Darwinen Teoria eta Hominizazioa: Eboluzioaren Azterketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,86 KB

DARWINEN TEORIA: Izaki bizidunen organo anatomikoek dituzten askotariko formen azalpen zientifikoa eman zuen. Izaki bizidunak askotariko bizimoduetara egokituta daude. Izaki bizidun bakoitzaren "diseinua" bizimoduaren araberakoa da; alegia, inguruarekiko interakzioen mende dago.

Izaki guztiek gogor jardun behar dute bizirik irauteko. Inguruko zailtasunei aurre egiteko gai direnek, beren geneak transmitituko dizkiete ondorengoei, ez baitira hilko.

Darwinek prozesu horri "espezieen hautespen naturala" esaten zion; hau da, bizitzeko aukera gehien ematen dituzten joerek irauten dute, eta kaltegarri diren joerak desagertu egiten dira. Izaki bizidunen aniztasuna inguruneari egokitzeko prozesuaren bidez azaltzen da, bizirik irauteko. Prozesu horretan, espezie batzuk beste espezie bihurtu dira.

HOMINIZAZIOA

Hominizazioa prozesu konplexua izan da, eta hainbat ezaugarri nagusi ditu:

  • Bi oinetan ibiltzea: Hominidoak zutik jartzean, aldaketa garrantzitsuak sortu ziren haien hezurduran; batez ere, aldakako eta besaburuetako artikulazioetan, baita bizkarrezurraren forman ere. Aldaketa hauek burezurraren osaeran eta garunaren garapenean eragin zuten.

  • Eskuak libre geratzea: Oinez ibiltzeko eskuen premiarik ez zutenez, erpurua gainerako hatzen bestaldean egoteak moldakortasun handia ekarri zion giza eskuari; horrek garapen handia bideratu zuen.

  • Barailezurra libre geratzea: Zutik eta eskuak libre zituztela, barailezurrek ez zuten jada lan gogorrik egin behar. Horren ondorioz, laringea, faringea eta ahoa aldatu ziren, eta aldaketa horiek gizakien arteko ahozko hizkuntzaren agerpena eta garapena sendotu zuten. Sukaldatzearen lehen urratsak ere horren ondorio izan ziren.

  • Heldu gabe jaiotzea (“gazteagotzea”): Gizakiak babes eta zaintza handia behar du, izan ere, hainbat alderditan sena falta zaio.

  • Ekumenikotasuna: Giza espeziea unibertsal bihurtu da, eta Lurreko edozein tokitan bizitzeko egokitu da. Giza espezie bakarra dago, horregatik guztiok gara arraza berekoak.

  • Zerebralizazioa: Garunaren garapena Homo generoaren eboluzioari lotutako ezaugarrietako bat da. Ezaugarri hori gabe, ez litzateke hizkuntzarik sortuko, ezta arrazoimenik ere. Hiru azpisistema zerebral bereizten dira:

1) Narrastien garuna: Primitiboa da; oinarrizko bizi-funtzioak, errutinazko portaera eta sena erregulatzeaz arduratzen da.

2) Sistema linbikoa: Emozioak adierazteko bidea ematen du, gorputz-adierazpenarekin batera. Gizakion soziabilitatearen oinarri anatomikoa eta fisiologikoa da. Halaber, erreakzio emozionalak sistema linbikoan gertatzen dira, eta berehalako portaerak eragin ditzakete, pertsonak hausnarketa gutxi eginda ere.

3) Garun-azala: Garun-egitura berriena da, gizakiak gainerako animalietatik argi eta garbi bereizten dituena. Bi hemisferiotan banatuta dago, eta hemisferio bakoitzak bere funtzioak ditu; biak elkarren osagarri dira eta koordinatuak daude. Garun-azalean sortzen da gizakien goi-mailako jarduera intelektuala: pentsamendu logiko eta arrazionala, hizkuntza, aurrea hartzeko portaerak, irudimena eta intuizioa.

Aldaketa horiek guztiak aldi berean gertatu ziren.

Entradas relacionadas: