Denbora Historikoaren Irakaskuntza: Metodoak eta Teoriak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,93 KB
Denbora Historikoa Irakastearen Helburuak
Ariketa aproposen bitartez Historia ikas daiteke, eta, era honetan, denbora historikoari zentzua emango diogu. Ezingo da alboratu kasualitatearen ideia, ezta lehen mailako eta bigarren mailako iturriak ere. Denbora historikoa irakastean, hiru helburu hauek lortu behar ditugu:
- Ikasleek gertakizunen segidaren ideia eraiki behar dute.
- Historialariek (adibidez, Emilio Majuelo) erabiltzen dituzten periodizazioak ezagutu behar dituzte: Historiaurrea, Antzinaroa, Erdi Aroa, Ilustrazioa...
- Iraupen luzeko, ertaineko eta motzeko kontzeptuak ulertu behar dituzte, erritmo historikoa eta aldiberekotasuna landuz.
Nola Ikasten Da Denbora Gizarte Zientzietan?
Ezin da denbora historikoa irakasten hasi ikasle batzuek denboraren inguruko kontzeptu sinpleenak (urteak, mendeak...) oraindik menperatzen ez dituztenean. Arazo hau gertatzen da ikasgela batean maila desberdinak daudenean, kontzeptuak azaltzean etenuneak ematen direlako eta besteetan prozeduren errepikapenak egiten ez direlako.
Denbora Kontzeptua Haurraren Garapenean
Antzemandako denbora espazioari lotutako denboraren pertzepzioarekin lotzen da.
Aldaketak Teoria Klasikoetan
Haur txikientzako kontakizunen egitura egokiena, N. Stein eta C. Gleen-en arabera, honako hau da:
- Marko orokorra.
- Hasierako gertaera.
- Barne-erantzuna: protagonistak hartutako erabakiaren zergatia azaltzen duena.
- Ahalegina: protagonistak lortu nahi duen helburua.
- Ondorioak: helburua lortu denean.
- Erantzunak, erreakzioak: protagonistarenak.
Calvaniren Proposamenak
Calvanik dio:
- Haurra eskolara iraupenaren ideia ulertuta iristen da.
- Historia ulertzen ez badute, informazio ezagatik da.
Familiaren historiari helduta, Calvanik hau proposatzen dio irakasleari:
- Aiton-amonek bizitakoa kontatzea: Gerra Zibila, gerraondokoa...
- Bizimodu desberdinak ezagutzea.
- Historia aurrera joan ahala nola mantentzen diren gauzak aztertzea: abizenak, herrien izenak, kaleen izenen zergatia...
- Azken hamarkadetako asmakizunak ordenatzen jakitea: kotxea, telebista, irratia, penizilina...
- Haurrek denbora kronologikoaren neurgailu eta antolatzaileak zuzen erabiltzen dituzten baieztatzea.
Denbora Edukiontziak Historia Irakasteko
- Gizakirik ez zegoenean.
- Arrantzan eta ehizan bakarrik zekitenean.
- Lehen nekazariak.
- Lehen hiri handiak.
- Lehen lantegiak.
- Aiton-amonak txikiak ziren garaia.
- Gurasoak txikiak zirenean.
- Orain (jaio naizenetik gaur arte).
Kieran Eganen Teoria
Bere ikerketa herri agrafoen (idazten ez zekitenen) kultura-transmisioan oinarritzen da, bereziki hizkuntza idatzirik gabeko herri eta kulturetan mitoak transmititzeko eta ulertzeko moduei buruzko ikerketetan.
Piageten Didaktikari Egindako Kritika
Eganek Piageten didaktika-printzipio orokorrei kritika egiten die:
- Zehatzetik abstraktura.
- Ezagunetik ezezagunera.
- Sinpleenetik orokorrera.
- Manipulazio aktibotik kontzeptualizazio sinbolikora.
Kritikaren Oinarriak
- Partziala: soilik adimen logiko-matematikoaren garapenerako balio duelako.
- Erredukzionista: Piaget lau esalditara bihurtutako doktrina itxian laburbildu duelako.
- Umeen irudimena eta fantasia baztertzen dituelako.
Konstruktibismoa eta Eganen Ikuspegia
- Konstruktibismoaren axioma nagusia: haurrek aldez aurreko ezagupenetan oinarrituta ikasten dute, beren adimen-mekanismoetan dutenaren gainean.
- Haurrak etengabe irudi mentalak sortzen ari dira, seguruenik inoiz esperimentatu ez dutenaren inguruan.
- Gaitasun horri lagunduz, kontzeptu abstraktuen bikoteak sortzen dituzte:
- Ontasuna / Gaiztotasuna
- Adorea / Koldarkeria
- Benetakoa / Gezurrezkoa
- Handitasuna / Txikitasuna
Horregatik, ez al dute alderantziz ikasiko?
- Abstraktutik zehatzera.
- Konplexuenetik sinpleenera.
- Ezezagunetik ezagunera.
- Kontzeptualizazio sinbolikotik manipulazio aktibora.
Eganen Zalantzak
- Historiara iristeko, derrigorrez familia eta auzoa ikastea ez al da okerreko bidea?
- Ez al da hobea izango informazio historikoa irudimenez sortutako egoera abstraktuak sortzeko osatutako kontakizun baten bitartez ematea?
Piageten Printzipioen Balio Unibertsalaren Zalantzak
Lau printzipio horiek ez dute balio orokorrik, izan ere:
- Umeak berehala hasten dira hitz egiten, eta hizkuntza abstraktua da.
- Errazagoak diren eragiketak behin eta berriz eginez, neketsuagoak bihurtzen dira.
- Ikasteko jarduera guztiek muga itxi bat dute (testuinguruaren arabera mugatua eta pobrea da).
- Dituzten esperientzien inguruan mila galdera egiten dituzte.
- Beste testuinguru batzuetara ihes egiten dute, denboran eta espazioan urruti daudenetara.
Historiaren Irakaskuntza Lehen Hezkuntzan (5-8 urte)
Munduaren eboluzioa ardatz hartuta:
- Lehen maila: askatasunaren aldeko eta zapalkuntzaren aurkako borroka.
- Bigarren maila: segurtasunaren aldeko eta beldurraren aurkako borroka.
- Hirugarren maila: jakinduriaren aldeko eta ezjakintasunaren aurkako borroka.
Ondorioak
- Denbora kronologikoa ondo finkatu behar da: mendebaldeko egutegia...
- Denbora historikoa landu behar da.
- Jatorrizko denbora eta denbora mitikoa bereizi behar dira:
- Bibliako Genesia eta Hasiera.
- Mitologia klasikoa.
- Euskal mitologia.
- Denboraren linealtasuna ulertu behar da: iraupen luzea, ertaina eta motza; aldiberekotasuna; erritmo motel eta azkarrak.