Datu-baseak: Sorkuntza, Kudeaketa eta Erabilera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Informática y Telecomunicaciones
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,54 KB
Datu-baseen Sarrera eta Oinarriak
Datu-baseak kudeatzeko programak ordenagailuan instalatu behar dira. Datu-base berria sortzeko, lehenik eta behin datu-basearen egitura, datu-basea osatzen duten taulak eta haien arteko erlazioak definitu behar dira. Taulen arteko erlazioak sortzeak daturik ez bikoiztea ahalbidetzen du, baita informazioa eraginkortasun handiagoz kudeatzea ere. Taula bakoitzeko, izenburuak jartzen zaizkie eremuei (adibidez, egilea, urtea, izenburua, etab.) eta datu mota zehazten da (testua, zenbakizkoa, data, etab.). Diseinua amaitutakoan, artxiboa gordeko dugu. Ondoren, datuak taulan sartuko ditugu, zuzenean edo formularioen eta azpiformularioen bitartez. Hainbat irizpide baliatuta kontsultak sortzea da hirugarren urratsa. Kontsultetan lortutako balioez txostenak egiten dira. Txostenak eginez amaitzen da prozesua. Lanak erraztu eta automatizatzearren, kontsulta, formulario eta txostenen diseinuan eragina duten programazio kodeak eta makroak erabil daitezke.
Datu-baseen Erabilera Arrunta
Datu-baseak asko erabiltzen dira gaur egun. Adibidez, banketxeek datu-baseak erabiltzen dituzte euren bezeroen datuak gordetzeko (bezeroaren izena, helbidea, kontu korrontearen zenbakia, zenbat diru daukan, besteak beste). Beste adibide bat, liburutegietan aurki dezakegu non datu-baseak erabiliz gordetzen dituzten liburuen datuak (titulua, egilea, eta abar). Datu-baseak informazio asko eta errepikakorra jasotzeko egokiak diren programa informatikoak dira.
Informazio Errepikakorraren Definizioa
Informazio errepikakorra esaten denean, egitura berdina duen informazioa esan nahi da. Esaterako, liburutegi baten fitxek duten informazio-egitura berdina da: titulua, egilea, eta abar. Fitxa batetik bestera aldatzen dena, egitura finko horretan sartzen den edukia da. Baina, informazio errepikakor hori testu-prozesadore baten bidez (adibidez, Microsoft Word) ere jaso daiteke, informazio hori tauletan jasoz. Zergatik erabili datu-basea eta ez testu-prozesadorea egitura finkoa duen informazioa jasotzeko?
Datu-baseen Abantailak Testu-Prozesadoreen Aurrean
Datu-baseak jasotako informazio hori lantzeko aukera bereziak ematen ditu: baldintza batzuk betetzen dituen fitxak bilatu, informazioa sartzeko formatu atseginak, eta abar. Eta aukera hauek oso baliagarriak direnez, datu-baseko formatu hori da egokiena informazioa jasotzeko eta tratatzeko.
Microsoft Access: Datu-baseak Kudeatzeko Programa
Microsoft Access programa erabiliko dugu hemen datu-baseak sortzeko eta lantzeko, hau da, beraiekin zenbait eragiketa egiteko. Beraz, Access, datu-base informatikoak kudeatzeko programa dela esan daiteke.
22/1/2019 datu_baseak_teoria - Google Dokumentuak
https://docs.google.com/document/d/11_piJ6gGqy0FhHdnnwJ0yZMtdRxBATFp1-vICNb6n1g/edit 2/2
Oinarrizko Eragiketak Datu-baseekin
Programa honen bitartez, oinarrizko eragiketa hauek egin daitezke, besteak beste:
- Datu-base informatikoak sortu eta mantendu.
- Zenbait kontzepturen arabera, informazioa ordenatu.
- Datu-basean zehar informazioa bilatu, ikusi eta inprimatu.
Taulak: Datu-baseen Oinarrizko Egitura
Datu-baseak behar duen informazio guztia tauletan gorde eta antolatzen da. Datu-base batek taula bat baino gehiago izan dezake.
Taula batean sartutako informazioa errenkada eta zutabeetan antolaturik dago. Taula baten osagaiak, beraz, ERRENKADAK, ZUTABEAK eta GELAXKETAKO EDUKIAK dira.
Taularen errenkada bakoitzak FITXA edo ERREGISTRO izena dauka. Kasu honetan, pertsona bakoitzari errenkada bat dagokio. Taularen zutabe bakoitza KONTZEPTU edo EREMU bat da. Kasu honetan, “IZENA”, “ABIZENAK”, “AURREZENBAKIA” eta “TELEFONOA” kontzeptuak edo eremuak dira.
Gelaxkaren edukia, lan daitekeen informazio-atal txikiena da. Berezirik landuko den informazioak gelaxka ezberdinetan joan behar du (zutabe ezberdinetan).
Datu-base bat Sortzeko Urratsak
Datu-base bat sortzeko, eta gero berarekin lan egiteko, zenbait urrats eman behar dira. Besteak beste, honakoak:
- Taulen egitura sortu.
- Formularioak sortu (datuak sartzeko tauletan edota tauletan dauden datuak ikusteko).
- Datuak sartu.
- Datu-basea erabili txostenak sortuz (tauletan dauden datuak inprimatzeko), iragazkiak eta kontsultak eginez tauletan dauden datu zehatz batzuk ikusi ahal izateko.