Desarrollismoa Espainian: Hazkundea eta Krisia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,79 KB

Autarkiaren Ondorioak (1936-1957)

Autarkiak (1936-1957) ondorio latzak izan zituen Espainiako ekonomiarentzat. Eredu hau, estatuaren esku-hartzean eta nazioartearekiko isolamenduan oinarritzen zena, hasieratik sortu zituen desoreka makroekonomikoak:

  • Elikagaien hornidura-falta
  • Pobrezia
  • Merkatu beltza
  • Ehun industrialaren galera

1953. urtean AEB-etatik etorritako diru-laguntzak ez ziren nahikoak izan hazkunde-eza eta inflazioa arintzeko. Lan-gatazkak ugariak ziren, gainera.

Egonkortze Plana (1957)

Teknokraten Sarrera

1957. urtean gobernuko osaketa aldatu zen, “teknokratak” deiturikoak sartuta. Gehienbat ekonomilari gazteak ziren, eta Laureano López Rodoren agintepean diseinatu zituzten hainbat garapen plan, Egonkortze Planetik hasita.

Egonkortze Planaren Helburuak

Hauek ziren Egonkortze Planaren helburuak:

  1. Inflazioa kontrolatu eta defizita murriztu: Horretarako, zergak igo ziren, interes-tasak igo ziren, funtzionarioen soldatak izoztu ziren eta peseta debaluatu zen esportazioak bultzatzeko.
  2. Esku-hartzearen eredua desegin: Ekonomia arloarekin lotutako burokrazia eta erakundeak murriztu ziren, soldatak jaitsi ziren, gastu publikoa murriztu zen eta zirkulazioan zegoen diru-kantitatea murriztu zen. Neurri horiek, aurreko urteetako batzuk ez bezala, berriak ziren.
  3. Nazioarteko merkataritzara irekiera eta kanpoko inbertsioak erakarri: Turismoarekin kanpoko monetak etortzen ziren, eta emigranteen diru-transferentziak (erbestean zeuden langileenak) funtsezkoak izan ziren.
  4. Merkatu-eredura hurbildu: Garapen Planerako batzordeak eratu ziren (1964-1967 / 1968-1971) eta diru-laguntzak ematen zitzaizkien enpresei.

Hazkunde Ekonomikoa (1960-1973)

1960 eta 1973 artean, Espainiako ekonomia izugarri hazi zen, urtero %7tik gora. Mundu mailan, Japoniaren atzetik, bigarrena izan zen hazkunde-erritmoari dagokionez.

Gizartearen Eraldaketa

Planek aldaketa handiak ekarri zituzten gizartean. Hasteko, nekazaritza-sektorea nabarmen murriztu zen industria eta zerbitzuen mesedetan. Kontsumo-ondasunak, kimika eta beste industria batzuk, ohiko burdingintza eta metalurgiari gehitu zitzaizkion. Orokorrean, bizi-maila hobetu zen, batez ere kontsumoaren hazkundeagatik (ez gastu publikoagatik).

Eraikuntza-sektoreak berebiziko garrantzia hartu zuen, hiri guztiak handitu zirelako barne-migrazioak eta herrietatik exodoa zirela eta. Espainiar askok emigratu zuten. Horrez gain, langileen profila aldatu zen: ohiko langile industrialek kualifikazio handiagoa lortu zuten garai honetan eta errenta-maila igo zen (adibidez, publizitatean, merkataritzan, zuzenbidean adituak, medikuak, etab.). Azkenik, aurreko guztiak kontsumo-gizartea ezartzea ahalbidetu zuen.

1973ko Krisia

Krisi Ekonomikoaren Jatorria eta Ondorioak

Aurreko arrakasta ilundu zuen nazioarteko krisi energetikoak. Krisi mundiala izan zen, eta Espainiaren mendekotasuna (erregai fosilekin eta kapitalekin) handia zen. Ekoizpen-kostuak handitu ziren, eta lehiakortasun-eza nagusitu zen. Aurrezki-maila (familiek aurrezten zutena) baxua zenez, eta teknologia (patenteak) kanpokoak zirenez, langabezia etorri zenean barneko eskaria jaitsi zen.

%25eko inflazio-mailetara iritsi zen, kanpo-zorra 12.000 milioi dolarrekoa zen, eta Espainiako egitura ekonomikoak arazo larriak zituen (kapital-ondasunak zaharkituta zeuden, ez zegoen makineria modernorik).

Trantsizioaren Erronkak

Honi guztiari lan-gatazkak batu behar zaizkio. Trantsizioko gobernuek erronka honi aurre egin behar zioten, monopolioekin amaituz, merkatuak liberalizatuz, lan-arloko hitzarmenak eta legedi berria sortuz, demokrazia modernoko ongizate-estatua eraikitzeko asmoz.

Entradas relacionadas: