Descartes eta Arrazionalismoa: Metafisika eta Antropologia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,49 KB

Arrazionalismoa: Descartes

René Descartes frantsesa zen eta filosofia modernoaren aita kontsideratzen da.

XVII. mendean, oinarrien krisiari erantzuteko asmoz sortu zuen bere sistema filosofikoa. Krisi hura bi faktorek eragin zuten:

  • Erdi Aroko egien erorketak.
  • Zientzia berritik eratorritako paradigma zientifiko, filosofiko eta kultural berrien agerpenak.

Ziurgabetasun horretatik sortu zen ezagutza ziurra lortzeko motibazio nagusia: lehenengo egia unibertsal, objektibo, ageriko eta ukaezina aurkitzea. Helburua, horretara iristeko bide seguru eta egokia topatzea zen.

Metafisika: Hiru substantziak eta mundu fisikoa

Descartesek hiru substantzia bereizi zituen, bi talde nagusitan banatuta:

  • Substantzia finitua: Res Cogitans eta Res Extensa (gorputza).
  • Substantzia infinitua: Jainkoa.

Substantzia finitua

  • Res Cogitans: Pentsamenduarekin identifikatzen da; mundu materiagabe edo espiritualean existitzen dena da.
  • Res Extensa: Gorputzarekin identifikatzen da; mundu materialean existitzen da.

Substantzia infinitua

Jainkoa da substantzia nagusia. Descartesek erlojuaren metafora erabiltzen du mundua azaltzeko: engranaje batzuk bezalakoak gara, elkarren artean ondo enkajatzen gara eta dena koexistitzen da. Hala ere, guztia martxan jartzeko zerbait behar da; kasu honetan, Jainkoa da eragilea, beraz, dena Jainkoaren menpekoa da.

Antropologia: Dualismo antropologikoa

Descartesek dualismo antropologikoa mantendu zuen (gorputza + arima):

  • Res Extensa: Giza gorputzarekin identifikatzen da, hilkorra da. Gorputza atal ezberdinen (organoen) batura bezala ulertzen da, eta atal bakoitzak helburu espezifiko bat du (birikak arnasteko, begiak ikusteko...).
  • Res Cogitans: Adimenarekin identifikatzen da, hilezkorra, bakarra eta zatiezina da. Adimenak borondatea du, eta horrek askatasuna ematen dio gizakiari. Ez dago gorputzaren menpe; arimak gorputza kontrola dezake.

Nola komunikatu dualismo antropologikoan?

Bi substantziek lotura bat dute: animikoki triste bazaude, negar egiten duzu; beraz, gorputzak espresio hori dauka. Bi substantziek ustekabean eragiten diote elkarri, eta Descartesek garunean gertatzen dela azaltzen du. Garai hartako jakintza mugatua zenez, bere teoria hori gaur egun okerra dela ulertu behar dugu.

Entradas relacionadas: