Curriculumaren Iturriak, Motak eta Zehaztapen-mailak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,42 KB
Curriculumaren Iturriak
- Iturri soziologikoak: Testuinguru sozialari lotuta daude, ikaslea egoki eta aktiboki gizarteratua egoteko beharko dituen edukiak banatu eta txertatzearekin. Nolako pertsonak nahi diren. Gizarte bakoitzean desberdina.
- Iturri epistemologikoak: Jakintza-arloaren ezaugarriak dira. Ikasgai bakoitzeko espezialistek beharrezkoak diren edukiak erabakitzen dituzte, garrantzien hierarkiak ezarriz. Arlo bakoitzean, arlo horretako espezialistak erabakitzen du.
- Iturri pedagogikoak: Ikasketa erraztuko duten estrategiez arduratzen da. Heziketa jarduera zehazteko, zer, nola, noiz, zenbat eta non ikasi behar den egoki erantzun beharko dute.
- Iturri psikologikoak: Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan zein prozesu psikologikoak parte hartzen duten zehaztea da. Zein eduki, nola eta noiz ikasi behar diren erabakitzeko oinarriak eskaini behar dituzte.
- Iturri filosofikoak: Curriculumaren diseinua, lortu nahi dituen helburuetatik abiatzen da. Helburu hauek guztiak kontutan izatea gizon-emakumearentzat egokiena zer den ideian laburtzen da.
Curriculumaren Motak
- Irekia eta itxia: Ikastetxe bakoitzaren hezkuntza-errealitate eta ingurune sozialaren araberakoa.
- Irekiak: Hein batean moldatzeko malgutasuna eskaintzen die irakasle eta hezitzaileei.
- Itxiak: Ez du edukien berrikuntza edo zehaztapenetarako inolako aukerarik uzten.
- Agerikoa eta ezkutukoa: Ikasleek eskolan ikasten dutenaren araberakoa.
- Agerikoa: Aurreikusitako ikasketetatik etorri eta programazioetan esplizituki garatzen dena da.
- Ezkutua: Asmorik gabe gauzatzen diren ikasketak dira, idatzita ez dagoena baina transmititu egiten dena, nahi gabe; ez dira esplizituki ematen. Irakasle eta beste ikasleekin edukitzen den elkarreraginaren bitartez ikasten da. Baloreetan eragin handia dauka. Imitazioz eta elkarreragin sozialaz jasotzen dira ikasketak dira. Sozializazio prozesuan ikaragarrizko garrantzia dauka. Adibidez: berdintasuna, laguntasuna, partaidetza…
- Formala eta erreala: Bi hauen arteko tartea curriculum ezkutuak betetzen du.
- Formala: Idatzita egon eta ageriko curriculumarekin bat datorrena.
- Erreala: Benetan gelan abian jartzen dena.
Curriculumaren Zehaztapen-mailak
Curriculumaren garapena, ikastetxe eta gela bakoitzeko berariazko ezaugarrietara egokitzeko, hiru mailatan zehazten da. Horrela, bere osagaiak gero eta zehazkiago agertzen dira.
- Lehen zehaztapen maila: Gutxieneko ikasketetatik curriculumera; legea. Estatuak markatzen duena. Gobernuak ezartzen dituen gutxieneko irakaskuntza edo oinarrizko alderdietatik abiatzen da. Xedea formakuntza komuna eta tituluen homologazioa bermatzea da. Oinarrizko alderdi hauek erkidego autonomo guztientzat berak dira. Madrilek agintzen du curriculumaren %55ean hizkuntza koofiziala duten erkidegoetan (Euskal Herria, Katalunia, Galizia…); eta hizkuntza koofiziala ez duten erkidegoetan %65a agintzen du. Gutxieneko ikasketetatik abiatuta, hezkuntza administrazio autonomikoek irakaskuntza bakoitzari dagozkion curriculumak ezarriko dituzte. Zehaztapen maila hau orokorragoa da, ez da hain zehatza eta preskriptiboa da (lege berri bat agertzen denean, aurrekoa deuseztatu egiten da).
- Bigarren zehaztapen maila: Ikastetxearen proposamen pedagogikoa; ikastetxeak. Programazioen multzoa (ICP). Ikastetxeek eta irakasle-hezitzaile taldeek kontestualizatu eta hezkuntzakoan oinarrituz. Hau da, legea beraien ingurura egokituta zehazten dute. Programazioak osoatu egiten dira legea eta testuingurua kontutan hartuta. Irakasle-hezitzaileek, etapa eta ziklo bakoitzeko curriculuma garatu eta osatu egiten dute (honi ikastetxearen curriculum proiektua deitzen zaio, ICP).
- Hirugarren zehaztapen maila: Programazioak: ikasturte eta ikasle baterako irakasle/hezitzaile bakoitzak egiten duen programazioa. Curriculumaren izaera irekia gelan mamituko da, eskola errealitatera egokituko diren programen edo gelako programazioaren bidez. Maila honetan xehetasun handiagoz adierazi beharko dira zer, noiz eta nola irakatsi eta ebaluatu. Irakasle-hezitzailek dira hau egitearen arduradunak, eta eguneroko jardunean garatu egin beharko dute.