Demografia eta Hirigintza: Oinarrizko Kontzeptuen Glosarioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,79 KB
Demografia eta Hirigintza: Oinarrizko Kontzeptuen Glosarioa
Errolda (Zentsua)
Biztanleria estatistiko bat osatzen duten norbanakoen zenbaketari deitzen zaio errolda edo zentsua. Populazio estatistiko bat osatzen duten biztanle guztien zerrendaren osaketa da, beraz, zenbaketa teknika ezberdinak erabiliz lortzen dena. Herrialde bateko biztanleriaren zenbaketa honek hiritarren gaineko datu demografikoak, ekonomikoak eta sozialak biltzen ditu. Adibidez, Euskal Herrian hiru milioi lagun pasatxo bizi gara.
Biztanleriaren Benetako Hazkundea
Leku batean eta epealdi zehatz batean (urte batean) gertaturiko biztanleriaren benetako hazkundea da, hau da, hazkunde begetatiboaren eta migrazio-saldoaren arteko balantzea. Hazkunde errealean jaiotakoak, hildakoak, emigranteak eta etorkinak, guztiak kontuan hartzen dira.
Formula:
(Jaiotzak - Heriotzak) + (Etorkinak - Emigranteak) = Hazkunde Begetatiboa + Migrazio Saldoa
Migrazio Saldoa (MS)
Immigrazioaren eta emigrazioaren arteko emaitza da (MS = I - E).
- Positiboa bada, eskualde immigrante deritzo (migrazioak biztanleria hazi egiten du).
- Negatiboa bada, eskualde emigrante deritzo (migrazioak biztanleria jaitsi egiten du).
Biztanleriaren Zahartzea
Prozesu historiko berria da, industria osteko gizarteetan jazo dena. Zaharren proportzioa (60 urtetik gorakoak) haztean ematen da. Honekin batera, haurren proportzioa gutxitzea jazotzen da (15 urtetik beherakoak), baita lanerako adinean dauden pertsonena ere (15-59 urte bitartekoak).
Arrazoi nagusiak: jaiotza-tasaren eta ugalkortasunaren jaitsiera eta heriotza-tasaren igoera txikia izaten dira.
Biztanleria Aktiboa
Nazioarteko Lan Erakundearen (NLE) arabera, 16 urtetik gorakoen artean “ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko, soldata baten truke eskulana jartzen duten pertsonen multzoa” da. Hor sartzen dira bai lanean ari direnak (landunak), zein lan bila ari direnak (langabetuak).
Adierazleak:
- Jarduera tasa: (Biztanleria aktiboa x 100) / Biztanleria osoa
- Langabezi tasa: (Lanik gabeko biztanleria aktiboa x 100) / Biztanleria osoa
Metropolia
Hiri garrantzitsu baten inguruan hainbat udalerrik osatzen duten alde zabala da. Esparru hierarkizatua dago, zeinean hiri nagusiko jarduera ekonomikoak, kanpora irtetean, metropoli ingurua eratzen duen.
Ezaugarri nagusiak:
- Erdian tamaina eta konplexutasun funtzional handiko hiria dago.
- Langile mugimendu pendularrak daude periferiako guneetatik erdigunera.
- Garraio eta komunikazio-sistema oso garatuta dago, hiria bere eraginpeko eremuarekin lotzen duena.
Hiri nagusi eta inguruko guneen artean harreman ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta aisialdikoak sortzen dira. Adibidez: Iruñea eta inguruko udalerriak (Uharte, Atarrabia, Burlata), Madril, Bartzelona, Bilbo.
Konurbazioa
Etenik gabeko hiri esparru bat da, bi hiri edo gehiagok hazi ahala sortu dutena, baina hiri bakoitza burujabea izanik. Normalean elkarren arteko lotura trafiko ardatz bat izaten da.
Adibideak:
- Donostialdean: Donostia-Errenteria-Irun-Hendaia konurbazioa.
- Iruñerrian: Barañain-Iruñea edo Burlata-Atarrabia konurbazioak.
Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO)
Udalerriaren hirigintza-antolamendu integralerako oinarrizko tresna da. Hiri garapena zenbait urterako proiektatzen du, besteak beste, inguru bakoitzeko lurzoruaren erabilera, lurzoruaren sailkapena, eraikigarritasuna edo eraikuntza-dentsitatea eta bide-sarrera zehaztuz. Bere barruan plan partzialak eta plan bereziak daude.
Demografia Kontzeptu Osagarriak
Bizi-Itxaropena
Biztanleria jakin bat garai batean biziko den batez besteko urte kopurua da. Gizonen eta emakumeen artean bereizi ohi da, eta beregan eragina dute medikuntzaren eta higienearen kalitateak, gerrarik izateak, eta abar. Gaur egun, askotan, bortxazko heriotzarik izan ez duten pertsonei egiten die erreferentzia.
Biztanleriaren Berezko Hazkundea
Leku batean eta epealdi zehatz batean gertaturiko populazioaren hazkunde begetatiboa da, hau da, bakarrik hartzen ditu kontuan jaiotzak eta heriotzak.
Kalkulua: Jaiotzak - Heriotzak
Landa Exodoa
Landa eremutik hirietara gertatzen den emigrazioa da. Industria Iraultzaren ondorio zuzena izan zen, nekazaritzaren mekanizazioaren erruz eta hirietako industrian lanpostu berriak sortzean, herritar asko herri txikietatik hirietara abiatu baitzen.
Biztanleria Ez-Aktiboa
Biztanleria aktiboa ez den biztanleria da. Honako talde hauetan sailkatzen dira:
- Etxeko lanak egiten dituzten pertsonak.
- Ikasketak egiten ari direnak (16 urtetik gorakoak).
- Erretiratuak eta pentsiodunak.
- Errentadunak eta ezgaituak.
Hirigintza eta Lurralde Antolamendua
Hiria
Biztanle dentsitate handiko eta industria nahiz zerbitzuen sektore ekonomiko garrantzitsua dituen gune eraikia da.
Pragako Europar Estatistika Konferentziaren arabera, hiria honako hau da:
- 2.000 biztanle baino gehiago dituen eta biztanleriaren %25a baino gutxiago abeltzaintzan aritzen den hirigunea oro.
- 10.000 biztanle baino gehiago baditu, bizigune guztiak hiritzat hartzen dira, baldin eta biztanleak bata bestearengandik hurbil bizi badira (solairu bat baino gehiagotako eraikinetan) eta populazioaren gehiengoa industrian, merkataritzan eta zerbitzu sektoreetan lan egiten badu.
Urbanizazio Prozesua
Mundu osoan gertatzen ari den hirien hazkundea da. Biztanleak arian-arian hiriguneetan eta hirietan bizitzen jartzeko prozesuari esaten zaio urbanizazioa.
Landa-Hiria
Hiru baldintza hauetako bi betetzen dituen gunea da, betiere lehen sektorearen garrantzia Euskal AEko batez bestekoaren (0,8%) azpitik ez badago. Batzuk sartu dira, nahiz eta baldintzetako bakarra bete, lehen sektorean daukaten garrantziagatik eta mugetatik oso urrun ez egoteagatik.
Baldintzak:
- Populazioa < 2.500 biztanle.
- Populazio dentsitatea < 85 biztanle/km².
- Lehen sektorearen garrantzia > %10 udal BPGan.
Megalopolia
Hirigune multzo erraldoi bat da. Multzo hauek hirigune bakoitzaren hazkunde abiadura azkarraren ondorioz bata bestearekin ia bat eginez amaitzean sortzen dira.
Mugimendu Pendularrak
Biztanleek egunero bizitokiaren eta lantokiaren artean egiten dituzten atzera-aurrerako mugimenduei deitzen zaie. Hirian zehar barreiaturik dauden bizitegi-guneetan banatzen da biztanleria, beren eros ahalmenaren arabera. Bizitegi-gune hauetatik lantokira burutzen dira mugimendu pendularrak.