Demokrazia DEFINIZIOA

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,01 KB

1Demokraziaren definizioa

Demokrazia hitza esan nahi du herriaren gobernua gizarte demokratikoetan gehiengoen aukeratutako ordezkariek baino ez dute gobernatzen.
Batzuen iritziz, herritarrek botere gehiegi duten beste batzuen ustez, botere gutxiegi. Batzuen ustez, gehiengoaren arauak zuzendu behar du demokrazia, eta beste batzuen iritziz, arau hori mugatu egin behar da.
Herriak legitimatzen duen ordena politikoa da demokrazia. Ideia hori ez da aski herriaren subiranotasuna nola gauza daitekeen zehazteko.

2Greziako oinarria

K.A. VI. Mendean, herritar guztien esku zegoen gobernua, esklaboak, emakumeak, atzerritarrak eta hogeita hamar urtez azpikoak talde horretatik kanpora geratzen ziren. Asanblean biltzen ziren, erabakiak hartzeko. Herritarrek zuzenean hartzen zituzten erabakiak.
Gaur egungo demokraziaren eta Greziakoren arteko aldeak
-

Komunitateen tamaina da funtsezko desberdintasunetako bat. Greziako komunitateak txikiak ziren, eta kide guztiek elkar ezagutzen zuten.
-Ez zegoen klaseen arteko oposiziorik.
-Ez zegoen gizartetik banandutako instituzio bat, herritarrek zozketa bidez lortzen zituzten karguak, eta asanblearen aurrean eman behar izaten zituzten kontuak.
-Zaila zen gai publikoak eta pribatuak bereiztea. Parte hartze politikoa zen eguneroko bizitzaren oinarria.
Gaur egongo demokraziaren eta Greziakoaren arteko antzak
-

Argudiaketa arrazionala zen Atenasko poliseko agintaritzaren oinarria.
-Lotura estua dago herritarren eta partaidetzaren artean. Aristotelesek ere adierazi zuen gizakien oinarrizko ezaugarria zela partaidetza.
-Funtsezko zeregina gizarte hezkuntzak funtsezkoak ziren ondo prestatutako herritarrak, herritar zintzoak.

3Demokrazia elitista

Teoriak Max Weber-en eta Joseph Schumpeter-en lanetan: gobernu lanetan aritu behar dutenak onartzen edo baztertzeko mekanismoa da demokrazia. Adituek gobernatzeko duten eskubidea legitimatzea da herriaren zeregin bakarra.
Schumpeterrek demokraziari buruzko teoria zuzendu nahi izan zuen: demokrazia errealista aldarrikatzea zuen helburu. Bi egiteko horiek gauzatzeko, hiru urrats hauek egin zituen:
1-Pentsalari klasiko guztiek erabiltzen zuten demokraziaren definizioa hartu zuen oinarritzat.
2-Definizio horrek kontzeptu abstraktuak zituela erakutsi nahi izan zuen. Horregatik, aldatu egin behar zela esaten zuen.
3-Beste definizio bat eman zuen Schumpeterrek, “ metodo demokratikoa erabaki politikoak hartzeko mekanismoa da. Herriaren botoa lortzeko leian ibili ondoren, hautetsi jakin batzuek erabakiak hartzeko boterea eskuratzen dute.

Merkatu mekanismo

Ikuspegi horren arabera, merkatu-mekanismoa da demokrazia: Kontsumitzaile izaten dira hautesleak, eta politikariak, berriz, salgaien saltzaileak. Batzuek eta besteek beren onura eta interesak baino ez dituzte bilatzen, eta botoaz eta alderdi politikoez baliatzen dira horretarako. Horrela, aldizka gobernua aukeratzean eta legitimatzean datza, bizitza politikoa.

Partaidetzazko demokrazia

Teoria elitistek ez dute kontuan hartzen oso bestelako azalpena ematen direla sistema justifikatzeko. Ez dute ulertzen gure instituzioen funtsa, ahaztu dute egiazko demokraziak, ordena demokratikoaren instituzioez gain beste zerbait hartzen duela barne: ideiak. Ideiok demokraziak nolakoa izan beharko lukeen aldarrikatzen dute beti. Herritarrek beste zerbait eskatzen diotela demokraziari.
Errealismo politikoak errealitatea kontuan hartzea gomendatzen du: Gizakiak diren bezalakotzat hartzea gomendatzen du. Baina gizakiak errealitate hori aldatzeko gai dira.

Ordezkaritza eta partaidetza


Ezaugarri nagusia duintasuna eta autonomia bere gain eragina duten erabakietan aktiboki parte hartzeko aukerarekin lotu izana da.
Ordezkaritzazko demokrazia ez zaie nahiko iruditzen, funtsezkoa da partaidetza politikoa indartzea, gizarte zuzenagoa lortuko bada.
Ez du esan nahi ordezkaritzazko demokraziaren mekanismoak baztertu egin behar direnik, ezta zuzeneko demokrazia ezarri behar denik ere. Partaidetzazko demokraziak ontzat hartzen ditu demokrazia liberaleko instituzio nagusiak: Demokrazia sakontzea eskatuko du, hau da, gizarteko eremu guztietan partaidetza handiagoa izatea. Estatuak boterea deszentralizatu behar du, gizarte-bizitzan eragina duten instituzioetan herritarren partaidetza sustatu behar du .

Askatasuna autodeterminazioa da


Erregimen demokratikoak autodeterminazio-askatasuna ematen digu funtsean.
Botere politikoa erabaki talde txikietan deszentralizatu behar dela aldarrikatzen dute, beste batzuek, demokrazia beste boteregune sozial eta ekonomiko batzuetara ere hedatu behar dela esaten dute. Herriaren boterea ez da arazoak nork konponduko dituen erabakitzera soilik mugatu behar; arazo horiek bere kasa konpontzeko almena ere izan behar du herriak. Herriaren partaidetzaren bidez hobeto ulertuko da politikagintza.

Entradas relacionadas: