Denboraren Kudeaketa, Talde Dinamizazioa eta Lidergoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,94 KB
Denboraren Tarteak: Saldutakoa, Librea eta Aisialdia
Denbora Tarte Nagusiak
- Saldutako Denbora: Betebeharren denbora tartea (obligazioak).
- Denbora Librea: Betebeharretatik kanpo dagoen denbora tartea.
- Aisialdia: Onuragarria, helburua gozatzea duena.
Saldutako Denbora: Kategoriak
1. Laneko Denbora (Ikasketak)
2. Laneko Ez Denbora
- Betebehar Paraprofesionalak: Joan-etorrietarako denbora (eskolara, lanera joan, etab.).
- Premia Biologikoak Asetzea: Egunero egin beharreko ekintzak (jan, higienea, etab.).
- Familia Betebeharrak.
- Gizarte Betebeharrak: Konpromiso sozialak (kuadrillarekin gelditu) edo administratiboak (NAN, pasaportea, etab.).
Denbora Librea: Motak
- Jarduera Ez-autotelikoa: Autonomikoki aukeratzen dira. Ez dute berezko helbururik (adibidez, ibiltzera joan).
- Denbora Antzua: Gaizki bizitako denbora librea. Pasiboa eta aspergarria (adibidez, Instagram, TikTok).
Aisialdiaren Ezaugarriak eta Garrantzia
Ezaugarriak
- Denbora librean egiten da.
- Gozamen hutsagatik egiten da.
- Onuragarria da.
- Gogobetetasuna eta autoezagutza dakar.
- Eraldaketa soziala dakar (Autogarapena).
Harremana: Jarreraren arabera, jarduera bat aisialdia izan daiteke edo ez.
Dinamizatzailearen Lana eta Funtzioak
Dinamizatzailearen Gaitasunak
Dinamizatzaileak honako hauetan izan behar luke ona:
- Komunikatzen eta segurua izaten.
- Proaktiboa/Ekintzailea izaten (beti egiteko prest).
- Inprobisatzen (aldaketen aurrean).
- Jakintsua eta motibatzailea izaten.
- Enpatizatzen eta lotsa galtzen.
Dinamizatzailearen Funtzio Nagusiak
- Dinamizazioa Bultzatu: Mugiarazi taldea helburuak lortu ditzan.
- Integrazioa/Inklusioa Lortu: Talde guztiaren arteko harremanak sustatu.
- Parte Hartzea Sustatu: Helburua talde osoarena izan dadin.
- Barne Komunikazioa Sustatu: Taldekideen artekoa zein monitoreekin.
- Arazoen Aurrean Esku Hartu: Irtenbidea bilatzeko.
- Eredua Izan: Taldearentzako erreferentea izan.
Talde Dinamizazioaren Helburua: Garapen Integrala
Garapen Integralaren Dimentsioak
Talde dinamizatzailearen helburu nagusia Garapen Integrala da, etengabe aldatzen den prozesu jarraia.
Garapenaren 5 Dimentsioak
- Identitatea
- Adimena
- Gorputza (fisikoa, osasuna)
- Gizartea (soziala)
- Emozioak (arlo afektiboa)
Garapen Integralaren Baldintzak
- Biologikoak: Herentzia eta heldutasuna (bizitako esperientziak).
- Ingurumenekoak: Hezkuntza (kanpotik jasotakoa) eta soziala (lagunak, sare sozialak, etab.).
Taldearen Definizioa eta Funtzionamendua
Taldearen Definizioa
Taldea helburu amankomuna duten bi pertsona edo gehiagoren multzoa da.
Taldea Izateko Baldintzak
- Elkarrekiko elkarrekintza.
- Helburuen, baloreen eta jardueren existentzia amankomuna.
- Egonkortasun erlatiboa.
- Kide izatearen sentimendua.
- Kanpokoen onarpena.
Zergatik Biltzen Gara Taldean?
- Konpainia.
- Segurtasuna.
- Autoestima.
- Estatutua / Boterea (Besteek ezartzen dizuten balioa).
- Hainbat helburutara iristeko erraztasuna.
Talde Moten Sailkapena
Egituraren Arabera
- Talde Formala: Erakunde batek sortua.
- Rol desberdinak definituak (aurretik finkatuta).
- Beharrezko arauak zehaztuak.
- Talde Informala: Egunerokotasunean, kasualitatez edo laguntasunagatik sortua (adibidez, familia).
- Rolak ez daude finkatuta (baina badaude).
- Barne arauak (zehazturik ez).
- Harrotasuna (partaide izateagatik).
Kopuruaren Arabera
- Talde Txikiak.
- Talde Handiak.
Identitatearen Arabera
- Partaidetza Taldeak: Borondatezko taldeetan (Adibidez: erlijioa, familia, mutila edo neska izatea).
- Erreferentzia Taldeak: Talde batekoa izan nahi izatea, bilatzea.
Talde Rolak eta Lidergoaren Garrantzia
Talde Rolen Definizioa
Talde rola norberak taldean duen, hartzen duen edota berarengandik espero den eginkizunari deritzo.
Baldintza: Batek rola ezartzea eta besteek onartzea.
Rol Motak
- Rol Konstruktiboak: Kolaboratzailea, liderra, ikertzailea, etab.
- Rol Negatiboak: Erasotzailea, dominatzailea, etab.
Talde dinamizatzaile gisa, talde rolez baliatu gaitezke helburuetara iristeko. Ez dugu soilik ikasleen rolak aztertu behar.
Lidergoa: Definizioa eta Estiloak
Lidergoaren Definizioa
Lidergoa helburua lortzeko besteengan eragina izateko prozesua da.
Lidergoaren 2 Funtzio Nagusiak
- Taldearen egonkortasuna sustatzea.
- Helburuarekiko produktibitatea hobetzea.
Lider Baten Ezaugarriak
- Soziala.
- Karismatikoa.
- Segurua.
- Adimen irekia (Mente irekia).
- Proaktiboa.
Lider Estiloak
- Demokratikoa: Taldekideen ideiak kontuan hartzen ditu.
- Autokratikoa: Bere ideiek dute balio bakarra.
- Formala: Aldez aurretik zehaztua.
- Eredugarria: Taldekideek eredu gisa hartzen dutena.
- Laisser-faire liderra: Autoritate eta erantzukizun ia guztia taldeko kideen esku uzten du.