
  • Res-cogitans (gogamena/pentsamendua): Gogamena eta arimarekin identifikatzen da; hilezkorra eta zatiezina da.

Askatasuna eta borondatea

Gogamenak hainbat ahalmen ditu, eta horien artean borondatea nabarmentzen da. Honi esker, gizakia askea da eta animalietatik bereizten da. Hala ere, bi substantzia independenteak badira, nola eragin diezaiokete elkarri? Descartesek guruin pinealaren bidez azaltzen du elkarrekintza hori, non gorputzak eta arimak informazioa trukatzen duten.

Pasioak eta emozioak

Pasioak gure baitan ematen diren pertzepzioak edo emozioak dira, arimari eragiten diotenak. Kanpoko gertakarien ondorio dira eta guruin pinealaren bitartez iristen dira gure pentsamendura. Adibideak: maitasuna, gorrotoa, tristura eta zoriontasuna. Descartesen arabera, pasioak berez ez dira onak ezta txarrak ere, baina gure ekintzak baldintza ditzakete.

Ulermena eta borondatea

Descartesen arabera, arimak bi ahalmen nagusi ditu:

  • Ulermena (arrazoimena): Egia nabariak antzemateko eta dedukzioak egiteko ahalmena.
  • Borondatea: Baieztatzeko edo ukatzeko ahalmena, askatasunarekin identifikatzen dena.

Touraineko filosofoarentzat, askatasuna gure borondateak pasioak zuzen gidatzea da, hau da, pasioak arrazoimenaren arabera zuzentzea.

Entradas relacionadas: