Darwin, Nietzsche eta Erlijioa: Ikuspegi Kritikoa eta Fedea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,22 KB

Modernitateko Darwin eta Nietzsche, «susmoaren filosofoak» izenez ezagutzen direnak, Mendebaldeko kulturaren oinarriak kolokan jarri zituzten beren pentsamendu kritikoarekin, bereziki erlijioaren funtzio sozial eta psikologikoari dagokionez. Bestalde, erlijioaren eragina positiboa dela pentsatzen dutenak ere badaude; besteak beste, fededunak, Agustin Hiponakoa edota kristauak.

Susmoaren Filosofoak eta Erlijioa

Darwin eta Nietzscheren arabera, erlijioa ez da egia absolutu baten adierazpena, baizik eta gizarteak eta gizabanakoak garatutako eraikuntza bat, boterea, morala eta kontzientzia moldatzeko.

Darwinen Eboluzio Teoria eta Erlijioa

Darwinek hautespen naturala eta eboluzioaren teoria azaldu zituen; haren ustez, izaki bizidunen artean egokienek soilik dute bizirauteko aukera, hau da, genetikoki hobekien prestatuek. Teoria honetan ez da jainkorik ezta kreazionismorik ere aipatzen, eta izaki bizidunen ezaugarriak ez direla finkoak baieztatuz, fijismoaren ikuspegia baztertu zuen. Nietzschek bat egiten zuen Darwinen ikuspegi horrekin, batez ere bizitzarekiko borroka eta biziraupenerako egokitzapena azpimarratuz. Bi filosofoek bizitza azaldu zuten metafisikara jo gabe, ikuspegi errealista eta naturaletik abiatuta.

Nietzsche: «Jainkoa Hil da» eta Giza Borondatea

Nietzschek, gainera, «Jainkoa hil da» baieztatu zuen, moral tradizionalaren eta kristautasunaren gainbehera adieraziz. Erlijioa, bereziki kristautasuna, giza borondatea eta indarra zapaltzen zituen balio dekadenteen iturri gisa ikusi zuen. Haren ustez, bizitza ez da ez materia hutsa, ezta errealitate metafisiko finko bat ere. Horren ordez, bizitza sentimendua da: dinamikoa, artistikoa, irrazionala, animikoa eta bitala.

Erlijioaren Aldeko Ikuspegiak: Agustin Hiponakoa

Bestalde, erlijioaren eragina bertute gisa hartzen dutenen ustez, erlijioa ezinbesteko oinarria da gizakiaren bizitzarako, bai maila moralean, espiritualean zein sozialean. Agustin Hiponakoarentzat, erlijioa egia absolutura iristeko bide da, eta Jainkoaren bidez gizakiak barne-bakea eta salbazioa aurki ditzake. Agustin erlijioaren defentsan nabarmendu zen filosofo garrantzitsuenetako bat izan zen. Haren ustez, gizakiak barneko hutsune existentzial bat du, eta hutsune hori Jainkoarekin harremanetan jarriz bakarrik bete daiteke. Gainera, kristau komunitatea balio moralen transmisioa eta bizikidetza harmoniatsua sustatzeko ezinbestekotzat jotzen zuen, eta haren pentsamendua Mendebaldeko kristautasunaren oinarri sendoetako bat bihurtu zen.

Kristautasunaren Ekarpena eta Zentzua

Kristautasunaren arabera, erlijioak bizitzari zentzua ematen dio, pertsonen arteko elkartasuna eta barkamena sustatzen ditu, eta itxaropen espiritual sakona eskaintzen du sufrimenduaren aurrean.

Ondorioa: Autokritika eta Askatasuna

Azkenik, nire iritziz, susmoaren filosofoek ekarpen izugarri garrantzitsua egin zuten, gizateria bere buruari begiratzera eta ohiko egiak eta balioak aztertzera behartu baitzuten. Haien lanek mina edo desilusioa eragin dezakete, baina, aldi berean, askatasunerako ateak ireki zituzten. Etengabeko autokritika gaur egungo gizarte dinamikoaren ezinbesteko oinarrietako bat dela deritzot.

Entradas relacionadas: