Descartes: Cogitoa, Arima eta Gorputzaren Dualismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,04 KB

Descartes eta Cogitoa: Substantzia Pentsatzailea

Descartesek, bere lehen egira, Cogitora, heldu ostean, hurrengoa hausnartu zuen: ni substantzia pentsatzailea naizela, gorputzik ez banu ere. Arima gorputzarengandik independentea dela eta hura ezagutzea errazagoa dela.

Kontzeptu Garrantzitsuak

Substantzia: Definizioa eta Motak

Latinezko sub-stare (azpian dagoena) hitzetatik dator, eta honako hau esan nahi du: zerbaiten azpian dagoena bere existentziari eusten, berez zutik dagoen beregaineko gauza. Descartesek honela definitzen du substantzia: existitzeko inoren edo ezeren beharrik ez duen gauza existentea, Jainkoa salbu.

Descartesek hiru substantzia bereizten ditu:

  • Res cogitans (gauza pentsatzailea edo arima)
  • Res infinita (Jainkoa)
  • Res extensa (gauza hedatua edo gorputza)

Substantzia bakoitzak bere berezko atributu edo ezaugarria du:

  • Arimak, pentsamendua.
  • Jainkoak, mugagabetasuna edo perfektasuna.
  • Gorputzak, hedadura.

Arima: Aristotelismotik Kartesiar Arrazionalismora

Aristotelismoan eta eskolastikan, materiazko izaki bizidunei dagokien printzipio substantziala da, bizia ematen duen forma. Gizakiaren kasuan, batez ere, espirituala, materiarik gabekoa, bakun eta hilezkortzat hartzen du eskolastikak. Kartesiar arrazionalismoan, are gehiago azpimarratzen da giza arimaren espiritualtasuna.

Descartesentzat, arima, res cogitans, gauza pentsatzailea da, eta haren atributua, haren ezaugarri bereizgarria, pentsatzea ekintza bihurtzean datza, hots:

  • Zalantza egitea
  • Baieztatzea
  • Ezeztatzea
  • Nahi izatea
  • Nahi ez izatea
  • Iruditzea
  • Aditzea
  • Sentitzea

Descartes eta Substantzia Pentsatzailea: Disertazioa

Descartes eta Haren Tesia

Descartes 1580ko hamarkadan jaiotako filosofo frantziarra zen. Bere liburuan, “Metodoaren Diskurtsoa”, bere lehen egia aurkitu ostean, Cogitoa edo substantzia pentsatzailea, hurrengo tesia aurkezten digu: “ni substantzia pentsatzaile bat naiz, gorputzaz guztiz desberdina eta gorputzik gabe izan daitekeena”. Tesi honetan gai desberdinak aurki ditzakegu, substantzia pentsatzailea eta arima, hala ere, gu substantzia pentsatzailearen gaiari helduko diogu. Substantzia pentsatzailea edo Cogitoa Descartesek aurkitu zuen lehen egia izan zen.

Aldeko Argudioak: Zalantzaren Metodoa

Tesi honen aldeko argudioen artean, Descartesek zalantzan oinarritutako korronte filosofiko berri bat sortu zuela izan daiteke. Izan ere, korronte berri hau dagoeneko egitzat hartu ahal zena zalantzan jartzean datza. Horrela lortu zuen bere lehen egia, ziurtasunez egitzat har zezakeen egi bakarra: bera substantzia pentsatzaile bat zela. Dena den, Descartes ez zen eszeptikoa bezala definitzen, dena zalantzan jartzen zuen arren, Cogitoa bezain nabaria zena egitzat hartuko zukeela zioelako.

Aurkako Argudioak: Arima eta Gorputzaren Elkarreragina

Tesi honen aurkako argudioen artean, arima eta gorputzaren arteko elkarreraginaren arazoa daukagu. Arima eta gorputzaren desberdintasunak nabariak izan dira pentsalarien artean. Platonen pentsamenduan dualismo antropologikoa aurki dezakegu, non gorputza inperfektua den, aldiz, arima perfektua eta hilezkorra. Descartesek gizakia substantzia pentsatzailetzat hartzen zuen, nahiz eta gorputzik ez izan, gorputza eta arima bata besteagandik independenteak zirela baitzioen. Hala ere, ez dago ziurtasunik gorputzik gabeko arima batek pentsatzeko ahalmena azal dezakeenik.

Ondorioa eta Iritzi Pertsonala

Egia da gizakia substantzia pentsatzailea dela eta ziurtasunez jakin dezakegu baieztapen hori horrela dela. Baina, nire ustez, ezin dezakegu guztiz ziurtatu gorputza eta arima bata bestearengandik guztiz independenteak direla. Gorputza eta arima etengabe elkarlanean dabiltzala pentsatzen dut eta bata gabe, bestearen existentzia ezinezkoa iruditzen zait.

Entradas relacionadas: