Demografia eta Hirigintza: Oinarrizko Kontzeptuen Glosarioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,8 KB
Demografia Kontzeptuak
Errolada
Udalerri batean bizi diren herritarren zerrenda edo erregistro bat da.
Biztanleriaren Dentsitatea
Azalera unitate zehatz batean bizi den biztanle kopurua adierazten duen aldagai estatistikoa da.
Biztanleriaren Berezko Hazkundea
Toki jakin batean urtebetean izandako jaiotza eta heriotza kopuruen arteko aldea adierazten du.
Trantsizio Demografikoa
Antzinako demografia-erregimenetik demografia-erregimen modernorako igarobidea da.
Bizi Itxaropena
Eremu bateko pertsonen batez besteko bizitza da, jaiotzatik heriotzara espero behar dutena, eremu horretako pertsonek hiltzean duten adinen batez besteko moduan kalkulaturik.
Biztanleriaren Zahartzea
Herritarren batez besteko adinaren igoera da. Demografia-erregimen modernoa duten herrien ezaugarria da, heriotza-tasaren jaitsieraren ondorioz bizi-itxaropena oso handia delako. Zahartzearen ondorioz, jubilatuen proportzioa igoko da eta biztanleria aktiboa jaitsiko da.
Migrazio Saldoa
Eskualde eta epe jakin batean migrazioak direla eta izandako biztanleria mugimenduen saldoa edo balantzea da, etorkin kopurua ken emigratzaile kopurua kalkulatuz.
Landa Exodoa
Landa eremutik bereziki hirietara gertatzen den migrazio masiboa da, bereziki gazteek egiten dutena.
Biztanleria Aktiboa
Ekonomian, lan merkatuan dauden pertsonen kopurua da. Hots, ordainsaritutako lanean ari diren pertsonek eta lanpostu bat bilatzen duten pertsonek, baldin eta horretarako adina badute, osatzen dute.
Hirigintza Kontzeptuak
Hiri
Tamaina demografikoa, eginkizunak hiru sektore ekonomikoetan, eta eragin-esparruetan hedadura (hiri zentralak eta sateliteak) kontuan harturik egiten den hirien sailkapena da.
Alde Zaharra
Jatorritik XIX. mendearen erdialdean industrializazioa hasi arte urbanizatutako hiriaren zatia da.
Zabalgunea
Hiriaren espazio berria da alde zaharretik kanpo, XIX. eta XX. mendeetan egina.
CBD (Central Business District)
Hiriko merkataritza eta negozio jarduera biltzen diren gunea da.
Hiri Hierarkia
Tamaina demografikoa, eginkizunak hiru sektore ekonomikoetan, eta eragin-esparruetan hedadura (hiri zentralak eta sateliteak) kontuan harturik egiten den hirien sailkapena da, beren garrantziaren arabera.
Metropolialdea
Eginkizun garrantzitsuak hartzen dituen hiri nagusi batek eta inguruko zenbait udalerrik sortutako hiri-aglomerazioa da; haien artean harreman sozioekonomiko handiak sortzen dira.
Konurbazioa
Hiri-aglomerazio jarraitua da, bi hiri edo gehiago hazi eta fisikoki lotu direlako, nahiz eta bakoitzak independentzia politiko-administratiboa mantentzen duen.
Urbanizazio Barreiatua
Hiriaren auzoak landa-eremura zabaltzeari dagokio. Hiriaren kanpoaldeko auzoetan bizi direnek familia bateko etxeetan bizitzeko joera dute. Dentsitate txikia urbanizazio barreiatuaren adierazgarri da. Kanpoaldeko inguruetan supermerkatuak, Fast food eta antzeko zerbitzuak ere kokatzeko joera dago.
Mugimendu Pendularra
Gaur egungo migrazio mota berezia da. Egunero herritarrek lanagatik (edo ikasketengatik) egiten dituzten joan-etorriak dira: etxetik lanera, lanetik etxera. Pendulu-mugimenduen ondorio zuzena trafiko arazoak dira (adibidez, punta-orduan).
Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO)
Udalerriek hirigintza antolatzeko erabiltzen duten oinarrizko tresna da. Plan orokorrak hiriaren garapena zenbait urtetarako proiektatzen du, besteak beste:
- Inguru bakoitzeko lurra zertan erabiliko den (hiriko lurra, urbanizagarria edo urbanizaezina izango den...).
- Eraikigarritasuna eta eraikuntza-dentsitatea.
- Bide-sarea eta ekipamendua.
- Ingurumena babesteko neurriak.