Coulomb-en Legea eta Eremu Elektrikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,45 KB
Coulomb-en Legea
Bi karga elektriko puntualen arteko erakarpen- edo aldarapen- indarra bi kargen biderkaduraren zuzenki proportzionala da eta bien arteko distantziaren karratuaren alderantziz proportzionala. (D0)
- F12 eta F21 Q kargek elkarri eragiten dioten indarrak dira.
- u1 eta u2 indar horien norazkoa zehazten duen bektore unitarioa.
- r kargen arteko distantzia da.
- K proportzionaltasun konstantea, ingurunearen arabera aldatuko da.
- q partikulek duten karga.
Indar elektrikoen Ezaugarriak:
Indarra kargak biltzen dituen lerro zuzenaren norabidekoa da. Kargak zeinu berekoak direnean indarra aldaratzailea da. Bi kargak aurkako zeinukoak direnean, ostera, elkar erakarri egiten dute (D1)
- Distantziarako indarrak dira. Hau da, urruneko indarrak dira eta kargen artean agertzen dira nahiz eta kontakturik ez egon.
- Kargen arteko indarrek eragin ditzaten, ez da inolako ingurune materialik egon behar. Ingurunea hutsa bada ere eragiten dute. Orduan du, gainera, bere baliorik handiena.
- Akzio-erreakzioaren printzipioaren arabera, indar hauek beti binaka ageri dira. Zeinu bereko kargen kasuan norabide bera izango dute baina aurkako noranzkoa. F12 = -F21.
- Indar elektrikoek gainezarmen printzipioa betetzen dute: hiru karga elektriko edo gehiago daudenean karga bakoitzaren gaineko indar erresultantea beste karga guztiek egiten dizkioten indarren batura bektoriala da.
Eremu Elektrikoa
Gorputz kargatu batek karga elektrikoa edukitzeagatik bere inguruko espazioan sortzen duen perturbazioari eremu elektrikoa deritzo. Adibidez, karga duen gorputz bat (A), kargadun beste B gorputz baten inguruan jartzean badugu, honek indar bat eragingo dio Coulomben legearen arabera. (D2)
Eremu Elektrikoaren Intentsitatea:
- Eremu elektriko batean, espazioko puntu batean, karga positibodun gorputz batek jasango lukeen indarra.
- Espazioko puntu bateko eremu elektrikoaren intentsitatea, E, puntu horretan karga positibo unitatea jarriz gero, azken honek jasango lukeen indarra da.
- Q kargadun puntu batean, P puntuan sortzen duen eremu elektrikoa adierazteko, eremuaren modulua hurrengoa litzake: (D3)
- Q > 0 bada, E eta ur noranzko berekoak dira, eremu elektrikoa Q-tik kanporantz doa.
- Q kargak sortutako eremuaren propietateak: Q karga puntualak sorturiko eremu elektrikoak honako propietate hauek ditu:
- Erradiala da eta distantziaren karratuaren arabera txikiagotzen da; beraz, eremu zentrala da.
- Eremuaren noranzkoa Q kargaren zeinuaren araberakoa da. Karga negatiboa bada, eremu elektrikoa kargaranzkoa da; positiboa bada, kargatik urruntzeko noranzkoa du.
Eremu Elektrioaren Intentsitatea E deneko puntuan kokaturiko q kargak jasaten duen indar elektrikoa hauxe da: F= E·q.