Descartes: Duda Metodikoa, Cogito, Arima eta Gorputza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,09 KB

Duda Metodikoa

Descartesek dena zalantzan jarri zuen, agian gehiegizkoa zen. Zalantza metodikoa teorian bakarrik zen posible, praktikan ezinezkoa zela bazekien arren. Descartesek zalantzari buruz duen jarrerak ez du eszeptikoak izan dezakeen jite nihilista, zalantzaren helburua erabateko ziurtasuna aurkitzea baita. Zalantza kartesiarraren ezaugarria metodikoa izatea da. Metodikoa da, horren helburua egiaren aurkikuntza baita.

Funtzioak:

  • Lehena: Garbiketa gnoseologikoa. Hondakinak kentzea da. Existitzen den guztia zalantzan jarri, baina zalantzan gelditu gabe. Zalantza egoera iragankorra da.
  • Bigarrena: Ziurtasun iturria izatea. Zalantzak zalantza eszeptikoa gainditzen du. Ez da benetako zalantza, zalantza metodikoa da, ziurtasunak lortzeko erabiltzen den lanabesa.

Honakoa zalantzan jarri zuen:

  • Zentzumenek emandako informazioa.
  • Arrazonatzeko errorea, edonor oker daitekeelako eragiketa logiko-matematikoetan.
  • Dena ilusio hutsa eta sumatutakoa amestutakoa bezain faltsua izatea.
  • Jainko gaiztoaren hipotesia.

Cogito

Pentsamendua existentzia baino lehen ipintzea. Existentzialismoa. Egia dudaezin hori bere filosofiaren lehenengo printzipioa da. "Pentsatzen dut, beraz, banaiz" (cogito) dio, aurreko hainbat filosofok igarritakoari zentzu modernoa emanez. Agustinek esan zuen: "Nire burua engainatzen badut, banaiz". Tomas eta Campanellak antzeko baieztapenak egin zituzten. Ezinezkoa da pentsatzea existitu gabe. Pentsamendua niaren barne gauzatzen den guztia da: zalantza egitea, baieztatzea...

Descartesek une horretan erakusten duen filosofia jarrera hori "idealismo problematikoa" izendatu zuen Kantek. Descartesek nabaritasuna cogitoan kokatuko baitu; problematikoa, kanpoko munduaren existentzia ukatzen ez badu, haren justifikazioa subjektu baten kontzientzian besterik ez dagoelako. Niaren zerizana pentsatzean datzala aurkitzean, giza esentzia pentsamenduak osatzen duela adierazteko, Descartesek honako terminoa erabili zuen: res cogitans. Substantzia pentsatzailea da, pentsatzen duen gauza bat da. Horrek ez du esan nahi ez materiak, ez gorputzak ez dutenik beharrik, ni pentsatzailearen errealitatearen presentzia ez ahultzeko. Cogitoa egia ezagutzeko bidea da: egiaren nabaritasuna osotasunez antzematea. Descartesek hortik ondorioztatu zuen ziurtasun irizpidea. Ni eta nire pentsamenduak besterik ez dira existitzen.

Arima eta Gorputza

Antropologian, Platonek eta Agustinek defendatu zuten dualismoa mantendu zuen: gizakia arimaz eta gorputzaz osatuta dago. Gorputza mespretxatzen zuen. Nietzschek gizakiaren alde materiala berreskuratu zuen. Descartesek zioen gizakia arimaz eta gorputzaz osaturiko izakia dela. Gorputz hau arimatik independentea da eta lege mekanizistak jarraitzen ditu. Arima autonomoa da. Arima gorputz mugimenduaren iturburua da eta gorputzak grinak sortzen ditu ariman. Glandula pinealaren bidez elkartzen dira. Pasioak ez dira gizakiaren ekintza baten fruitu, gizakiari nahigabe gertatutakoak baizik. Descartesren ustez, gorputzeko organo zenbaitek sortarazten dituzten izpirituei zor zaie pasioen agertzea (ekidinezinak). Horrek ez du esan nahi nahitaez eta zeharo kaltegarriak direnik.

Pasio nagusiak:

  • Harridura: garunean kokatzen da. Baliagarria da, ikasteko gogoa pizten baitu.
  • Desira: arimaren asaldura da, nahi duguna eskuratu eta gordetzera eramaten gaituena.
  • Maitasuna eta gorrotoa: arimaren baitan aurkitzen dira. Maitasunak bilatzera bultzatzen gaitu; gorrotoak, aldiz, urruntzera.
  • Alaitasuna eta tristura: gertatzen zaizkigun gauzek garunean uzten dituzten arrastoak dira. Gaixotasun fisikoen sorburua izpirituan bilatu zuen.

Descartesek ekintzak eta pasioak desberdindu zituen. Ekintzak kontzienteak dira. Askatasuna ariman dago eta aukeratzeko gaitasuna da. Lehenengo Jainkoa (res infinita) eta gero mundua frogatu zituen. Bi substantziak aurkitu ondoren, gauza pentsatzailea eta gauza infinitua, gauza gorpuzdunen existentzia (res extensa) frogatu zuen.

Entradas relacionadas: