Datazio absolutua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,92 KB

2.2 Datazio absolutua

Datazio absolutua harri, geruza edo gertaera geologiko baten adina zenbaki zehatzekin mugatzean datza.

Hainbat metodo daude datazio absolutua egiteko, baina hedatuena erradioisotopoen bidezko datatze metodoa da.

-Erradioisotopoen bidez datatzea

Metodo horrek harri jakin batzuetan (magmatikoetan bereziki) gertatzen den ezaugarri bat bilatzen du: harrietan, isotopo erradioaktiboak egotea.

Isotopoak elementu kimiko bereko atomoak dira, baina haien nukleoak neutroi kopuru ezberdina dute. Elementu gehienak isotopo natural bat baino gehiago dituzte.

Isotopo horietako batzuk ( erradioisotopoak edo isotopo erradioaktiboak) ezegonkorrak dira; ondorioz, bat-batean desintegratzen dira (energia eta partikula subatomioak igortzen dituzte, eta elementu eratorri arinago bihurtzen dira.)

Isotopo bakoitzak bere erritmoan egiten du desintegratze erradiokatiboa; hau da, semidesintegrazio-periodo edo erdibizitza bat dute (erdibizitza elementu batek bere erradioisotopoa kopuru erdira murrizteko behar duen denbora da). Horren arabera, irudian adierazten den moduan kalkulatzen da harri-lagin baten adina.






Entradas relacionadas: