Depresio Handia: Kausak, Ondorioak eta Irtenbideak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,69 KB

Depresio Handia

Gerraosteko Giroa eta AEBen Gorakada

AEB munduko lehen potentzia ekonomikoa bihurtu zen, botere ekonomikoa handitzea lortu baitzuen Europa berreraikitzeko eman zituen maileguei esker. Europako herrialdeek zailtasun ekonomiko handiak zituzten artean, ia gainditu ezinezkoak, gainera, egin zituzten zorrak zirela eta. Alemaniak, gerrako galtzaile nagusiak, presio ekonomiko handiagoa izan zuen, etsai izan zituen herrialdeei eman beharreko ordainen ondorioz. Ezegonkortasun finantzarioak eta monetarioak egoera larriagotu zuten.

20ko Hamarkada Zoriontsua eta Gehiegizko Produkzioa

1924-1929 bitartean, herrialdeak suspertzen hasi ziren, AEB batez ere. Biztanleriaren gorakada eta bizi zen giro baikorra nabarmendu ziren. Estatu Batuar guztiek aberats izatera irits zitezkeela pentsatu zuten (Amets Amerikarra). Susperraldian, mota guztietako produktuak salerosten ziren, publizitatearen eta epekako salmentaren eraginez, eta multinazionalei esker, enpresak kontzentratu ziren produktibitatea handitzeko. Ondasun iraunkorren ekoizpena eta kontsumoa asko hazi ziren, batez ere banku-kredituari esker. Horrek guztiak, azkenean, gehiegizko produkzioarekin lotuta, krisia sorrarazi zuen. Europan ekonomia azkar suspertu zen monetaren egonkortasunari, industria modernoari eta Estatu Batuen inbertsioari esker. Europako ekonomia AEBko ekonomiaren menpe zegoen.

Espekulazio Finantzarioa eta Burtsaren Gorakada

Burtsaren gorakada handia. Pertsona eta erakunde askok kreditu bidez akzioak erosi zituzten, kotizazioaren arabera aurrerago garestiago saltzeko asmotan; horrela etekinak lortu eta kredituak ordaintzeko. 1929 arte burtsak izan zuen joera nagusia espekulazioa izan zen.

1929ko Kraka: Kausak eta Hedapena

1929ko krakaren kausa nagusiak honako hauek izan ziren:

  • Kontsumorako grina eta produkzio-sektoreetan inbertsio falta.
  • Aberastasunaren banaketa desorekatua.
  • Produktuen gehiegizko eskaintza eta gehiegizko produkzioa industrian eta nekazaritzan (stockak).
  • Espekulazio finantzarioa eta burtsako kotizazioen igoera neurrigabea.

Burtsaren Krisia: Ostegun Beltza

1929ko urrian (Ostegun Beltza), New Yorkeko burtsak behera egin zuen balio guztietan, eta beherakada horrek 1933. urtera arte iraun zuen. Hilabetean indize orokorra % 50 jaitsi zen.

Krisiaren Hedapena Sektore Ekonomikoetara

Krisia burtsatik bankuetara hedatu zen berehala, bankuek ezin izan baitzituzten maileguen balioak berreskuratu; banku askok porrot egin zuten. Oro har, enpresek eta kontsumitzaileek arazo larriak izan zituzten. Horren aurrean, kontsumitzaileek kontsumoa gutxitu zuten, eta enpresek, aldiz, produkzioa murriztu. Ondorioz, krisia sektore ekonomiko guztietara hedatu zen.

Mundu Mailako Krisiaren Hedapena

Egoera ekonomiko larriaren aurrean, AEBk kanpoan egiten zituen erosketak murriztu zituen, zorrak ordaintzea exijitu zien eta beste herrialdeei kredituak murriztu zizkieten. Ondorioz, Estatu Batuetako krisia mundu osora hedatu zen.

Depresio Handiaren Ondorio Nagusiak

Depresio Handiak ondorio larriak izan zituen mundu osoan:

  • Mundu osoan langabeziak gora egin zuen, bereziki Alemanian eta AEBn.
  • Jaiotza-tasek eta ezkontzek behera egin zuten, eta heriotza-tasek, berriz, gora.
  • Industrian eta nekazaritzan produkzioa txikitu zen.
  • Prezioek behera egin zuten, eta moneten balioa gutxitu zen.
  • Talde sozialen arteko tentsioak areagotu ziren.
  • Nazioarteko lankidetza alde batera utzi zen guztiz, herrialde guztiek politika protekzionista bultzatu baitzuten egoera latz horretatik irten nahian.

Krisia Gainditzeko Irtenbideak eta New Deal-a

Krisia egokien ulertu eta irtenbideak aurkitzeko orduan eragin handiena izan zuena John Maynard Keynes ekonomialari ingelesa izan zen. Amerikako Estatu Batuetan, Keynesen teoriak Roosevelt presidentearen New Deal politikaren bidez ezarri ziren.

Plan horren helburuak honako hauek izan ziren:

  • Enplegua sustatzea.
  • Produkzio industriala indartzeko langileen erosahalmena handitzea.
  • Nekazaritza-errentak industriakoekin parekatzea.

Frantziako eta Britainia Handiko gobernuek ere legedi ekonomikoa garatu zuten, besteak beste:

  • Lanaldia.
  • Langabezia-asegurua.
  • Produkzioaren murrizketa.
  • Diru-laguntzak.
  • Gutxieneko soldatak.

Entradas relacionadas: