Denboraren eta Espazioaren Irakaskuntza Lehen Hezkuntzan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,38 KB
Denboraren Irakaskuntza
Denbora irakastea: Jarduerak programatzea, diseinatzea eta burutzea, zeintzuen bitartez ikasleek eraikitzen dituzten denbora neurtzeko kontzeptuak. Jarduerok gailuen eta neurrien etengabeko praktika eskatzen dute. Horrela, badirudi denboraren lerroa osatuz doazela, segidan, lehena eta geroa lotuz. Zeharkako kategoria bat ere bada, Lehen Hezkuntza osoan landu beharrekoa (aditzak, narrazioetako denbora, erlojua, eguna, astea, hilabetea, urtea, eguna egutegia, urtaroak paisaian, etab.). Hurrengo eskola-etapetan ere garatu beharko dute ariketa matematiko esanguratsuetarako abilezia (mendeak, milurtekoak, segidak, datazioak, etab.).
Denbora Historikoa
Positibismoa: XIX. mendean garatutako metodologia historiografikoa; gertakarien segida hutsa; boteredun pertsonaia handien asmoen, erabakien eta eginkizunen kontaketara mugatzen zen Historia; tresna nagusia, dokumentua. Historiako denboraren osagarriak: gertakaria (hurrenkeraren arabera ondo ordenatua), eta gertatu zeneko data. Denboraren ikuspegi lineala, bakarra eta progresiboa. Eskoletan, positibismoan hautsi zutenak frantziarrak izan ziren.
Denbora Irakastearen Helburua
Historia ikasiz eta ariketa aproposen bitartez, gaur egungo ezagutza historikoarena den denboraren aniztasunaren zentzua eraikitzea. Ezingo da alboratu kausalitatearen ideia, ezta lehen mailako eta bigarren mailako iturriak ere. Gertakizunen segidaren ideia. Historiagileek erabiltzen dituzten periodizazioak baliatzea (Historiaurrea, Erdi Aroa, Erromanikoa, Ilustrazioa, …). Iraupen luzea, ertaina eta motzaren kontzeptuak. Erritmo historikoak (azelerazioa, geldialdia, atzerabidea). Aldiberekotasuna.
Espazioaren Irakaskuntza
Oharmen Topologikoa
Egozentrikoa da, 6-7 urte arte. Espazioa erlazio topologikoen bidez ulertzen du: hurbiltasuna, muga, barrualdea, kanpoaldea, jarraitua, etena, irekia, itxia. Ondo moldatzen da ezagunak dituen espazioetan. Ez da sartzen neurririk, ezta leku desberdinen arteko erlaziorik ere. Koordinaziorik gabeko oharmen espaziala da garai honetakoa, eta haurra bera da distantzia eta neurrien oinarria.
Oharmen Proiektiboa
7-10 urte inguru. Ikuspuntu jakin batetik begiratzean antzematen diren perspektiba eta erlazio espazialen bidez ulertzen du espazioa: aurrea, atzea, goia, behea, ezkerra eta eskuina. Hau da guk daukagun espazioaren ikuspena (ez guk dakiguna). Lantzeko: denetariko mapak, argazkiak, marrazki piktatuak, eskalak…
Oharmen Euklidearra
10-12 urtetik aurrera, neurriak eta proportzioak: objektibo eta abstraktoa. Espazioa errealitate objektibo moduan ulertu, eta ikuslearen ikuspuntuak ez du zerikusirik. Objektuak hiru dimentsioek markatzen dituzten ardatz perpendikularren bidez kokatzen dira: luzera, zabalera eta altuera; marra paraleloak, angeluak, distantziak. Matematikarekin du batez ere zerikusia, baita Geografiarekin ere (latitudea eta longitudea).
Estadio Topologikoa
Oso egozentrikoa; toki ezagunak norberaren etxearekin lotuta; ikonikoa soilik; ez dago eskalarik, norabiderik, orientaziorik, distantziarik; koordinaziorik gabeko "mapa".
Estadio Proiektiboa I
Oraindik, nagusiki egozentrikoa; koordinazio partziala eta toki ezagunen arteko lotura; norabide zehatzagoa, baina eskala eta distantziak ez zuzenak: bidea plano moduan, baina eraikinak, ikonikoak; perspektibaren lanketa urria.