Denboraren Kontzeptua Gizarte Zientzietan: Gida Didaktikoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7 KB

Denbora Kategoriak eta Azpikategoriak

Nozioak

Erritmoa

  • Maiztasuna: gutxitan, askotan.
  • Erregulartasuna: beti, erregulartasunez.
  • Moteltasuna: poliki, motel, astiro.
  • Azkartasuna: agudo, azkar, presaka.

Orientazioa

  • Orain: gaur, oraintxe, egun.
  • Iragana: lehen, atzo, aspaldi.
  • Etorkizuna: bihar, beranduago, gero.

Kokapena

  • Jarraian: ondoren, bigarren, ondotik.
  • Aldiberekotasuna: batera, aldi berean.

Iraupena

  • Aldakorra: iraunkorragoa.
  • Iraunkorra: etengabe.
  • Betierekotasuna: betiko, betidanik.

1. Denbora Kategoriak Lantzeko Orientabide Didaktikoak

Teoria klasikoaren arabera, denboraren kontzientzia hartzeko hainbat kategoria landu behar dira:

  • Erritmoa: norberaren denboraren kontzientzia hartzea.
  • Orientazioa: lehen, orain eta gero bereiztea.
  • Kokapena: gertakariak segidan edo aldiberekoak direla ulertzea.
  • Iraupena: gertakarien izaera aldakorra edo iraunkorra identifikatzea.

Ariketa adibideak

Kontzeptu hauek lantzeko ariketa praktikoak proposa daitezke:

  • Gaua eta eguna bereiztea.
  • Lo egitea eta itzartzea.
  • Pijama eta kaleko arropa noiz erabili.
  • Esnatu eta oheratu artean egindako ekintzak ordenatzea.

2. Denboraren Izaera Soziala

Gizakiok orainean kokatuta gogoratzen ditugu bizitako gauzak, oroimenari esker (oroimen hau pertsonala zein kolektiboa izan daiteke). Bizi izandako esperientzia horretan oinarrituta, etorkizunean gertatu daitekeena proiektatzen dugu. Horretarako, funtsezko hiru denbora daudela jakin behar dugu: lehenaldia, oraina eta geroa.

Hiru denbora hauek subjektiboak dira; norberak bere bizipenak lehenaldian gogoratuko ditu. Baina, aldi berean, pasatako hori beste pertsona batzuekin igarotako denbora da; beraz, kolektiboa ere bada. Denbora, hortaz, maila partikularrean eta talde-mailan uler daiteke.

Zibilizazio baten barruan kokatuta, denboraren emaitza Imaginario Kolektiboa izango da, gizarte jakin horren mundua ulertzeko modua. Gizarte baten kultura bermatzea gizarte horretako irudi sinbolikoen oroitzapenean datza, nahiz eta kide guztiek oroitzapen berdinak ez izan.

Adibidez: Asian, Imaginario Kolektiboaren parte da berraragitzean sinestea. Mendebaldean, aldiz, kristautasunaren ikuspegia nagusitu da (munduak hasiera eta amaiera bat ditu).

Mendebaldeko imaginario kolektiboa

  • Finalista: klase sozialik gabeko gizarte utopiko bat lortzeko ideia, teknologiaz eta zientziaz hornitua.
  • Bakarra: denbora itzulezina da, ez dago atzerabiderik.
  • Lineala: ez da ziklikoa.
  • Progresiboa: datozen garaiak konplexuagoak eta hobeak izango direlako ustea.

3. Denbora Kronologikoa

Irakaskuntzan asko kritikatu da Gizarte Zientzietan (GZ), eta bereziki Historia irakastean, denboraren dimentsio bakarra denbora kronologikoa izatea. Kronologiak pertsonen eta gizataldeen denboraren joana neurtzen du eta historia lantzeko ezinbestekoa da, bestela guztia nahaste bat litzateke. Hala ere, ez du neurtzen unean uneko egoerari buruzko ezer.

Eskoletan, norberaren kulturako denbora zibila erakutsi behar da. Horrek barne hartzen du:

  • Ordularia irakurtzen ikastea.
  • Egutegia erabiltzea.
  • Kulturako data nagusiak eta festak ezagutzea.

Hau gertakari historikoekin batera edo lehenago irakatsi behar da, ikasleek azkarrago eta modu ulergarriagoan ikasiko baitute. Gure denbora-unitateak (astelehena, asteartea, asteazkena...) aurreko zibilizazioek une jakin batzuetan izan dituzten behar historikoen emaitza dira. Denbora kronologikoak historialariei denborak bereizten eta gertakariak ulertzen laguntzen die. Kronologiak berak ere badu bere historia propioa: denbora neurtzeko moduak pentsaerek eta behar ezberdinek markatzen dituzte.

Gure denbora neurrien ikuspegi historikoa

  • Egutegiak
  • Urteak
  • Hilabeteak
  • Asteak
  • Egunak

4. Zer da Denbora Irakastea Gizarte Zientzietan?

Ikasleek denbora kontzeptuak eraikitzeko, jarduerak programatu, diseinatu eta burutu behar dira. Jarduera hauek etengabeko praktika eskatzen dute; horrela, ikasleak denbora-lerroa osatuz doaz, segida, lehena eta geroa lotuz. Horrez gain, zeharkako kategoria bat ere landu beharra dago Lehen Hezkuntza (LH) osoan zehar, besteak beste:

  • Aditz-denborak.
  • Narrazioetako denbora.
  • Erlojua.
  • Egunaren zatiak.
  • Urtaroetako paisaiak.

Hurrengo eskola-etapetan ere denborazko ariketak garatzen jarraitu beharko dute, adibidez, Matematikan:

  • Mendeak eta milurtekoak.
  • Segidak.
  • Datazioak.

5. Denbora Historikoa

Positibismoaren ikuspegia

Positibismoarentzat, denbora historikoa historian zehar boterea izan duten pertsonek egindakoen eta hartutako erabakien kontakizun datatuan datza. Horretarako, dokumentuak beharrezkoak dira gertakarien ordena eta datak zuzenak izan daitezen. Denbora historiko hau ikuspegi linealekoa, bakarra eta progresiboa da.

Denbora historikoaren erritmoak (F. Braudelen arabera)

Erritmoak (Tempo)EzaugarriakIkerketa-gaia (adibidez)
Gertaerak (Epe Laburra)Norberarenak. F. Braudelen teoriaren aurreko "gertakari historikoekin" bat egiten du.Norberak bizi dituenak.
Koiunturak (Epe Ertaina)Dimentsio soziala. Gizataldeen historia.Bilakaera demografiko jakin bat.
Estrukturak (Epe Luzea)Dimentsio geografikoa. Gizakiaren eta ingurunearen arteko harremana.Zenbait marko geografiko.

Denbora historikoaren kategoriak

KategoriaDefinizioa
Aroak eta PeriodizazioaDenbora zatitzeko unitate handiena (adibidez, K.a. eta K.o.).
Denbora mitikoakMitoen irudimenezko munduak (haurrekin lantzeko egokia).
SegidakZer gertatu zen lehenago eta zer ondoren.
Iraupenak (jarraipenak)Iraupen laburreko, ertaineko edo luzeko gertakariak (askotan aldaezinak).
AldiberekotasunaBi gertakari edo gehiago batera gertatzea, nahiz eta iraupen desberdinekoak izan.
ErritmoakProzesu historikoen azelerazioak, geldialdiak, atzerabideak eta hausturak.

Entradas relacionadas: