David Hume: Ezagutzaren Elementuak eta Kausalitatearen Kritika

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,93 KB

David Hume: Ezagutzaren Teoria

Ezagutzaren Elementuak: Pertzepzioa, Inpresioak eta Ideiak

Humeren ustetan, gizakion ezagutza guztia zentzumenen bitartez hautemandakotik sortzen da. Humek bere lan nagusian, “Giza ezagutzari buruzko ikerketa” izenekoan, esan zuen gizakiaren adimena pertzepzioz osatuta zegoela. Bi pertzepzio mota daude, bizitasun mailaren arabera bereizten direnak:

Ideiak
Inpresioen irudi ahulak dira, eta ez dira inpresioak bezain biziak. Pentsatzean zein arrazoitzean erabiltzen dira.
Inpresioak
Ideiak baino biziagoak dira. Adibidez, entzuten, ikusten eta maite ditugun gauzak. Inpresioak dira ezagutzaren jatorria.

Pertzepzioaren adibidea honako hau da: Zuhaitza begiratzea pertzepzioa da, eta ikusitako zuhaitzaren irudia gogoratzea begiak ixtean ideia bat izango litzateke.

Ideiak inpresioen kopia ahulak dira. Humek arrazionalistak baztertu zituen, jaiotzetiko ideiak bazirela zioten heinean. Ideia baten ziurtasun mailaren berri izan nahi badugu, ideia horri dagokion inpresioa bilatu beharra dago, ezinezkoa baita gure zentzumenetan inoiz egon ez diren gauzez pentsatzea.

Pertzepzio motak

Pertzepzioa bi eratan banatu zuen Humek:

  • Bakunak: Inpresioak eta ideiak izan daitezke, eta ezin dira banatu.
  • Konplexuak: Banatu daitezke.

Ideien Assoziazioaren Legeak

Irudimenak ideien konbinazioak azaltzen ditu, eta horiek lege jakin batzuk bete ohi dituzte. Ideien konbinazioak azaltzen dituzten legeak hauek dira:

  1. Kausa eta efektua: Efektu bat edo gertaera bat ikusten dugunean, berehala pentsatzen dugu zer kausak sortu duen gertaera edo efektu hori.
  2. Antzekotasuna: Ideia batetik antzekoa den beste ideia batera pasatzean datza.
  3. Espazio-denbora albokotasuna: Espazioan eta denboran elkarren aldamenean dauden objektuen ideiak hartzerakoan, adimenak jarraian gogoratzen ditu.

Arrazoimenaren Objektuak: Ideien Loturak eta Egitatezko Arazoak

Gizakiak ideiak lotzearen ondorioz proposizioak sortzen ditu. Hauek ezagutza zientifikoaren oinarri dira, eta honen bitartez komunikatzen da gizakia.

Ideien Loturak (Matematika)

Ideien arteko loturak matematikari dagozkio. Froga ziurren bidez edota intuizioaren bitartez eskuratutako edozein baieztapen hartzen da ideien loturatzat. Ez da beharrezkoa esperientzia erabiltzea baieztapena egiazkoa dela esateko. Adimenaren eragiketa erraz batez uler daiteke, adibidez, bi gehi bi lau direla; ez dago zertan bi objektuak elkartu behar egia dela esateko.

Egitatezko Arazoak (Esperientzia)

Egitatezko arazoak esperientziaren eremuari dagozkio eta arrazoibide ziurrak dira.

Metafisikaren Kontrako Kritika: Kausalitatea

Humek uste zuen metafisikarekin ez zela egia erreala aurkitzen. Bere kritika nagusia kausalitatearen kontzeptuan zentratu zen:

Kausalitatea eta Gogoeta Zientifikoan dituen Ondorioak

Humeren ustez, kausa-efektua bizitzaren eta zientziaren oinarriak dira, baina hori horrela izanda ere, ezin dugu a priori sinetsi iragana eta etorkizuna berdinak izango direla. Esaten zuen etorkizuna jakiteko ezin garela iraganean oinarritu, hori ez baita lotura logikoa.

Honela azaldu zuen Humek A eta B-ren arteko lotura (kausalitatea):

  1. A eta B desberdintzat jotzen ditugu, baina elkarren segidan gertatzen direnak.
  2. A B-ren aurretik gertatzen dela.
  3. A eta B-ren artean dagoen lotura ikustea.
  4. Azkenik, ikusten dugu A gertatzean B jarraian gertatzen dela.

Kausa-efektuaren loturari inferentzia deitzen zaio, zeina gizaki bakoitzak berea duen, ohiturak eta azturak erabiliz. Kausa-efektua ezinbesteko lotura da, azturaren ondorioz sortua. Kritika honek ondorio oso baliagarriak izan zituen zientzia-eremurako.

Entradas relacionadas: