Desberdintasun Sozialak EAEn: Bilakaera eta Eraginak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,97 KB

1.1. Gaiaren Mugaketa

Estratifikazio soziala eta desberdintasun sozialak gizarte guztietan egon diren fenomenoak dira. Hala ere, kapitalismo modernoaren bilakaerarekin, haien forma eta eragina aldatu egin dira. Estratifikazio soziala sistema bat da, gizabanakoak eta taldeak gizartean duten posizioaren arabera hierarkikoki antolatzen dituena. Desberdintasun soziala, berriz, pertsonen edo talde sozialen arteko aldeei egiten die erreferentzia, baliabide ekonomikoen, hezkuntzaren, osasunaren edo boterearen banaketaren arabera. Bi kontzeptu hauek estuki lotuta daude; izan ere, estratifikazio sozialak desberdintasun sozialak sortu eta egonkortu egiten ditu.

Ildo horretatik, gaur egungo testuinguruan krisi sozial, ekonomiko eta kulturalek eragin nabarmena izan dute desberdintasun sozialean. Eta horrek gure gizartera hainbat ondorio ekarri ditu. Hau aztertzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko egoerari erreparatuko diogu, azken hogeita hamar urteetan izandako desberdintasunak aztertuz esparru ekonomiko eta sozialean.

1.2. Garrantzia eta Interesa

Gai hau hainbat arrazoirengatik garrantzitsua izan daiteke. Desberdintasun sozialak gizartearen egitura eta funtzionamendua baldintzatzen du, hainbat esparrutan eraginez. Faktore ekonomiko eta sozialek elkarri eragiten diote, eta desberdintasunak areagotu edo murriztu ditzakete, testuinguruaren arabera.

Izan ere, guri lan hau interesgarria zaigu desberdintasun ekonomiko eta sozialaren esparruak jorratzen dituelako. Alde batetik, arlo ekonomikoaren azterketa errenta-mailak, ondareak eta enplegu-tasek gidatuko dute. Izan ere, hiru adierazle horien bilakaera azaltzea beharrezkoa da testuinguru desberdinak ulertzeko. Hau da, azken hogeita hamar urteetan hainbat gorabehera ekonomiko nabarmendu dira EAEn, eta horien azterketa egitea ere komenigarria litzateke egungo testuinguru ekonomikoa ulertzeko. Bestetik, arlo soziala dago. Gai hau gidatuko duten gaiak pobrezia-tasa, langabezia eta prekarietatea izango dira. Ukaezineko lotura daukate hiru ildo horiek, baita gizartean duten eragin zuzena ere.

1.3. Kontzeptu Nagusien Definizioa

Estratifikazioa gizartean dauden desberdintasunak maila edo geruza sozialetan antolatzeko prozesua da. Hau da, gizarteko pertsonak kategoria edo klase desberdinetan banatzen dira haien aberastasun, botere, ospe edo bestelako baliabideen arabera. Hainbat modutan ager daiteke:

  • Ekonomikoan (aberastasunaren eta diru-sarreraren arabera)
  • Politikoan (boterearen banaketaren arabera)
  • Kulturalean eta hezkuntzakoan (hezkuntza-mailaren eta kultura-kapitalaren arabera)
  • Estatus sozialean (gizartean duen ospearen edo prestigioaren arabera)

Bestalde, desberdintasun soziala pertsonen edo talde sozialen arteko desberdintasuna da, baliabide ekonomikoen, hezkuntzaren, osasunaren, boterearen edo beste faktore batzuen banaketaren arabera neurtua. Gizartean ez dira aukera eta baliabide guztiak modu berdinean banatzen, eta horrek klase sozialaren, generoaren, etniaren edo beste faktore batzuen araberako desberdintasunak sortzen ditu.

Desberdintasun soziala eta estratifikazio soziala estuki lotuta daude, bata bestearen ondorio direlako. Estratifikazioa gizartearen antolaketa-sistema da, non pertsonak baliabide, botere eta prestigioaren arabera mailakatzen diren. Horren ondorioz, desberdintasun sozialak sortzen dira, baliabideak eta aukerak modu desberdinean banatuz.

1.4. Problematikaren Zehaztapena

Hori horrela, argi dago lotura horrek problematika bat sortzen duela. Desberdintasun sozialak geroz eta dikotomikoagoak eta anitzagoak baitira. Desberdintasun horrek hainbat kausa dituen arren, argia da ondorioa: izugarrizko desberdintasun ekonomiko eta sozialen gorakada geroz eta nabarmenagoa dela.

1.5. Hipotesi Nagusiaren Aurkezpena

Honen aurrean, guk hipotesi bat planteatzen dugu: sistema ekonomiko honek pribilegioak gutxiengo baten esku uzten ditu, eta horrek desberdintasunak egonkortu egiten ditu, belaunaldiz belaunaldi birproduzituz.

Hau dena aztertzeko, puntuz puntu landuko ditugu aurretik aipatutako gaiak. Alde batetik, desberdintasun ekonomikoak aztertuko ditugu errenta-mailaren baitan, besteak beste. Bestetik, beharrezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoan ekonomiak izan duen bilakaera historikoa aztertzea, baita analisi sozioekonomikoa egitea. Azken puntu gisa, desberdintasun soziala behatuko dugu. Ekonomiak duen ezinbesteko eragina adieraztea beharrezkoa da. Izan ere, pobrezia-tasa, prekarietatea edota bestelako adierazleak behatuko dira.

Desberdintasun sozialak gizarte modernoetan presente dauden fenomenoak dira, eta kapitalismoaren garapenarekin batera, horien eragina areagotu egin da. Estratifikazio sozialak baliabideen eta boterearen banaketa hierarkikoa ezartzen du. Gaur egungo egoeran, sistema ekonomikoak rol garrantzitsua jokatzen du gizartean, pribilegioak gutxiengo baten esku utziz, eta desberdintasunak egonkortu eta belaunaldiz belaunaldi birproduzituz.

Euskal Autonomia Erkidegoan, azken hogeita hamar urteetako bilakaera ekonomiko, sozial eta politikoak desberdintasunak areagotu ditu, errenta-arrakala eta gizarte-bazterkeria handituz.

Hortaz, lan honetan desberdintasun sozialen eraginak aztertuko ditugu, Euskal Autonomia Erkidegoko bilakaera sozioekonomikoa testuinguruan kokatuz.

Hipotesi honen arabera, sistema ekonomikoak pribilegioak gutxiengo baten esku uzten ditu, eta horrek desberdintasunak sendotzen eta egonkortzen ditu. Horrela, aurretik aipatu bezala, gure ikerketa hiru ardatz nagusietan oinarrituko da:

  1. Egungo EAEko erradiografia kuantitatiboa azalduko da.
  2. Azken hogeita hamar urteetako bilakaera sozioekonomikoa azalduko da, egungo testuingurua irudikatzen laguntzeko, besteak beste.
  3. Gai honek eragiten dituen arazo sozialak aztertuko ditugu.

Entradas relacionadas: