Curriculumaren Norbanako Egokitzapen Nabarmenak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,86 KB

Curriculumaren Norbanako Egokitzapen Nabarien Edukia

(7. artikulua) 27. Kasu batzuetan, autismotik, buruko atzerapen gogorretik eta garapenaren bestelako arazoetatik eratorritako hezkuntza-premia berezi iraunkorrak dituzten ikasleak ohiko ikastetxetan, ikasgela iraunkorretan/egonkorretan eta laguntza-geletan eskolarizatuta daude. Horrelakoetan, berezitutako curriculuma izan ahalko da, dagokien curriculuma norbanakoari egokitzapenaren erreferentzia-eremu gisa hartuta, eta aukera egongo da curriculum hori etapari dagozkion arloen inguruan antolatzeko.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Amaiera

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitzean, zikloko curriculumaren norbanako egokitzapen nabarmenekin egin badu eta etapa horretarako ezarritako helburuak lortu baditu, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua jasoko du hezkuntza-premia bereziak dituen ikasleak, eta, horri esker, Batxilergoan edo Maila Ertaineko Lanbide Prestakuntzan sartzeko aukera izango du.

Hezkuntza Ikuskaritzaren Zeregina

Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoak Pedagogi Berrikuntzarako Lurraldeko Zuzendaritzara bidaliko du Haur Hezkuntzako, Lehen Mailako Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculumaren norbanako egokitzapen nabarien zerrenda, beti ere horiek badute Berritzeguneak ontzat emandako txostena eta Ikuskaritzaren oniritzia.

Irakasle Tutorearen Erantzukizuna

Irakasle tutoreak ikaslearen hezkuntza-premia bereziak definituko ditu, ikastetxeak dauzkan zerbitzuen laguntzaz (orientatzailea, irakasle aholkularia, laguntza-irakaslea) orientatzeko eta laguntzeko eta, hala badagokio, Berritzeguneko HPBko aholkularien aholkuarekin. Horretaz gain, curriculum-egokitzapena egingo du, araudiak ezarritako xehetasunak jasoz, eta ikaslearen aitak, amak edo legezko ordezkariak proposamena ezagutzen duela agerian utziz.

Entradas relacionadas: