Demokrazia deliberatzailearen alde
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,24 KB
Demokrazia deliberatzailearen alde
Demokrazia batek legitimoa izan nahi badu, demokrazia deliberatzaile izaten saiatu behar da. Demokrazia guztiek izan beharreko zenbait alderdi nabarmentzea da.
Deliberazioa
Gai bakoitzean dauden aukeren alde onak eta alde txarrak publikoki aztertzea da deliberazioa. Deliberazioan parte hartzen dutenek, aukera bakoitzaren aldeko eta kontrako arrazoiak azaltzen dizkiete gainerakoei, erabakiak hartu aurretik. Hain zuzen ere, deliberazio hitza latinezko libra hitzetik dator eta balantza esan nahi du.
Politikan erabakiak hartzeko metodoa izan zen hasiera deliberazioa, baina gizabanakoek barne-gogoeta egiteko ere erabili izan dute gerora.
Dewey-ren ustez, demokraziak ez du izan behar gehiengoaren arauaren aplikazio mekanismo soila. Aitzitik, gehiengoak nola osatzen diren aztertzea da garrantzitsuena.
- Erabakiak hartu aurretik eztabaida egin.
- Gainerakoek emandako arrazoi onak entzun eta hasierako iritziak aldatuta.
- Denen artean arrazoizko akordioak lortzen saiatuta. Guztien ongia lortzeko ahalik egokienak izan behar dute akordio horiek.
Demokrazia deliberatzailea
Gizarte demokratikoan, demokrazia deliberatzailea da denen borondatea sortzeko prozesua, borondatearen eraketa demokratikoa esaten zion.
Oinarriak:
- Taldeko erabakietan esku hartzen duten subjektuek deliberazio eraginkorretan parte hartzeko zergaitasun edo aukera duten artean da kontuan.
- Eskakizunak justifikatu egin behar dira, jendeak eskakizun horiei buruz gogoeta egin eta onartzeko.
- Gizabanakoen edo taldeen lehentasunak deliberazio-prozesuan zehar aldatu ahal izango direla ziur egotea.
Deliberazioan, argudioak erabiltzen dira, eta ez manipulazioa edo hertsadura. Demokrazia deliberatzailea eta inposizio autoritarioa ez dira gauza bera, ez eta demokrazia deliberatzailea eta bateratze demokrazia ere. Inposizio autoritario, diktatorial, paralelista eta tiranikoa demokraziaren kontrakoa da guztiz, baina bateratze demokrazia ahul batekin etsitzea ere ez da legitimoa. Demokrazia hori gizabanako bakartuz osatuta dago, eta gizabanako horiek botoak batu eta gehiengoaren emaitza inposatzen dute. Gaur egungo gizarte pluralistetan beti sortu ohi dira desadostasunak. Aldiz, deliberatzaileen arabera, lehentasunak eta interesak ez dira pribatuan sortzen, baizik eta gizartean sortzen dira. Horregatik, lehentasunak publikoki aldatzeko metodo arrazionala da deliberazioa, eta ez lehentasunak bateratzeko metodoa.
Deliberazio-prozesuaren etapak
- Solaskideak desadostasunaren berri ematen dute, eta desadostasuna konpontzeko proposamenak ematen dituzte.
- Deliberazioaren parte hartzen dutenek argudioen bidez bermatzen dituzte proposamenak, gainerako parte-hartzaileek proposamenak ulertzeko eta onartzeko.
- Akordio informal bat lortzen dute aldeek, elkarrekin jarduteko konpromisoa ematen dute eta dagokien ardura hartzen dute. Ez dira konpromiso abstraktuak bakarrik hartzen, serioak ere.
- Akordio informala erabaki ofiziala bihurtzen da, bozketa edo ordezkaritzaren bitartez.
Deliberazioak orientatzeko printzipioak
Prozesu politikoak politiken edukia sortzen laguntzen dute:
- Elkarrekikotasuna: Arrazoi publikoa arautu behar du. Horren arabera, kide bakoitzak proposamenak egin eta gainerakoek ulertzeko eta onartzeko moduko justifikazioak eman behar ditu.
- Publizitatea: Kide guztiek, zuzenean edo ordezkaritza bidez, deliberazio-prozesuan parte hartzeko aukera izan behar dute. Prozesuak gardena izan behar du, eta denek jakin behar dute konpromisoa hartzen dutela.
- Kontuak ematea: Kontuak eman behar dizkiete gainerakoei, eta beste batzuen izenean parte hartzen dutenek deliberazioan kontuak eman behar dizkiete ordezkatutakoei.
- Oinarrizko askatasuna: Segurtasun fisiko eta mentala.
- Oinarrizko aukera: Herritar guztiek bizimodu egokia izateko behar dituzten gutxieneko sozialak adierazten ditu.
- Bidezko aukera: Diskriminazio ez-legitimorik egin gabe banatu behar dira aukerak.