Descartes: Arrazionalismoa, Metodoa eta Ziurtasuna
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 9,41 KB
1) Ezaugarri Orokorrak: Gizartearen Eraldaketa, Antropozen Trismoa eta Zientzia-Iraultza
XVI. mendean Berrespunde izena jaso zuen, eta modernitate garaia hasi zen. Gizarte eraldaketa sakona bultzatu zen. Harrotasuna eta independentzia sentimendua indartu zen gizartean. Ordura arte, onartzen zuten ordena, Jainkoan sinesten zutelako, teozentrismoa. Aldiz, antropozentrismoa eta natura legeen mendekotasuna soilik onartzen zuten. Garai honetako ezaugarri bat indibidualismoa da. Erabateko konfiantza ipintzen zen arrazoian, eta hori erabakiak hartzerakoan baliatzen duten irizpide nagusia da. Filosofia modernoa sorrera zientzia modernoaren garaipenarekin lotuta dago, akademiatan sortu ziren zientzia eta filosofia korronte berriengatik, baina ez zegoen aske pentsatzeko aukerarik, protestante eta katolikoengatik. Koperniko (heliozentrismoa), Kepler (hiru lege astronomikoak formulatu) eta Galileo (natura ikertzeko metodo zientifikoa garatu) bultzatzaile nagusiak izan ziren. Matematika zen filosofia eta zientziaren eredua.
2) Datu Biografikoak eta Testuinguru Historikoa
René Descartes 1596. urtean jaio zen Frantzian, aberatsen familia batean. Eskolastika aristotelikoa ikasi zuen eta han sortu zitzaion zientzia eta filosofiaren interesa. Bidai asko egin eta gero, Herbeheretan garatu zen eta 20 urte bizi izan zituen han, lan garrantzitsuenak idazten. 1649an Suediako erregina deitu eta Stockholmeko gortera joan zen. Han hil zen 1650 pneumoniaz.
Gertaera garrantzitsuenak:
- Absolutismoa.
- Erlijio erreformak.
- Zalantzarik gabeko egiaren bilaketa.
3) Arrazionalismoaren Ezaugarri Orokorrak
Descartesek filosofia modernoaren aitatzat hartzen da, baita pentsamendu sistemaren sortzailetzat. Berak sortu zuen arrazionalismo modernoa. Arrazionalismoak baieztatzen du arrazoimenak bakarrik sortzen dituela ideiak argi, eta esperientziak berriz, sentzazio eta irudikapen mental nahasiak sortzen dituela. Horregatik, arrazoimenaren nagusitasuna berresten du eta matematikak hartzen ditu eredutzat.
Arrazionalismoaren ezaugarriak:
- Arrazoiarengan konfiantza: Arrazoia da baliozko ezagutza-iturri nagusia eta ez dator esperientziatik. Bertatik sortzen diren ideia originalak daude.
- Ezagutza sentikorraren gutxiespena: Sentimenek huts egiten dute eta ezin dute ezagutza unibertsalik eman, kasu guztiak ezin baitira esperimentatu.
- Zientzia unibertsal eta beharrezkoaren nahitaezkotasuna: Unibertsalak (kasu guztietan aplikagarriak) eta beharrezkoak (nahitaezkoak) izan behar dute.
- Munduaren arrazionaltasuna: Unibertsoan orok du arrazoiaren bidez uler daitekeen kausa bat, ausaz ezer ez baita gertatzen.
4) Metodoa Descartesengan
Matematikak salbu, ikasitako gainerako guztiak ezertarako balio ez zuela uste zuen. Aro Modernoan, egia aurkitzeko metodo berri baten bila hasi ziren. Descartesek giza ezagutza mugatua zegoela metodo on baten faltaz, orduan metodo hori sortu nahi zuen. Ordura arte egia orokor batean oinarritzen ziren, fedeko zein elizako printzipioak, baina Descartesek ustez, horiek ez dutela idei berriak ikertzen. Horregatik, pauso fidagarriak eta egiazkoak emateko metodoak bilatu zituen, non ezagutza guztiak oinarri sendo eta ukaezin batean lotzea zen helburu, hau ere bai matematikan baliatzen da egiaren bilaketan. Bere lanean “metodoaren diskurtsoa” arau ziur eta errazen multzo gisa definitzen du metodoa, horri esker, pertsonek ez dute inoiz egiazkotzat joko faltsua dena. Egiazko ezagutza lortuko dute lau pausuak jarraituz:
- Nabaritasuna: zerbait egia izateko agerikoa izan behar da.
- Analisia: intuzio bidez zuzentzen direnak.
- Sintesia: Ezagutza sinpleenetik konplexuenera ordenatzea, egia berriak eskuratzeko.
- Zerrendaketa: berriskusketa orokorra egin behar da, ezer ez ahazteko.
5) Zalantza Metodikoa eta Lehen Ziurtasuna: Cogito-a
Descartesek bere metodoa erabili zuen ezagutza berrantolatzeko, baina egiren bat hartu behar zuen abiapuntu, eta egia nabarmena eta ukaezin batetik abiatuta zalantza metodiko ariketa mentala sortu zuen. Aurreiritziak eta akatsak ezabatzea proposatzen da eta aldi berean existitzen den guztia zalantzan jartzea, zalantzan gelditu gabe. Bilaketa hori, hainbat maila ditu.
- Zentzumenen iruzurra: ezin zara zentzumenetaz fio, askotan engainatu dezaketelako.
- Arrazoia oker erabiltzea: matematiketan akats egin dezakegunez, arrazoia ere zalantzan ipini behar dugula.
- Lo eta esna egoerak bereizteko ezintasuna: ezin dugu zihurtatu esna edo ametsetan gauden.
- Jeinu gaiztoaren hipotesia: Izaki engainatzaile batek gure pertzepzioak eta arrazonamenduak manipulatu ditzake.
Zalantzak lehen egia lortzeko aukera eman zion: zalantzan ditu, eta horren inguruan ez dago zalantzarik eta pentsatzen badu, existitzen da. “Pentsatzen dut, beraz, banaiz” (cogito ergo sum). Horrela, “nia”-ren pentsamendua, (res cogitans) erabiltzen du, hau da, substantzia pentsatzaile bat. Honek ez du materia edo gorputzaren beharrik, independentea delako.
6) Idea Motak: Jatorrizkoak, Eratorriak eta Irudimenezkoak
Giza pentsamenduaren azterketan, Descartesek hiru ideia mota identifikatu zituen:
- Jatorrizko ideiak: gizakiak jatorriz ideiekin jaiotzen gara. Adibidez, arimaren ideia, Jainkoaren ideia eta materiaren ideia.
- Ideia eratorriak: zentzumen esperientziagatik kontzeptuak sortzen ditugu. Adibidez, zuhaitza.
- Irudimenezko ideiak: gizakiak sortutako ideiak dira. Ideia berri bat sortzen du, aurretik ikusitako bi ideia edo gehiago nahasiz.
7) Jainkoa eta Munduaren Existentzia
Descartesek esperientziatik ez datozen ideiak aztertzen ditu, Jainkoak bakarrik gure buruan jarri ahal duela esaten du, adibidez perfekzioa. Lehen munduaren existentzia frogatzen zuten, baina aldatzeko, lehenik Jainkoaren existentzia frogatu behar zen, hiru frogaren bidez:
- Substantzia infinitua: perfekzioari dagokion propietatea mugagabea dela eta Jainkoa substantzia infinitua da, eta gainerakoak berak sortu dituela.
- Izaki perfektua: perfektuaren ideian oinarritzen da, Jainko batetik etorria.
- Argumentu ontologikoa: izaki perfektuaren existentzia izaera da.
Pentsatzailea eta infinitua aurkitu ondoren, gauza gorpuzdunen existentzia frogatu nahi zuen. Horretarako, kanpo errealitateari buruz argi hautematen duguna geometria espekulatiboa da: hedadura, mugimendua eta irudia. Dioenez, gauza gorpuzdunek mekanikoki funtzionatzen dute naturaren legeen arabera.
Hiru substantziak:
- Res extensa: materia, substantzia hedatua.
- Res cogitans: arima, substantzia pentsatzailea.
- Res infinita: Jainkoa, substantzia infinitua.
8) Pasioak eta Askatasuna
“Arimaren grinak”-en, ekintzak (borondatearen mende, sentimendu/emozioak dira) eta grinak (nahigabekoak) bereizten ditu. Gure ekintzak arrazoiak kontrolatzen ditu baina batzuetan grinek menderatu egiten gaituzte. Bi grina mota: arima erakartzen dutena, eta arima bere buruaren aurka bihurtzen dutena. Zeregina arima zirikatzea da, amore eman dezan. Bi grin funtsezkoenak tristura (gorputzarentzat kaltegarriak diren gauzez ohartzen da eta gorrotoa sentitzen du horrekiko, ihes eginez) eta alaitasunak (gorputzarentzat onuragarri, eta honek eskuratzeko joera du).
Grinek esklabo bihurtzen dute gizakia eta askatasuna kentzen diote, horregatik ez du bere burua grinaren menpe utzi behar, eta esperientzia eta arrazoia izan behar du gidari, horrela ongia eta gaizkia bereiziko du.
Iruzkinak
Descartes sentitzen da bere burua gorputzik gabeko izaki baten moduan deskribatzen du. Aldiz, ez du horregatik bere existentzia existatzen, pentsatzen duen izaki bat baizik. Horretaz aparte gauzak zalantzan jartzeko gai da eta horrek osatzen du bere izaeraren zihurtasuna.
Ni: Descartesen filosofiaren lehen egia nia edo gauza pentsatzailea da eta hau, zalantzatik, hau da, cogitotik sortzen da. Descartesentzat res cogitans pentsatzean datza eta hau egiteari uztean, existentzia ere desagertzen da. Nia arimarekin berdintzen da eta ez du materiarik edo gorputzik behar existitzeko, ezta mundurik ere. Horregatik, guztiz askea da gorputzetik.
Gorputz: Res extensa bezala ezagutzen den hau, hedadura duen substantzia bat da, pentsatzearen ekintzatik erabat bereizten dena. Honako hauek dira bere ezaugarriak: luzeera, zabalera eta sakonera ditu, eta mugitu, neurtu eta matematizatu ahal da. Descartesen arabera, gauza gorpuzdunek mekanikoki funtzionatzen dute naturako legeen arabera. Gizakiok, beraz, res extensa daukagu (gorputza) baina res cogitans (pentsamendua) da gainerako izakiengatik bereizten gaituena.
Ziurtasuna: Descartesen ziurtasunaz hitz egiten dugunean, lehen egiaz mintzo gara, hau da, "pentsatzen dut, beraz, banaiz" printzipioaz. Hau ez da silogismo baten ondorio, baizik eta era zuzenean hauteman daitekeen intuizio argi bat. Pentsatzen ari naizenean pentsatzaile gisa existitzen naiz inolako zalantzarik gabe. Lehen ziurtasun hau, pentsalariaren sistema filosofiko osoaren oinarria da.