Descartes eta Arrazionalismoa: Metodoa, Cogitoa eta Dualismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,26 KB

Modernitatea eta XVII. Mendeko Testuingurua

Gizarte bat eratzerakoan kontuan hartu beharreko hainbat faktore:

  • Politika: Ezegonkortasun handia. Protestantismoa Ingalaterran eta Katolizismoak indarra galdu zuen.
  • Gizartea: Monarka absolutuek beren botereaz asko abusatzen zuten, klase sozialen arteko ezberdintasun handiak sortuz. Ondorioz, matxinadak gertatu ziren.
  • Ekonomia: Merkantilismoa (nazioarteko merkataritza sustatzea).
  • Erlijioa: Erlijio-gatazkak egon ziren.
  • Kultura: Barrokoa sortu zen, arte oso kargatua.
  • Zientzia eta Filosofia: Zientziaren eta filosofiaren garapena. Garai honetan, ziurtzat jotzen zen guztia zalantzan jartzen hasi ziren, egia absolutu baten bila. Horretarako bi metodo sortu ziren: Enpirismoa eta Arrazionalismoa.

Arrazionalismoa: René Descartes

Descartesen Biografia eta Testuingurua

René Descartes frantsesa zen. Familia noble batean jaio zen, eta beti izan zituen ikasteko baliabide ekonomiko onak. Garaiko hezkuntzak eragin handia izan zuen beregan. Armadan parte hartu zuen eta jende garrantzitsuarekin bildu zen. Filosofia modernoaren aitatzat hartzen da.

XVII. mendean, oinarrien krisiari erantzuteko asmoz sortu zuen bere sistema filosofikoa. Krisi hori, alde batetik, Erdi Aroko egiaren erorketak eta egia ziur baten bilaketak eragin zuen, eta bestetik, zientzia berritik eratorritako paradigma zientifiko, filosofiko eta kultural berrien agerpenak. Descartesen ustez, arrazionalismoa zen egia unibertsal, objektibo, ageriko eta seguru bat aurkitzeko metodorik onena. Egia absolutua sustatzeko bide bakarra zen.

Eztabaida Epistemologikoa: Arrazionalismoa vs. Enpirismoa

Arrazionalismoa filosofiaren korrontea da, eta ezagutza lortzeko arrazoia oinarri eta iturri nagusitzat hartzen du. Ikuspegi hau enpirismoarekin kontrajarri egiten da, honek ezagutza gehienbat esperientzia sentsorialaren bidez lortzen dela defendatzen baitu.

Ezagutza Mota

  • Ezagutza Ziurra: Arrazionalistentzat, benetako ezagutza arrazoia erabiliz lortzen da, argitasuna eta bereizitasuna eskaintzen baititu. Ezagutza mota hau aldaezina eta unibertsala da.
  • Ezagutza Faltsua: Zentzumenetan oinarritutako ezagutza susmagarria da, zentzumenek akatsak eta ilusioak sor ditzaketelako.

Metodologia

  • Analisi Metodikoa: Arazoak osagai oinarrizkoenetan deskonposatzean oinarritzen da.
  • Sintesi Metodikoa: Oinarrizko elementuak modu koherentean biltzen eta erlazionatzen dira, ezagutza zabalago bat sortzeko.

Ezagutzaren Iturria

  • Arrazoiaren Nagusitasuna: Arrazoia da ezagutza lortzeko iturri nagusia, egia unibertsalak lortzen dituena.

3.1 Epistemologia: Metodoa

Gizakiak animalia arrazionalak garen heinean, akatsak egitea ez da gaitasun falta batengatik, baizik eta ez dugulako metodo zuzen bat, eman beharreko urratsak gidatuko gaituena. Metodo zuzen bat identifikatuta, askoz ere akats gutxiago egingo genituzke eta modu zuzen batean iritsiko ginateke erantzun egokira.

Descartesen Metodoaren Lau Arauak

  1. Ebidentziaren Araua: Bakarrik fidatu froga ziurretan. Zalantzak baldin baditugu, lehenengo ziurtatu behar dugu froga horiek egiazkoak diren edo ez.
  2. Analisiaren Araua: Arazoa zati txikitan banatu behar da, hobeto kudeatzeko.
  3. Sintesiaren Araua: Planteatzen zaizkigun arazo horiek ordenatu behar dira, errazenetik zailenera.
  4. Enumerazio edo Probaren Araua: Pauso guztiak egiaztatu eta ziurtatu behar dira, lehenengo puntura itzuliz.

Zalantza Metodikoa eta Cogitoa

Descartesek zalantza metodikoa erabiltzen du egia ziur eta benetako batera iristeko. Dena zalantzan jartzen hasten da, eta zalantza maila ezberdinak sortzen ditu:

Zalantzaren Mailak

  1. Zentzumenak: Zentzumenetatik jasotzen duguna ez da fidagarria.
  2. Loaldia eta Esnaldia: Ezin gara fidatu noiz gauden lo edo noiz esna gauden.
  3. Arrazoia Oker Erabiltzea: Arrazoimena zalantzan jartzen du, akatsak egin ditzakegulako.
  4. Jeinu Gaiztoaren Hipotesia: Nola dakigu bizi dugun errealitatea erreala den? Agian jeinu maltzur batek engainatzen gaitu.

Lehen Egia Unibertsala: Cogito Ergo Sum

Zalantza guztien ondoren, Descartesek hausnartzen du pentsatzea beharrezkoa dela zalantzan jartzeko. Pentsatzen baldin badugu, pentsamendu hori existitzen da. Horrela iristen da lehen egia unibertsalera:

"Cogito ergo sum" (Pentsatzen dut, beraz, banaiz).

Ideien Sailkapena

Descartesek hiru ideia mota bereizten ditu:

  1. Ideia Arrotzak (Adbentiziozkoak): Zentzumenetatik datozenak. Ez dira fidagarriak.
  2. Ideia Artifizialak (Faktiziozkoak): Irudimenetik datozenak. Ez dira fidagarriak.
  3. Jaiotzetiko Ideiak (Innatoak): Jaiotzetik dauzkagun ideiak. Hauek dira fidagarrienak, amaigabeak eta perfektuak baitira.

Jainkoaren Existentzia eta Errealitatearen Ziurtasuna

Amaigabea eta perfektua bezalako terminoek Jainkoaren existentzia frogatzen dute. Jainkoaren existentzia frogatu ondoren, aurreko Jeinu Gaiztoaren hipotesia deuseztatzen du. Jainkoa existitzen delako eta ona delako, bizi dugun errealitatea erreala da.

3.2 Metafisika: Hiru Substantziak eta Mundu Fisikoa

Descartesek aztertzerako garaian substantzia ezberdinak identifikatu zituen, eta bi talde handi sortu zituen: Substantzia Finitua eta Substantzia Infinitua.

Substantzia Infinitua (Jainkoa)

Jainkoa da substantzia infinitua. Dena bere menpe dago.

Substantzia Finitua

Substantzia finitua bi zatitan banatzen da:

  • Res Cogitans (Pentsamendua): Mundu materiagabe eta espiritual batean existitzen da.
  • Res Extensa (Gorputza/Materia): Mundu materialari egiten dio erreferentzia.

Munduaren Funtzionamendua (Erlojuaren Metafora)

Descartesek erloju baten mekanismoa erabiltzen du metafora gisa munduak nola funtzionatzen duen azaltzeko. Esaten duenez, denok engranaje perfektu batzuk gara, non elkarrekin funtzionatzen dugun. Baina erlojuak zerbait behar du martxan jartzeko: Jainkoa, substantzia infinitua delako.

3.3 Antropologia: Dualismoa

Descartesek gizakia dualismo antropologikoa bezala ulertzen du (Arima + Gorputza).

Res Extensa (Gorputza)

  • Giza gorputzarekin identifikatzen da. Determinismo bat du.
  • Hilkorra da.

Res Cogitans (Adimena/Arima)

  • Adimenarekin identifikatzen da. Arimak borondatea dauka, eta gorputzaren instintoaren menpe ez dago.
  • Honek izaki aske bilakatzen gaitu.
  • Hilezkorra da.

Substantzien arteko Konexioa

Bi substantziek elkarri eragiten diote (pineal guruinean, Descartesen arabera). Azpimarratzekoa da: grinak arrazoiaren menpe jarri behar direla.

Entradas relacionadas: