Descartes-en filosofia: Metodoa, zalantza eta Jainkoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 381,71 KB

Descartes-en helburua

Descartes filosofoa "La Fleche" ikastetxean ikasketan bukatu ondoren, desengainatuta sentitu eta ikasitako guztia balio ez duela deritzo, matematikak salbu. Hortaz, ikasketan utzi ondoren mundutik zehar bidaiatzea erabaki du. Filosofoak jasotako ikasketa motak eskolastikan oinarritzen ziren, horregatik, Erdi Aroko pentsamendua, Aristotelesen pentsamendua oinarri hartuta. Ondorioz, Descartesek dena baztertu eta jakituri berri bat lortu nahi du. Bere helburua zientzia guztiak bateratzea da eta hori posible da hiru arrazoigatik:

  1. Giza jakituri bat eta berdina delako.
  2. Zientzia guztientzat metodo unibertsala eta bakarra dagoelako.
  3. Zientzia ezberdinek unitate organiko bat osatzen dutelako eta jakituri osoa erlazionatuta dagoelako.

Aipatutako guztiak metodo berri baten formulazioa suposatzen zuen. Deskartesek "Metodoaren diskurtsoa"n metodo berri bat prestatu zuen.


Descartes-en metodoan nabaritasuna duen garrantzia

Descartes filosofoak metodo silogistikoa ordezkatuko zuen metodo berri bat aurkitu nahi zuen, silogismoa erabiliz ez dugulako ezer berririk ezagutzen, lortutako ideia aurretik ezaguna delako. Deskartesek metodoa "erregela ziur eta errezen multzoa" bezala definitu zuen. Metodoarekin bi gauza lortuko dira:

  1. Ezagutu faltsua dena egitzat hartzea.
  2. Errakuntza ekiditea, horrela, egia ezagutuko dugu.

Descartes matematikan eta arrazoian oinarritu zen arrazionalista zen, horregatik arrazoian konfiantza osoa zuen. Hari guztia kontuan hartuz, Deskartesek bere metodoa aurkeztu zuen, lau erregelekin:

  1. Nabaritasuna: egitzat hartuko dugu nabaritasun osoz agertzen dena, hau da, argia eta ezberdina.
  2. Analisia: arazoa zati sinpleetan banandu nabaria dena ikusteko.
  3. Sintesia: nabariak diren elementu sinpleak lortu ondoren, ideiak kateatzen ditugu sintesiaren bitartez.
  4. Berrikusketa: helburu hutsuei buruz ohartaraztea da. Horregatik, berrikusketak egin behar ditugu.

Metodoaren lau erregeletan nabaritasunaren garrantzia ikus daiteke, nabaria dena egia izan daitekeelako, argia eta ezberdina den edozer.


Lan horrekin ez da jarraian hasten, moral probisional bat eraikitzea erabakitzen du, pozik bizitzearen helburuarekin. Lau arauez osatuta dago:

  1. Pozik bizitzeko, norberak bere herrialdeko legeak eta ohiturak ezagutu eta errespetatu egin behar ditu eta bere erlijioa jarraitu.
  2. Munduan segurua den ezer ez dagoenez, pozik bizitzeko probableena jarraitu.
  3. Pozik bizitzeko, lehenengo norberak bere burua ezagutu behar du, mundua ezagutzeko.
  4. Bidea zalantza metodikoa da. Honen arabera, denetaz dudatu behar dugu, zalantzaezina den zerbait dagoen ikusteko. Zalantzaezina bada, egia izango da. Nahiz eta Descartes zalantzan oinarritu, bera ez da eszeptikoa. Hauek zalantza jarrera mentala bezala dute. Zalantzaren helburua ikasitako guztia zalantzan jartzea da, benetako egiak diren ala ez aztertzeko. Horretarako, dena zalantzan ipini behar dugu:
    1. Zentzuek ematen duten informazioa batzuetan erratuta egoten da.
    2. Errealitatea. Ametsetan egiten dugunean, errealitatean dela uste dugu. Hemen agertzen da garai honetako gai garrantzitsu bat: “bizitza amets bat al da?”.


Cogito-a

Cogitoari buruz, gauza batzuk argitu behar dira:

  1. Descartesek esaten du “pentsatzen dut, beraz, existitzen naiz” “pentsamendua” guregan gertatzen den guztia delako.
  2. Ez da dedukzio bat, nahiz eta “beraz” hitza agertu. Intuizio bat da.
  3. Cogitoan, Descartes barnetik (pentsamendutik) kanpora (existentziara) pasatzen da. Cogitoan, Ni-a, pertsona, existitzen den pentsamendua bezala agertzen da. Beste era batera esanda, pertsona, esentzia bezala pentsatzea duen existentzia bat da. Eta existitzen den edozein gauza sustantzia denez, pertsonaren hurrengo definizioa eman ahal dugu: esentzia bezala pentsatzea duen sustantzia.

Descartesek “sustantzia” eta “gauza” sinonimoak bezala erabiltzen ditu. Horregatik, sustantzia existitzen den edozein gauza bat bezala definitu ahal da. Descartesek sustantzia mota bi bereizten ditu:

  1. Sustantzia infinitoak.
  2. Sustantzia finitoak.

- Sustantzia infinitoa berez existitzen den sustantzia da, hau da, ez du behar beste sustantziarik existitzeko. Jainkoa da. Hemen ikusten dugu Descartes-en ikuspuntu dualista: sustantzia mota bi existitzen dira. Arimak ez du behar gorputza existitzeko ezta ere ez alderantziz, baina biek behar dute Jainkoa existitzeko. Sustantzia bakoitzak bere esentzia dauka. Arimaren esentzia pentsamendua da, eta gorputzaren esentzia hedapena da.


- Sustantzia finito hauek elkartu egiten dira kasu berezi batean: gizakiaren kasuan. Era horretara, gizakia arimaz (pentsamendua) eta gorputzaz (hedapena) osotuta dago. Berriz ere agertzen da gizakiaren ikuspuntu dualista. Sustantzia bi hauen arteko erlazioa azaltzerakoan, Deskartesek iritzi ezberdinak ematen ditu. Dena dela, nahiz eta berak erantzunik ez eman, garrantzitsua izango da, bere osteko pentsalariek gai hau aztertuko dutelako. Filosofiaren historian arazo honi “sustantzien arteko komunikazioaren arazoa” deitu zaio. Aurretik ikusi dugun bezala, sustantzia finitoak, nahiz eta independienteak izan bata bestearekiko, batu egiten dira sustantzia finito batean: gizakia. Descartes-en ustez, gorputza bigarren mailako sustantzia da, garrantzitsuena arima izanez. Arima da gizakia beste izaki guztietatik bereizten duen zatia. Arimari buruz hitz egiterakoan, Deskartesek ekintzak eta grinak bereizten ditu. Ekintzak gure boluntatearen menpe daude, nahi dugulako egiten ditugu. Baina grinak nahi gabeak dira, ez dira guk aukeratutakoak. Descartesen ustez, arimaren funtzioa grinak menperatzea da. Grinen artean garrantzitsuenak bi dira: tristura eta alaitasuna. Tristurarekin, arima gorputzarentzat kaltegarriak diren gauzetaz ohartzen da eta gorrotoa sentitzen du, hauetatik ihes eginez. Alaitasunarekin, arima gorputzarentzat onuragarriak diren gauzetaz ohartzen da, maitasuna sentituz. Horrek gauza horiek eskuratzea eta mantentzea eragiten dio. Descartes-en ustez, grinek morroi bihurtzen dute gizakia, askatasuna kenduz. Horregatik, gizakiaren helburua grinetatik askatzea izan behar da eta hori lortzeko bide bakarra esperientzia eta arrazoia erabiltzea izango da.


Sustantzia Infinitoa: Jainkoa

Sustantzia infinitoa Jainkoa da, eta hau berez existitzen den sustantzia da. Descartesek bere metafisika guztia dudatzeko ahalmenean oinarritzen du. Honek bi gauza suposatzen ditu: askea naizela eta inperfektua naizela. Inperfektuak garela jakiteko, perfektua zer den ezagutu behar dugu. Nondik dator perfekzioaren ideia hau? Perfekzioaren ideia hau ezin da adbentizia ez faktizia izan, mundua eta ni inperfektuak garelako. San Anselmo de Canterbury-ren “Argudio ontologikoa”. Argudio honen helburua, Jainkoaren existentzia frogatzeaz gain, derrigorrez existitu behar dela demostratzea da. Jainkoaren existentzia demostratu ondoren, Jainkoa Descartes-en filosofiaren ardatza bihurtuko da. Hau bere pentsamenduan hiru puntutan ikusten da:

  1. Nabaritasunaren kriterioak Jainkoarengan dauka bere azken garantia.
  2. Sustantziak existitzen dira “etengabeko kreazio” bati esker.
  3. Mundua mugitzen bada, Jainkoak emandako lehen bultzada bati esker da.

Ikusten dugun bezala, Descartes-en pentsamendu guztiaren ardatza Sustantzia Infinitoa da. Ardatza bezala Jainkoa erabiltzea sistema arrazionalisten ezaugarri garrantzitsu bat da.


Arrazionalismoa eta enpirismoa

Ad7rgfSweikDAAAAAElFTkSuQmCC

XIX. mendean bi kontrako sistema filosofiko nagusitu ziren: arrazionalismoa eta enpirismoa. Arrazionalismoaren arabera, ezagutzaren iturria arrazoia da, eta jatorrizko ideiak haren menpe daude. Enpirismoaren arabera, ezagutzaren iturria esperientzia da. Bi filosofia sistema horiek bat datoz hurrego puntuetan: subjetua jardueraren erdigune eta burua da, berak erabiliko du gertaera edo baieztapenen egiazkotasuna edo faltsutasuna, ordura arte zegoen ezagutzaren analisitik abiatzen dira ezagutzaren ziurtasuna baieztatzeko. Descartesek arrazionalismo modernoa sortu zuen, arrazoia da ezagutzaren oinarria, eta ezagutza eskuratzeko, arrazoiak ez du bere gainetik beste irizpiderik onartzen, ez federik, ez tradiziorik. Hurrengoak dira arrazionalismoaren ezaugarriak:

Entradas relacionadas: