Demokrazia Ereduak: Elitista, Merkatu-Mekanismoa eta Deliberatzailea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,05 KB
Demokrazia Elitista
Demokrazia elitistari buruzko teoriak Max Weber eta Joseph Schumpeterren lanetan daude oinarrituta, eta hau aldarrikatzen dute: Demokrazia gobernu-lanetan aritu behar dutenak onartzeko edo baztertzeko mekanismoa baino ez da. Herriak ez du gobernatzen, eta ez du zertan gobernatu ere. Adituek gobernatzeko duten eskubidea legitimatzea da herriaren zeregin bakarra. Demokrazia ez da herriaren gobernua, herriak nahi duen gobernua baizik.
Schumpeterrek nahi zuena zen: espekulazio, utopia eta ideal faltsu orotatik aske utzi. Demokrazia errealista aldarrikatzea zuen helburu. Definizio horrek kontzeptu abstraktuak zituela erakutsi nahi zuen.
Hori dela eta, beste definizio bat, askoz errealistagoa: Metodo demokratikoa erabaki politikoak hartzeko mekanismoa da.
Merkatu-Mekanismoa
Ikuspegi horren arabera, merkatu-mekanismoa da demokrazia. Kontsumitzaile izaten dira hautesleak, eta politikoak, berriz, salgaien saltzaileak. Batzuek eta besteek beren onura eta interesak baino ez dituzte bilatzen, eta botoak eta alderdi politikoez baliatzen dira horretarako. Horrela, gobernua aukeratzean eta legitimatzean datza, funtsean, bizitza politikoa.
Demokrazia Deliberatzailea
XX. mendeko 90eko hamarkadatik hainbat egilek azpimarratu izan dute demokrazia batek legitimoa izan nahi badu, demokrazia deliberatzaile izaten saiatu behar duela. Egile horien helburua ez da beste demokrazia-eredu bat proposatzea, baizik eta demokrazia guztiek izan beharreko zenbait alderdi nabarmentzea.
Deliberazioa zer da?
Gai bakoitzean dauden aukeren alde onak eta txarrak publikoak aztertzea. Deliberazioan parte hartzen dutenek aukera bakoitzaren aldeko eta kontrako arrazoiak azaltzen dizkiete gainerakoei, erabakiak hartu aurretik.
Deliberazioaren jatorrian Aristotelesen ekarpenak nabarmendu behar dira, baita Deweyk egindakoak ere.
Deweyren ustez, demokraziak ez du izan behar gehiengoaren arauaren aplikazio mekanismo soila. Gehiengoak nola osatzen diren aztertzea da garrantzitsuena. Honela izan behar du:
- Erabakiak hartu aurretik eztabaida eginda.
- Gainerakoek emandako arrazoi onak entzun, eta hasierako iritziak aldatu.
- Denen artean arrazoizko akordioak lortzen saiatu. Guztien ongia lortzeko ahalik egokienak izan behar dute akordio horiek.
Gizarte demokratikoan, demokrazia deliberatzailea da denen borondatea sortzeko prozesua. Borondatearen eraketa demokratikoa esaten zion Habermasek. Hortaz, hau da demokrazia deliberatzailearen oinarria:
- Demokrazia bat legitimoa den esateko, taldeko erabakietan esku hartzen duten subjektuek deliberazio eraginkorretan parte hartzeko zer gaitasun edo aukera duten hartzen da kontuan.
- Eskakizunak justifikatu egin behar dira, jendeak eskakizun horiei buruz gogoeta egin eta onartzeko.
- Hau da demokrazia deliberatzailearen funtsezko elementua: Gizabanakoen edo taldeen lehentasunak deliberazio-prozesuan zehar aldatu ahal izan dira. Argudioak erabiltzen dira jendea konbentzitzeko eta ez manipulazioa.