Descartes: Errealitatea, Gizakia, Jainkoa eta Etika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,07 KB

Descartesen Errealitatearen Definizioa

Descartesek errealitatea osatzen duten hiru definizio proposatzen ditu:

  1. Substantziarena: Existitzeko beste ezeren beharrik ez duena.
  2. Bi mota bereizten ditu:
    • Infinitua/Sortzailea (res infinita).
    • Finitua/Sortua (res extensa, res cogitans).
  3. Substantziek atributua dute. Arimaren atributua pentsamendua da, eta gorputzarena, hedadura; guztientzat berdina dena.
  4. Substantziek modua ere badute, hots, haien atributuek hartzen dituzten adierazpen ezberdinak. Gorputzen moduak irudiak eta mugimenduak dira.

Nia eta Gizakia Descartesentzat

Gizakia Jainkoak sortutako bi errealitatez edo substantziaz osatuta dago: arima, hilezkorra eta askea dena, eta gorputza, munduak dituen ezaugarri berak dituena. Arima bakoitza substantzia bat da, eta bakoitzak bere moduak dauzka: usteak, nahiak, beldurrak, asmoak... Substantziaren atributu nagusia hedadura da, eta arimarena, pentsamendua. Materiari dagokionez, hedadura duena da, zabalera, luzera eta sakonera duena. Arima eta gorputza substantzia direnez, elkarrekiko independenteak dira.

Descartesek guruin pineala erabili zuen bitartekaritza lanak egiteko: arimaren aginduak gorputzari transmitituz eta gorputzak dituen pasioak helaraziz. Jainkoak askeak egiten gaituela dio Descartesek, baina gure gorputza erabat determinatua dago. Zalantzak izateko libreak izan behar gara, eta libreki erabakitzeko aukera guregan dago. Baina askatasun hori eta mundu determinatuaren existentzia nola diren posible azaltzeko, Jainkoaren ahalguztiduntasunean oinarritzen da.

Jainkoaren Existentzia

Niaren existentziatik, Descartesek Jainkoaren existentzia ondorioztatzen du. Giza irudimenean Jainkoa beti existitu da. Hori posible izateko, beharrezkoa da izaki infinitu bat benetan existitzea; izan ere, nik ezin dut ideia hori bakarrik asmatu. Jainkoa existitzen bada, buruko ideia guztiak egiazkoak direla badakigu: mundua existitzen dela, edo ideia matematiko eta arrazional guztiak egiazkoak direla. Jainkoak arrazoia eman digu, eta ezin digu engainatu. Jainkoaren existentzia frogatzeko, bi argudio proposatu zituen:

Nire baitan pentsatzen nagoenean

Badago substantzia infinitu bat, betierekoa eta ahalguztiduna dena. Ideia horrek kausa bat behar du, eta haren ezaugarriak ere: kausa infinitua, betierekoa, independentea, orojakilea eta ahalguztiduna. Kausa-efektu erlazioa onartu beharra dago.

Argudio Ontologikoa

Jainkoa izaki perfektua denez, existitu egin behar da. Existituko ez balitz, hura baino hobea den izaki bat posible izango litzateke, baina hori ezinezkoa da.

Munduaren Existentzia

Jainkoa existitzen dela jakinda, eta hau izakirik onena bada, Jainkoak ezin du onartu guk munduaren existentzian sinestea eta gero egia ez izatea; beraz, argi dago mundua existitzen dela. Jainkoa ezin da gu engainatzeko hain gaiztoa izan. Jainkoa ona da, beraz, existitu egiten da.

Etika Descartesentzat

Descartesen ideala, norbera bideratzeko printzipio funtsezkoenak aurkitzea zen. Proposatzen duen lehen arau praktikoa arrazoiz gidatzea da, zuhurtasun bertutearen bidez. Morala egia bilatzean datza, baina pasioak kontrolatzen dituen bertutea ere nahitaezkoa da. Behin-behineko moral bat utzi zuen hiru arauetan:

  1. Herrialde bakoitzeko legeak eta ohiturak errespetatu behar dira.
  2. Hartutako erabakietan tinko mantendu behar da.
  3. Pasioen aurrean, arrazoiari jarraitzen saiatu behar da.

Ondorioak Descartesi buruz

Descartesen eta Platonen filosofiak ez dira oso desberdinak. Biek bi munduak onartzen dituzte, eta giza bikoiztasuna ere bai. Planteamendua, ordea, ezberdina da: Descartes zalantzatik abiatzen da, eta Platonek ez du zalantzarik egiten. Jainkoaren froga ez da zuzena, argudio ontologikoa besterik ez baita. Descartes modernismoaren aitzindaritzat hartzen da.

Kant eta Ilustrazioaren Testuingurua

XVIII. mendea Ilustrazioaren garai garrantzitsua izan zen, eta Kant filosofoa ilustratu gisa aipatzen da. Pentsamendu ilustratuaren ezaugarriak azaltzeko, zenbait puntu zehazten dira: arrazoimenarekiko konfiantza nabarmenduko da garai honetan; erlijio naturalaren kontzeptua eta deismoa azpimarratzen dira; ezagutza zabaltzea eta pedagogia ere garrantzitsuak dira. Ilustratuek uste dute teknikaren eta zientziaren alorrean egindako aurrerapenei esker gizakiak hobeto bizitzeko aukera izango duela. Kanten testuinguru historikoan, Frantziako Iraultza eta emakumeen borroka feministaren sorrera nabarmentzen dira, ideia horiek eragin handia izan baitzuten filosofian eta gizartean.

Marxen Alienazio Teoria

Norberarena ez den zerbait beste batek hartzen duenean, eta zure esentziaren zati bat galtzen duzunean gertatzen da alienazioa. Izaera horretaz jabetzen dena objektua da. Gizakiak sozialak gara, eta gure izaera ingurunearekiko harremanetan eraikitzen dugu. Harreman horren helburuetako bat bizitzeko behar duguna lortzea da. Gizartean aspalditik dago mailakatze bat.

Alienazio Ekonomikoa

Produkzio kapitalistan lana alienatzen da. Giza baldintzak, gainbalioa... Kapitalista da langileari lapurtzen diona.

Alienazio Soziala

Langilea lanean alienatzen da, eta kapitalista ere alienatzen da, biek giza legearen kontra jokatzen baitute. Alienazioa klaserik gabeko gizarte batean bukatuko da.

Alienazio Politikoa

Langileak ez du estatuan parterik hartzen. Gobernatzen dutenek beren interesak defendatzen dituzte, eta ez langileenak. Marxen ustez, estatuak gizartea zaindu behar du. Erregulatu ondoren, ez da estaturik beharko.

Alienazio Erlijiosoa

Helburua injustizia sostengatzea da: zenbat eta hobeto hemen, orduan eta hobeto zeruan. Erlijioa herriaren opioa da.

Alienazio Filosofikoa

Gehienak garaiko sistema sozioekonomikoan sostengatzen dira. Errealitatea aztertzen dute, baina ez dute eraldatzen. Filosofia eraldatzailea izan behar da.

Ondorioak Marxi buruz

Gizakiak bere esentzia galtzen du. Lanak eman beharko ligukeen duintasuna galdu dugu. Gizaki guztiak erabat alienatuta gaude.

Entradas relacionadas: