Descartes arima
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 10,74 KB
PLATONEN FILOSOFIA PRAKTIKOA
Filosofia praktikoa gure jokabideaz diharduen Filosofiaren atala da, gure ekintzetaz aritzen dena. Horregatik, bere baitan Etika eta Politika hrtzen ditu. Etika, norberaren erabakiaz, jokaeraz, arduratzen da, ongia eta gaizkia aztertuz. Bigarrena aldiz, gizartearen ongizateaz arduratzen da, baina Platonentzat hau dena aztertu baino lehen, gizakia bera aztertzea garrantzitsua da.
GIZAKIA, ANTROPOLOGIA
Platonentzat gizakia, arima + gorputza+lotura akzidentala da. Arimaren izaera materiagabea eta espirituala da
ARIMA MOTAK
-Arima grinatsua: sabelaldean kokatzen da, eta bere zeregina gure bulkadak erregulatzea da, arautzea. Etikarekiko, neurritasuna du bertute, grinak moteltzeko.
-
Suminezko arima/sentimenduak:sentimendu hauek erregulatzea da bere lana. Etikarekiko sendotasuna du bertute, zailtasunak gainditzeko.
-
Arima arrazionala
Buruan dago, eta gaitasun intelektuala du, eta zuhurtasuna du bertute.
Platonentzat, arima arrazionala zen garrantzitsuena, besteak kontrolatzeko gai dena baita beretzat, eta hilezkorra baita, beste biak, gorputzaren menpe baitaude.
ETIKA
Platonentzat ongia egoteko zeregin batzuk daude:
-Adimenaren garapena
-Aretea edo garapen morala lortzea
Beraz, jakinduria lortzeko, filosofia jorratu behar da, dialektikaren bidez ongiaren ideia lortu arte
-gizabanakoen aretea,bertutea: aretearen zentuz platonikoa.
Aretea bikaintasunarekin lotzen da, hoberenak direnak, gainera, eredugarriak bihurtzen dira besteentzat. Baina bikaintasun guztiak ez dira besteak mendean hartzeko ikasi behar, baizik eta nork bere burua menderatzeko. Aretea arimen hiru zatien arteko harmonia da Platonentzat, eta hiru arimak kontrolatuak egotean, ongi jokatzeaz gain, justu jokatzen dugu, hau da, justizia nagusitzen da.
-aretea eta hezkuntza:
Gizakiaren bikaintasuna ez da erraza lortzeko, ezta ausazko kontua ere, baizik eta landu behar den zerbait da. Lanketa hau, heziketa hau, hezkuntza publikoa da Platonentzat hiritar guztiek aukera berdinak izateko eta haien talentuaren arabera garatzeko.
Beraz, jakintsuak izateko gorputzean oreka lortu behar dugu, ahalegin fisiko eta intelektuaren arteko orekaren bidez
PLATONEN TEORIA POLITIKOA
justizia komunitatearen ideala:
Bai Platonentzat eta bai Aristotelesentzat, politika eta etika gauza bera ziren, gure jokaerak (etika) gizartean (politika) eragin zuzena izaten baizuten beraientzat. Gaur egun egin dugun bereizketa, gizartea indibidualista (Roussoren eskuetatik) delako gertatu da, guregan besterik pentsatzen ez dugulako, eta pentsatzen dugu, horrek besteengan ez duela eraginik sortzen, baina hau guztiz okerra da, indibidualismoak itsutu baigaitu.
komunitate ideala; justizia.
Bere kezka nagusia hau zen: nola hobetu hiritarak, justizia nagusi den hiri batean.
-Justiziari buruzko ideia argi izanta.
-Politikari buruzko ikusmolde tiranikoa gainditzea.
-Herritarrak heztea.
-Boterera herritar burutsuenak, onenak iristea.
-Estatua herritar bakoitzaren isla izatea.
-estatuaren antolakuntza:
-Gobernaria: Lehenengo postuan gobernaria egongo da, arimaren zati arrazionala izango duena baita, beraz, agintariak egongo dira lehen postuan. Zeregin nagusia legeak egitea izango da, eta honetarako, filosofoa izan behar da, hirian justizia ezartzeko gai den bakarra izango delako.
-Militarrak: bigarren postua izango dute, estatua kanpo erasoetatik babesten baitute, eta arimaren zati haserrekorrari dagokie. Hauek, gorputza eta arima aritu behar dute lanean, ezin baitute gobernariek bezala, ondasunik metatu.
-Herri xehea: Herri xeheak azken postua du, nekazariek, esku langileek eta merkatariek osatzen dutena. Bizi guztia lanean dihardute eta hauek arima grinatsuaren zati dira, hauen bertutea neurritasuna izanik.
-Erregimen politikoak:
1)Aristokrazia: Erregimenik perfektuena da, adimena delako nagusi estatu hartan, errege edo goi mailako gizonen bidez, hau da, ikasiak.
2)Timokrazia: Pasioak dira nagusi, ondasunak metatzea, gobernu mota honetan eta ez arrazoimena. Militarrak izan ohi dira nagusi, eta hauen ordezkariek, behe mialako herritarrak zapaltzen dituzte.
3)Oligarkia: Bertan talde zehatz itxi batzuek daude agintean, normalean, dirudunak. Bi hiri mota sortuz; aberatsena eta pobreena.