Curriculuma: Oinarriak, Motak eta Zehaztapen Mailak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,5 KB

Curriculuma: Oinarrizko Kontzeptuak

Curriculuma irakaste-ikastearen prozesuaren edukia da, zertarako eta zer irakatsi esaten diguna.

Curriculumak esanahi bat baino gehiago ditu:

  1. Ikasketa-plana edo programa: Ikasteko dauden irakasgai guztien multzo antolatua.
  2. Lortu nahi diren emaitzen multzoa: Curriculumean helburuak azaltzen dira.
  3. Garatzen den instrukzio-plana: Helburuak, edukiak, jarduerak eta ebaluaziorako estrategiak agertzen dira.
  4. Gerta daitezkeen ikasketa-esperientzien multzoa: Eskolan gertatzen diren ikasteko aukera guztiak sartzen dira (planetatik errealitatera pasatzen da).
  5. Irakaskuntza praktikorako gida planifikatua eta argudiatua: Zer irakatsi, nola irakatsi eta zer ebaluatu galderei erantzuteko printzipioak azaltzen dira.

Hiru curriculum mota daude:

Ikasleek ikasten dutena irakasleek irakasten dutena baino zerbait gehiago da (eta alderantziz).

  1. Curriculum Adierazia: Idatziz adierazten den plana.
  2. Curriculum Ezkutua: Ez-kontzienteki lantzen dena. Eskolako egoerako baldintzek eta haien funtzionamenduak sortzen dituzten jokabide-arauek osatzen dute.
  3. Curriculum Absentea: Landu gabe uzten diren edukiak, esperientziak.

Curriculumaren eta Irakaskuntzaren Oinarriak

  1. Iturburu Soziologikoa

    Curriculuma testuinguru batean garatzen denez, testuinguru horren gizartea aztertzen duen diziplinan (Soziologian) oinarritu behar gara gizartea hobeto ulertu eta ezagutu nahi badugu.

  2. Iturburu Psikologikoa

    Psikologian oinarritu behar gara gure ikasleen gaitasunak, interesak, ikasteko erak, erlazionatzeko moduak, etab. ulertu eta ezagutzeko.

  3. Iturburu Epistemologikoa

    Irakatsi nahi duguna aztertzeko eta curriculuma haiei egokitzeko, irakasten dugun diziplina bakoitzaren epistemologia (nolakoak diren, ezagutzak, zientzialarien jarrerak, etab.) aztertu behar dugu.

  4. Iturburu Pedagogikoa

    Irakaskuntza eta hezkuntzari buruzko teoriak eta esperientziak ezagutu behar ditugu curriculum egokia planteatzeko.

Curriculumaren Zehaztapen Mailak (3)

  1. Curriculum Ofiziala, 1. zehaztapen maila

    • Elementuak (konpetentziak, helburuak, edukiak, metodologia, ebaluazioa) oso era orokorrean zehazten dira.
    • Egileak: Gobernuak eta hezkuntza-administrazioak (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila).
    • Komunitate osorako egiten da: ikastetxe publiko zein itunduetarako.
    • Dekretu batean islatuta agertzen da.
  2. Ikastetxearen Curriculum Proiektua (ICP), 2. zehaztapen maila

    • Aurreko dekretu hauek ezin dituzte ikastetxeetan dauden errealitate desberdinak aztertu. Horregatik, ICPn curriculuma osatzen duten elementu bakoitza tokian tokiko inguru soziokulturala eta ikastetxearen hezkuntza-asmoak kontuan hartuz zehazten dira.
  3. Ikasgelako Curriculum Plangintza eta Egokitzapenak, 3. maila

    • Elementuak zehaztuago agertzen dira.
    • Denboralizazioa kontuan hartzen da (zikloa, ikasturtea, hamabostaldia, etab.).
    • Gaia, helburuak, edukiak, jarduerak eta ebaluazio-sistema.
    • Egilea: Irakaslea edo irakasle-taldea.
    • Egokitzapenak: aholkulariaren eta Berritzeguneen laguntzaz.

Entradas relacionadas: