Demokraziaren bilakaera: Zuzenetik Ordezkaritzara
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,15 KB
Demokrazia Zuzena: Antzinako Atenas
Demokraziak garapen-maila gorena Greziako Atenas hirian lortu zuen K.a. V. mende inguruan.
Ezaugarriak
- Hiritar guztiek (gizon askeak, adinez nagusiak, guraso atenastarren semeak) parte hartzen zuten batzarretan, bertan erabaki politiko guztiak hartzen zirelarik.
Demokrazia Modernoa: Ordezkaritzazko Demokrazia
Mendeko izatetik herritar izatera
Sistema demokratikoa XVIII. mendearen amaieran agertu zen berriro (Atenas izan zen lehena), desagertua egon ondoren.
Demokraziaren berrezarpena eta gertaera funtsezkoak
Bi gertaera historiko funtsezko gertatu ziren hori ahalbidetzeko: Frantziako Iraultza eta Ameriketako Estatu Batuen Independentzia.
Estatu modernoak Atenas hiria baino tamainaz handiagoak eta konplexuagoak dira, eta zuzeneko demokraziaren ordez, ordezkaritzazko demokrazia garatu dute.
Ordezkaritzazko demokraziaren ezaugarriak
- Herritarrek ez dute zuzenean parte hartzen.
- Hauteskundeak aldika egiten dira ordezkariak hautatzeko.
- Ordezkariek parlamentua osatzen dute.
Demokrazia berriro agertzeak gizon-emakumeak mendeko izatetik herritar izatera pasatzea ekarri zuen.
Atenas eta Demokrazia Modernoa: Konparaketa
Antzinako greziarren demokrazia zuzena zen: hiritarrek lege proposamenak egiten zituzten (Heroi Eponimoen monumentuan) eta zuzenean parte hartzen zuten Ekklesia deritzon asanblada nagusian. Demokrazia modernoa, ostera, ordezkaritza sistema batean oinarritzen da, eta hiritarren botere zuzena hauteskundeetan hasi eta amaitzen da.
Demokraziak bete beharreko baldintzak
- Legearen Inperioa (legearen aurrean berdintasuna)
- Botere-banaketa: betearazlea, legegilea, judiziala.
- Hauteskunde libreak: Sufragio Unibertsala.
- Legeak aitortu eta babestu herritarren eskubideak errespetatu daitezen (berdintasuna, askatasuna, parte-hartzea).
Botere-banaketa
Botere Legegilea
Herriak zuzenean aukeratzen duen parlamentuak du botere legegilea. Ganbera bakarrean antola liteke (EAEko Legebiltzarra, esaterako) edo bi ganberakoa (Espainiako Kongresua eta Senatua).
Botere legegilearen eginkizun nagusiak dira legeak onartzea, indargabetzea edo aldaraztea, zergak ezartzea, arazo politikoak eztabaidatzea eta argitzea, eta gobernua bera kontrolatzea, hiritarren iritzia beti kontuan hartuta.
Botere Betearazlea edo Gobernua
Parlamentuan gehiengoa lortu duen alderdiak osatzen du gobernua, eta herriaren nahiaren egiletzat hartzen da. Estatuaren eguneroko kudeaketaren ardura du bere gain. Funtzio nagusia barne- eta kanpo-politika zuzentzea du, legeak betetzen direla bermatzea, defentsa eta oinarrizko zerbitzuak ziurtatzea, besteak beste.
Botere Judiziala
Botere judizialari dagokio legeak ondo betetzen diren epaitzea, lege-hausteak epaitzea eta hiritarren eskubideak bermatzea. Horregatik, aurreko beste bi botereetatik bereizita dago, erabateko askatasuna ziurtatzeko. Botere judiziala bermatzeaz epaileak arduratzen dira.