Depresio Handia eta Faxismoaren Sorrera Europan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,15 KB

30 Amarkadako Depresio Handia: 1929ko Krisialdiaren Jatorria

Kausak hauengatik:

Gainekozpenak: Lehen Mundu Gerran sartu ziren herrialdeek gerrara bideratu zituzten beren ekonomiak, eta beste batzuek kontsumo-ondasunak ekoiztera. Gerra amaitzean, herrialdeek mota guztietako produktuak fabrikatu zituzten eta horrek soberakinak eragin zituen.

Espekulazioa: Bankuek maileguak eman zizkieten enpresei eta bezero partikularrei, eta haiek burtsan inbertitzen zuten dirua. Enpresa batzuk arazoak izaten hasi ziren, baina enpresa horien akzioak goratzen zihoazen, jende guztiak erosten zuelako. Arazoa zen akzio horiek ez zetorrela bat enpresek egiazki zituzten irabaziekin.

1929ko Crack-a: Enpresek diru-premia zutenean akzioak saldu zituzten: 1929ko urriaren 24an, Ostegun Beltza egunean, New Yorkeko burtsan akzioak saldu ziren. Horrela, beren balio guztia galdu zuten, eta enpresek eta inbertsoreek porrot egin zuten.

Depresio Handia eta haren Hedapena: Burtsan porrot egiteak krisialdi ekonomikoa ekarri zuen. Bankuek ondoa jo zuten, bezeroek beren dirua atera zutelako eta mailegu asko ordaindu ez zirelako. Gainera, nekazaritzako eta industriako produktuen eskaria murriztu egin zen, eta inbertsioak gutxitu. Ondorioz, enpresa askok itxi egin behar zuten eta hondamendia izan zen nekazarientzako. Langabezia ikaragarri hazi zen.

Krisialdia Munduan Zehar Hedatu Zen:

  • AEBk importazioak murriztu zituen, eta lehengaiak saltzen zizkieten herrialdeen porrota ekarri zuen.
  • AEBko bankuak Europan inbertitutako dirua etxera ekartzen hasi zen. Erabaki hori bereziki Alemanian eta Austrian izan zen kaltegarria, industria eta banku askok porrot egin zutelako.

Krisialdiaren Aurkako Neurriak: New Deal-a: Estatu Batuetan krisialditik irteteko hartu ziren neurriek arazoak areagotu zituzten. 1933an, Franklin D. Roosevelt presidente berriak New Deal ("Hitzarmen Berria") programa egin zuen. Horrela, Estatuak parte-hartze handiagoa izango zuen ekonomian, neurri hauen bidez:

  • Herri-lanetan inbertitu zuen enplegua sortzeko, eta enpresa handiei lagundu zien inbertsioak sustatuz.
  • Nekazariei diru-laguntzak eman zizkien.
  • Lan-baldintzak hobetu zituen.
  • Finantza-sistema berregituratu zuen.

Neurri horien helburua kontsumoa igotzea eta Estatu Batuetako ekonomiaren susperraldia eragitea zen.

Nazioen Elkarteak Londresko Konferentziara deitu zituen herrialdeak, krisialditik irteteko konponbide ekonomikoak elkarrekin erabakitzeko. Baina konferentzian ez ziren ados jarri, herrialde bakoitzak bere interesak defendatu zituelako.


Italia Lehen Mundu Gerraren Ondoren

Italia Lehen Mundu Gerran sartu zen, baina herritarrek desengainua izan zuten bake itunarekin. Aliatuek ez zieten eman gerra sartzearen truke zin egin zizkieten lurrak. Gerrak zorrak handitzea, inflazio handia eta langabezia handitzea eragin zuen.

  • Tentsio sozialak handitu ziren: Nekazari batzuek lur-jabe handien lurrak okupatzen hasi ziren eta fabriketako langileak grebak egiten eta fabrikak okupatzen hasi ziren. Goi-mailako eta erdi-mailakoak beldurtuta zeuden iraultza komunista etorriko zelako.
  • Alderdi politiko tradizionalek ezin zuten jakin egoerari erantzuten: Alderdi erradikalek jarraitzaile kopurua handitu zuten: Alderdi Komunista (ezkertiarra) edo Benito Mussoliniren Fasci Italiani di Combattimento (eskuindarra).

Faxismoaren Oinarri Ideologikoak

  • 1921ean Benito Mussolinik Alderdi Nazional Faxista sortu zuen.
  • Faxismoaren ezaugarri ideologiko nagusiak: Demokraziaren eta komunismoaren aurka egotea, gizabanakoa estatuaren mendean hartzea, Alderdi politiko bakarra, Duce-aren gidaritzapean, indarkeria gorestea, Ekonomia estatuaren menpe jartzea, autarkia lortzeko, balio nazionalak goraipatzea eta herrialdeen arteko desberdintasunak aldarrikatzea, Gerra eta imperialismoa goratzea. Italiarentzat inperio kolonial bat sortu nahi zuten.


Diktadura Baten Sorrera

  • Faxistek desordena sozialari aurre egiteko indarkeria erabili zuten: Atorra beltzek eraso egiten zieten ezkerreko militanteei, grebalariei eta sindikatuetako buruzagiei, inolako zigorrik jaso gabe.
  • 1922an Mussolinik boterea hartzea erabaki zuen. Atorra beltzen taldeak antolatu ziren Erromarako ibilaldia egiteko, erregeari Mussolini lehen ministro izendatzeko eskatzeko. Viktor Emanuel III.ak gobernua osatzea eskaini zion Mussoliniri.
  • Mussolinik hauteskundeak deitu eta gehiengo absolutua lortu zuen, oposizioaren aurka kanpaina oldarkorra eginda.
  • 1925etik aurrera diktadura ezarri zuen: arerioak hil zituen, alderdi politiko guztiak debekatu, sindikatuak debekatu eta gizabanakoaren eskubideak desegin zituen.
  • Polizia politikoa sortu zuen (OVRA) eta zentsura ezarri zen. Goi- eta erdi-mailako klaseen laguntzarekin, Mussolinik botere osoa lortu zuen.
  • Helburua, ekonomian industria kontrolatu eta autarkia ezartzea zen.
  • Kanpo-politika espantsionista: Etiopia eta Albania okupatu eta Espainiako Gerra Zibilean alde frankista lagundu zuen.


Nazismoa: Weimar Errepublika Ahula

  • Alemaniak Lehen Mundu Gerra galdu ondoren, behin-behineko gobernu bat sortu zen. Espartakisten altxamenduari aurre egin behar izan zien, baina altxamendu horrek porrot egin zuen.
  • Biltzar Konstituziogile bat egin zen Weimar hirian konstituzio bat egiteko. Alemania errepublika demokratikoa bihurtu zen.
  • Hasieratik errepublika berriak muturreko talde politikoen aurkaritza izan zuen. Muturreko ezkertiarrentzat erregimen oso moderatua zen. Talderik kontserbadoreenentzat errepublikak saldu egin zuen Alemania, Versaillesko Ituna sinatuta.

Hitler eta Alderdi Nazia

  • Alemaniar Langileen Alderdi Nazional Sozialista.
  • Hitler alderdiaren buru bihurtu zen eta SA sortu zituen.
  • 1923an Hitler estatu-kolpe bat ematen saiatu zen (Munich-eko Putsch-a), baina porrot egin zuen eta kartzelan sartu zuten.
  • Kartzelan "Nire Borroka" liburua idatzi zuen, non nazismoaren oinarriak azaltzen zituen. Faxismoaren antzerakoak dira, baina berezitasun batzuekin. Arrazakeria: Hitlerrek zioen arraza arioa arraza gorena zela, eta gailendu egin behar zitzaiela beheko arrazei, eslabiarrak, ijitoak eta juduak. Batez ere juduei leporatzen zitzaizkien Alemaniaren zorigaitz guztiak.
  • Bizi-espazioaren teoria (Lebensraum): Teoria honen arabera, arioek Europa Ekialdeko lurraldeak konkistatu behar zituzten eta bertako biztanleak esklabo bihurtu, kanporatu edo hil.

Hitler Boterera Nola Iritsi Zen

  • 1920ko hamarkadan egoera ekonomikoak tentsio sozialak areagotu zituen Alemanian.
  • Gerrako zorrak ordaintzeko gobernuak diru asko inprimitu behar izan zuen eta horrek hiperinflazioa sortu zuen.
  • 1925ean Hindenburg mariskala aukeratu zuten presidente eta ematen zuen egoera baretu zela.
  • Baina 1929ko krisiak gogor jo zuen Alemania. Langabezia asko hazi zen, krisiari aurre egiteko austeritate politikek langileak pobretu zituzten, tentsio sozialak handitu ziren, langileak alderdi komunistara jo zuten, erdi-mailako klaseak nazismora eta iraultza baten beldur, industria eta bankuetako jabeek naziak babestu zituzten, hauek ordena berrezarri ahal zutela uste baitzuten.
  • 1932ko hauteskundeak naziek irabazi zituzten, baina ez zuten gehiengo absoluturik lortu.
  • Hindenburg presidenteak, Alemaniako talderik eta negozio-gizonik kontserbadoreenek bultzatuta, Hitler kantziller izendatu zuen 1933ko urtarrilean.


Totalitarismo Nazia

  • 1933ko otsailaren 27an naziek Reichstageko sutea eragin zuten. Komunistei leporatu zieten horren errua eta aitzakiatzat erabili zuten haienganako jazarpena areagotzeko.
  • Hitlerrek alderdi politiko eta sindikatu guztiak debekatu zituen, alderdi nazia izan ezik.
  • Labana Luzeen Gauean, NSDAP alderdiaren barruan zituen etsaiak hiltzeko agindu zuen, horietako asko SA-ko kideak ziren.
  • Abuztuan Hindenburg hil zen, eta Hitler herrialdeko hiru kargu nagusien buru egin zen: Estatuburu, Gobernuburu eta Alderdi bakarreko presidentea.
  • Hitlerrentzat lehentasunezkoa zen Alemaniako biztanleriari arraza purutasuna itzultzea. Hori lortzeko gaixoak eta desgaituak hiltzeko agindu zuen eta juduen aurkako neurriak hartzen hasi zen, denborarekin gero eta gogorragoak izango zirenak.
  • 1933an, lanbide askotan aritzea debekatu zien juduei: medikuntzan, hezkuntzan...
  • 1935ean, Nurembergeko legeek juduen eta arioen arteko ezkontzak debekatu zituzten.
  • 1938an, kristal hautsien gauean, ehunka judu hil eta beste 26.000 kontzentrazio-esparruetara bidali zituzten.
  • 1942an, Bigarren Mundu Gerraren garaian, milioika judu hil zituzten.

Ekonomia Nazia

Alemania krisitik ateratzeko, estatu naziak esku hartu zuen ekonomian. Ordura arteko sindikatuak debekatu eta sindikatu bakarra ezarri zuen. Industria ere suspertu zuen. Autarkia lortzea helburu nagusi bat zen. Langabeziari aurre egiteko, herri-lan handiak eta etengabe berrarmatzea sustatu zuen. 1936tik aurrera industria astunaren ekoizpena eta enplegu betea lortu zuen, baina politika ekonomiko hori espantsionismoaren (gerraren) mende zegoen.

Monarkiaren Amaiera

  • 1931ko apirilaren 12an udal-hauteskundeak egin ziren eta errepublikanoek irabazi zuten ia probintzietako hiriburu guztietan.
  • Emaitzak jakitean Alfontso XIII.a erbesteratu zen eta behin-behineko gobernu bat sortu zen. Apirilaren 14an errepublika aldarrikatu zen.
  • Gobernu hori Donostiako ituna sinatu zuten alderdiek osatzen zuten eta gorte konstituziogiletarako hauteskundeak deitu zituzten.

1931eko Konstituzioa

  • Alderdi errepublikanoek irabazi zituzten hauteskundeak.
  • 1931eko konstituzioaren berrikuntza nagusiak: Gizabanakoari hainbat askatasun onartu zitzaizkion, emakumeen eta gizonen berdintasun legala. Dibortzio-legea sortu zen eta emakumeei botoa emateko eskubidea onartu zitzaien, Espainia estatu akonfesionala zen, erlijio ofizialik gabea, Eskualde autonomoak sortzeko aukera zegoen, Gizarte-ongizateari garrantzia: onura publikoko ondasunak desjabetu ahal ziren eta hezkuntza publikoa sustatu zen.

Biurteko Erreformista

  • Niceto Alcalá-Zamora bihurtu zen errepublikako presidente eta Manuel Azaña gobernuburu.
  • Azañak erreforma asko egin zituen. Nekazaritza erreforma abiarazi zuen, landu gabeko lurrak desjabetu eta lurrik gabeko nekazarien artean banatzeko, Kataluniari autonomia eman zitzaion, Erreforma militarra hasi zen: ofizialei errepublikari leialtasuna zin egitea eskatzen zitzaien eta egiten ez zutenei erreserbara pasatzeko aukera eman zitzaien, Lan-erreformak egin ziren, Hezkuntza publikoa indartu zen, Ezkontza zibila eta dibortzioa arautu ziren, Gobernuak aurka zituen: Lur-jabe handiak, elizako goi-hierarkiak eta armada, erreformak handiegiak iruditzen zitzaizkielako, Talde hauek Sanjurjo generalaren estatu-kolpea babestu zuten 1932an, baina porrot egin zuen, Anarkistei eta sindikatuei erreformak gutxi iruditzen zitzaizkien eta liskarrak izan zituzten ordena-indarrekin.

Biurteko Kontserbadorea

  • 1933ko irailean Azañak dimitu zuen eta hauteskunde berriak egin ziren.
  • Zentro eta eskuineko alderdiek irabazi zuten, Espainiako Eskuin Autonomoen Konfederazioa (CEDA) izan zen alderdirik bozkatuena eta Alejandro Lerroux-en alderdi erradikala iritsi zen boterera.
  • Gobernu berriak aurreko biurtekoan egindako erreformak aldatu edo indargabetu zituen: Nekazaritza-erreforma gelditu eta Sanjurjo generalaren estatu-kolpeko parte-hartzaileei amnistia eman.
  • Ezkerraren eta eskuinaren arteko tentsioek 1934ko Urriko Iraultza eragin zuten Lerrouxek CEDAko 3 ministro izendatzean.
  • Ezkerreko alderdiek greba iraultzale bat deitu zuten CEDAk Errepublikarako zekarren arriskuari aurre egiteko. Asturiasen langile erakundeek meatzeguneak okupatu zituzten gobernu iraultzaile bat sortzeko, baina gobernuak gogor erreprimitu zuen iraultza. Katalunian Lluis Companys-ek Kataluniako Estatua aldarrikatu zuen Espainiako Errepublika Federalaren barruan. Armadak altxamendua erreprimitu zuen eta gobernu autonomoko buruzagiak espetxeratu zituzten.
  • Gobernua krisian sartu zen: ustelkeria eta desadostasun ideologikoengatik gobernu koalizioa hautsi egin zen eta beste hauteskunde orokor batzuk egin ziren 1936ko otsailean.

Entradas relacionadas: