Demokraziaren bilakaera: Antzinatetik gaur egunera

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,12 KB

Demokraziaren definizioa

Demokrazia hitzak "boterea" edo "gobernua" esan nahi duena da. Gizarte demokratikoetan, guk aukeratutako ordezkariek baino ez dute gobernatzen, eta ez denek hautatutako ordezkariek. Hau da, gehiengoaren ordezkariek baino ez dute gobernatzen. Batzuen ustez, gehiengoaren arauak zuzendu behar duela demokrazia, eta beste batzuen iritziz, arau hori gaiaren arabera mugatu behar dela.

Greziako demokraziaren oinarria

K.a. VI. mendean, herritar guztien esku zegoen gobernua Atenasen, baina polisean jaiotako gizon askeak baino ez ziren herritar. Herritarrak asanblean biltzen ziren gai publikoei buruzko erabakiak hartzeko. Hortaz, herritarrek zuzenean hartzen zituzten erabakiak, eta ez zuten ordezkaririk aukeratzen.

Demokrazia modernoaren eta Greziakoaren arteko aldeak

Hona hemen 20 menderen buruan azaldutako demokrazien arteko aldaketak:

  1. Komunitateen tamaina da funtsezko desberdintasunetako bat. Komunitate txikiak ziren, eta kide guztiak elkar ezagutzen ziren.
  2. Gizarte trinkoak eta ekonomikoki independenteak ziren.
  3. Ez zegoen gizartetik banandutako instituziorik. Eztabaidetan eta erabakiak hartzeko sistemetan ez ezik, herritarren partaidetzan ere bazuen eragina zuzeneko demokraziak, herritarrek zozketa bidez lortzen baitzituzten karguak.
  4. Demokrazia jendearen bizimoduaren parte zen. Zaila zen gai publikoak eta pribatuak bereiztea.

Gaur egungo demokraziaren eta Greziakoaren arteko antzekotasunak

  1. Argudiaketa arrazionala zen Atenaseko polisaren agintaritzaren oinarria. Botere politikoa duenak herritarrek onartzeko moduko arrazoiak eman behar ditu.
  2. Lotura estua dago herritarren eta partaidetzaren artean.
  3. Funtsezko zeregina zuen gizarte-hezkuntzak; izan ere, orduko demokrazian funtsezkoak ziren ondo prestatutako herritarrak.

Ordezkaritzazko sistema

Lehenik, botere-banaketa egin behar da gizabanakoen askatasuna babesteko. Gainera, botere legegileak hautatua eta arduratsua izan behar du, eta hautesleei erantzun behar die. Hori da ordezkaritzazko sistemaren abantaila handiena. Oinarriak hauek dira:

  1. Sufragio unibertsala, botere politikoa bermatzeko modua baita.
  2. Botoa isilpean ematea, herritar guztiek erabakitzeko askatasuna izango dutela bermatzeko.
  3. Aldizka hauteskundeak egitea.
  4. Hautagai politikoen arteko lehia askea.
  5. Gehiengoaren araua onartzea, erabaki politikoak hartzeko tresna nagusitzat hartuta.
  6. Prentsa askatasuna egoteaz gain, herritar guztiek hezkuntza izango dutela bermatu behar da.

Gizakia izaki askea: Askatasuna

Askatasunak bereizten du gizakia (John Stuart Mill). Askatasun hori banakotasunaren oinarria da, eta askatasunez jokatzeko aukera ematen duen gizarte- eta politika-esparru batean sortzen da. Gizabanakoak gizartea behar du bere burua garatzeko; izan ere, komunitatearen eremuko askatasunean guztien ongia lortzeko lan egiten baita eremu horretan.

Partaidetza demokratikoa

Garapen hau bultzatzen duen gizartea izango da gizarte ona. Eta horretarako funtsezkoa da antolaketa demokratikoa; izan ere, bizitza publikoaren gidaritzan parte hartzea da gaitasun horien funtsezko parte bat. Partaidetza demokratikoak legeak egitera bultzatzen ditu gizabanakoak.

Demokrazia elitista

Teoriak (Max Weber): gobernu-lanetan aritu behar dutenak onartzeko edo baztertzeko mekanismoa baino ez da demokrazia. Herriak ez du gobernatzen, eta ez du zertan gobernatu ere. Schumpeterrek demokraziari buruzko teoria zuzendu nahi zuen, eta demokrazia errealista aldarrikatzea zuen helburu, oinarri enpirikoa izango zuen demokraziaren alde egitea. Hiru urrats egin zituen:

  1. Bere esanetan, guztien ongia lortzen laguntzen duten erabaki politikoak hartzeko instituzio-akordioa da demokrazia.
  2. Definizio horrek kontzeptu abstraktuak zituela erakutsi nahi izan zuen. "Kontzeptuak lausoak direnez, ezin dezakegu bereizi zein herrialdetan dagoen demokrazia eta zeinetan ez".
  3. Hori dela eta, beste definizio bat atera zuen: "Metodo demokratikoa erabaki politikoak hartzeko mekanismoa da, eta hautetsi jakin batzuek erabakiak hartzeko boterea eskuratzen dute".

Ordezkaritza eta Partaidetza: Ikuspegiak

Gizakiaren duintasuna eta autonomia bere gain eragina duten erabakietan aktiboki parte hartzeko aukerarekin lotu izana da. Ordezkaritzazko demokrazia ez zaie nahikoa iruditzen, eta demokrazia garapena dela adierazten dute. Partaidetzazko demokraziak ontzat hartzen ditu demokrazia liberaleko instituzio nagusiak. Alabaina, partaidetzazko demokraziak demokrazian sakontzea bilatuko du, eta gizarteko eremu guztietan partaidetza handiagoa izango da.

Demokrazia deliberatzailearen alde

Demokrazia batek legitimoa izan nahi badu, demokrazia deliberatzaile izaten saiatu behar du. Demokrazia guztiek izan beharreko zenbait alderdi nabarmentzea.

Deliberazioa: Kontzeptua eta garrantzia

Gai bakoitzean dauden aukeren alde onak eta alde txarrak publikoki aztertzea da deliberazioa. Deliberazioan parte hartzen dutenek, aukera bakoitzaren aldeko eta kontrako arrazoiak azaltzen dizkiete gainerakoei erabakiak hartu aurretik. Hain zuzen ere, deliberazio hitza latinezko 'libra' hitzetik dator, eta 'balantza' esan nahi du. Politikan erabakiak hartzeko metodoa izan zen hasieran deliberazioa, baina gizabanakoek barne-gogoeta egiteko ere erabili izan dute gerora. Deweyren ustez, demokraziak ez du izan behar gehiengoaren arauaren aplikazio mekaniko soila. Aitzitik, gehiengoak nola osatzen diren aztertzea da garrantzitsuena. Hona hemen nola osatzen diren gehiengoak:

  1. Erabakiak hartu aurretik eztabaida eginda.
  2. Gainerakoek emandako arrazoi onak entzun, eta hasierako iritziak aldatuta.
  3. Denen artean arrazoizko akordioak lortzen saiatuta. Guztien ongia lortzeko ahalik eta egokienak izan behar dute akordio horiek.

Entradas relacionadas: