Descartes eta Hume: Jakintzaren Berreraikuntza

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,53 KB

Descartesek eta Humek jakintza berreraikitzea zuten helburu, oinarri sendo eta berri baten gainean. Bakoitzak metodo desberdinak erabili zituen eta ondorio desberdinak lortu zituen.

Descartes: Arrazoiaren Bidea

Descartesek, arrazoiaren aldeko filosofoak, metodo unibertsala matematikan oinarritu behar zela zioen, bertan emaitza eztabaidaezinak lortzen zirelako. Arrazoian oinarrituta, egunero egi berriak aurkitzen zituen, eta horregatik, jakintza berreraikitzea proposatu zuen.

Descartesek Proposatutako Metodoa

Berak proposatutako metodoa intuizioan eta dedukzioan oinarritzen zen, eta egi nabariak aurkitzeko balio zuen. Metodoak lau arau ditu:

  • Ebidentzia: Egiazkotzat hartu ezin dena ez onartu.
  • Analisia: Arazo konplexuak zati sinpleenetan banatu.
  • Sintesia: Zati sinpleenetatik abiatuta, konplexuagoak berreraiki.
  • Berrikuspena: Prozesu osoa berrikusi, akatsik ez dagoela ziurtatzeko.

Egi nabariak zati sinpleenetik hasita, konplexuenak azaltzeko balio du. Horrela, egi ziur eta unibertsalak lortuko dira.

Zalantza Metodikoa eta Cogitoa

Hala ere, aurretik zalantza metodikoa egitea beharrezkoa zen, bere ezagutzaren teoria sendoa izan zedin. Horretarako, zalantza guztiak faltsutzat jo zituen. Horrela, hiru zalantza aldi bereizi zituen:

  • Zentzumenak: Zentzumenek engainatu gaitzakete.
  • Esnaldi-loaldia: Ezin dugu bereizi ametsa eta errealitatea.
  • Jenio maltzurraren hipotesia: Izaki ahalguztidun batek engainatzen gaituela pentsatzea.

Eszeptizismoaren atarian zegoela, lehen egiataz baliatu zen: “Pentsatzen dut, beraz banaiz” (Cogitoa). Hori lehen egiatzat eta bere filosofiaren lehen printzipiotzat hartu zuen. Cogitoaren printzipiotik abiatuta, hau da, zalantzaezina denetik, bere ezagutza oinarritu eta zabalduko du. Cogitoaren ideia zabaltzeko, Jainkoaren existentziaren frogapena egin behar du.

Alde batetik, jenio maltzurraren hipotesia deuseztatzeko, eta bestetik, berak pentsatzen duen bitartean existitzen dela badaki (ez du horren dudarik), baina pentsatzen ez duenean zerbait izan behar da, zeinek bermatzen duen bere existentzia: Jainkoa.

Hume: Esperientziaren Garrantzia

Humek, bestalde, Newtonek natura aztertzeko erabili zuen metodoan oinarritu zen: metodo esperimentalean. Bere ustez, ezagutza ezin da arrazoi hutsetik etorri; giza izaera aztertu behar da, hau da, autobehaketa egin behar da.

Humen Hautemateen Teoria

Horrela, giza izaeraren hautemateak bitan banatzen ditu:

  • Zirrarak: Gure hautemate bizienak dira (pasioak, emozioak). Hauek arartegabekoak dira, zentzumenen bidez iristen zaizkigu.
  • Ideiak: Zirraren kopia ahulak dira, beraz, zirraretatik datoz. Hauek arartebidezkoak dira.

Ideien azterketatik bi ezagutza mota bereizten dira:

  • Ideien arteko harremanak: Matematika eta logikaren gisakoak.
  • Faktikoa: Zientzia esperimentalen gisakoa, esperientzian oinarritua.

Ezagutzaren Muga eta Eszeptizismoa

Horrela, giza ezagutzaren muga esperientzia dela ondorioztatu zuen, gure hautemateetatik ezin baitugu kanpoko ezer ezagutu. Horrek errealitatea fenomeno gisa ulertzera eraman zuen, ezin baitugu esan errealitateko ezer gure hautemateen kausa denik. Fenomeno horrek eszeptizismora eraman zuen, dena zalantzan jarriz, matematika izan ezik.

Entradas relacionadas: